XSLaren edukia

Datuen Azterketa Kuantitatibo Aurreratua25020

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25020

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Laborategiko p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Datuen Azterketa Kuantitatibo Aurreratua” (3. maila, 2. lauhilekoa, 6 kreditu) Soziologiako, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduek eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa eta Soziologia Gradu Bikoitzak komunean duten gai instrumentalaren osagarri da. Ikasgai instrumentalen helburua da, oro har, titulazioetako bietako ikasleak gizarte eta politika ikerketa planifikatu, egin eta ebaluatzeko gai egitea.



Multzo instrumentala ondorengo ikasgaiak osatzen dute:



-Gizarte eta Politikarako Ikerketa Sarrera (1. Maila, 2. Lauhilekoa)

-Gizarte Ikerketa Kualitatiboa (2. Maila, 1. Lauhilekoa)

-Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak (2. Maila, 1. Lauhilekoa)

-Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I (2. Maila, 2. Lauhilekoa)

-Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II (3. Maila, 1. Lauhilekoa)

-Datuen Aldagai Anitzeko Analisia (3. Maila, 2. Lauhilekoa)

-Proiektuak Diseinatu eta Egitea (3. Maila, 2. Lauhilekoa)



Soziologiako Graduan ondoko bi ikasgai hauek gehitzen dira:

-Ikerketako Tailerra (2. Maila, 2. Lauhilekoa)

-Gizarte Ikerketa Kualitatibo Aurreratua (3. Maila, 1. Lauhilekoa)



“Datuen Azterketa Kuantitatibo Aurreratua” ikasgaia 3. Mailako Bigarren lauhilekoan kokatzen da. Aurreko moduluetako ikasgaietan landutako gaitasunak eta edukiak ditu oinarri eta abiapuntu. Aldi berean, irakasgai instrumentalen helburu komunei jarraipena ematen dio. Ikasgai analisi estatistiko aplikatua lantzen da, ikerketa kuantitatiboen eremuan, beraz “Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I” (2. Maila, 2. Lauhilekoa) eta “Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II"(3. Maila, 1. Lauhilekoa) ikasgaietako aprendizaia osatu eta sakontzen du.



Ikastaro honetan aldagai askoren erlazio ereduak identifikatu eta ebazteko tresnak aurkezten dira. Datu mota eta teknika egokien erabilgarritasuna irizpide, ikaslea teknikak egoki bereiztu eta aplikatzen trebatuko da. Alde batetik, zenbait teknika deskribatzaile (elkarmenpekotasun ereduak), datuak murrizteko (osagai nagusizko faktore azterketa, Korrespondentzien analisia), eta sailkapen teknika (cluster eta k-means)aztertuko da. Bestetik, teknika esplikatiboak menpekotasun ereduak eta bereizketa eta tipologiak teknikak (erabaki-zuhaitzak, Aid eta Chaid) landuko dira. Hori guztia, emaitzen interpretazioari arreta berezia eskainita.



“Datuen Azterketa Kuantitatibo Aurreratua” arazorik gabe egiteko beharrezkoa da menderatzea aldagai bakarreko estatistika deskriptiboa eta inferentziala eta IBMSPSS edo antzeko programan erabiltzaile mailako oinarrizko ezagutza izatea (fitxategiak egin eta erabili, estatistiko deskribatzaile, maiztasun banaketak eta lagin bakarreko probak aplikatzea).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOKO GAITASUNAK. Irakasgaiaren gaitasunak eta planifikazioa ondorengo gaitasun orokorreei erantzuten die:



Orokorrak:

O002 - Erakunde eta sistema politikoen egitura eta funtzionamendua ikuspegi konparatu batetik ulertzea, osagaiak, jarduteko lege-esparrua, haien arteko erlazioa interpretatzea, funtzionamenduari buruzko ondorioak ateratzea eta alternatibak proposatzea; O003- Testuinguru jakin bateko eragile politikoak, haien gaitasunak eta portaera identifikatzea, sistema politikoan duten eragina aztertzeko eta eszenatokiak aurreikusteko; O008 – Adierazleak egitea datu kuantitatibo eta kualitatiboekin lan eginez, fenomeno politikoen eta funtzionamendu instituzional eta administratiboaren dimentsioak identifikatu, aztertu eta ebaluatzeko.





Oinarrizko gaitasunak:

OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izana. Maila hori, testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, ikasketa-eremuaren abangoardiatik datozen ezagutzak dakartzaten alderdi batzuk ere jasotzen ditu; OG2 Ikasleek haien ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak prestatuz eta defendatuz eta beren ikasketa-eremuan arazoak konponduz erakutsi ohi diren gaitasunak izatea; OG3 Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etikoei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko; OG4 Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatu nahiz espezializatu gabeari transmititu ahal izatea; OG5 Ikasleek autonomia maila handiko ondorengo ikasketak egiteko behar diren ikasteko trebetasunak garatzea.





Zeharkakoak:

ZG3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna; ZG5 - Informazioaren eta herritartasun digitalaren kudeaketa; ZG7 - Pentsamendu kritikoa; ZG8 - Talde-lana.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK

K3G03 - Aldagai anitzeko analisiaren logika ulertzea eta aplikatzea, eta SPSS programa egoki erabiltzea datuak aztertu eta kudeatzeko. K3G05 - Ikerketa politologikoko proiektuen ereduak aztertzea eta diseinatzea. K3G06 - Lehentasun politiko indibidualak eta kolektiboak eraikitzeko prozesuak aztertzea eta azaltzea, bai eta horiek egitura politiko eta administratiboekin duten elkarreragina ere.



IKASKUNTZA EMAITZAK

1.Aldagai anitzeko lotura arazoak konpontzea.

2.Aldagai anitzeko sinplifikazio eta sailkapenaren analisi estatistikoak aplikatzen jakitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: Azterketa aldagaianitza: Zer da?. Azterketa aldagaianitza gizarte ikerkuntzaren eremuan. Azterketa aldagai aplikatzeko baldintza metodologiko eta estatistikoak. Teknika aldagaianitzak:sailkapena, aplikatzeko baldintzak, ereduak, abantailak eta mugak.



2. GAIA: Mordoen sailkapen hierarkikoa (CLUSTER). Sailkapenerako teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak. IBMSPSS edo baliokidea den programaren bidezko Cluster azterketa. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.



3. GAIA: Quick Cluster: mordoen sailkapen ez-hierarkikoa (K-MEANS). Sailkapenerako teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua. Aplikatzeko baldintzak eta mugak. K-MEANS teknika SPSSWIN edo baliokidea den programaren bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.



4.GAIA: Korrespondentzien Faktore-azterketa (KBA/KAA). Datuak murrizteko teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak.Korrespondentzien Faktore-azterketa IBMSPSS edo baliokidea den bestelako programen bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.



5.GAIA: Osagai Nagusizko Faktore-azterketa (ONA). Datuak murrizteko teknika deskribatzailea. Faktore Azterketa teknika gizarte ikerkuntzaren eremuan. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak. IBMSPSS edo baliokidea den bestelako programaren bidezko ONA azterketa. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.



6.GAIA: Bariantzaren faktore Azterketa (ANOVA ANIZKOITZA). Azalpen eta iragarpen ereduak aztertzeko teknika. Anova teknika aladagainitza gizarte ikerkuntzaren eremuan. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua. Helburuak. Aplikatzeko baldintzak eta mugak. Anovaren aplikazioa IBMSPSS edo baliokidea den bestelako programaren bidez.

Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.



7.GAIA: Erregresio anizkoitza. Azalpen eta iragarpen ereduak aztertzeko teknika. Anova teknika aladagaianitza gizarte ikerkuntzaren eremuan. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua. Helburuak. Aplikatzeko baldintzak eta mugak. Anovaren aplikazioa IBMSPSS edo baliokidea den bestelako programaren bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.



8. GAIA: Segmentazio analisia (erabaki-zuhaitzak, AID eta CHAID). Bereizketa eta tipologiak aztertzeko dependentzia teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak. IBMSPSS edo baliokidea den programaren bidezko segmentazio azterketa. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek ECTS 6 kreditu ditu eta irakaskuntza a moduak honela banatzen dira: 32 ordu irakaskuntza magistraleko eta 28 ordu praktiko,

Irakasgaiaren gaitasunak lortzeko ikasleak bere kabuz 90 lan ordu bete beharko ditu.

Irakasgaian zenbait metodologia erabiltzen da. Garrantzitsuena proiektu eta problemen ebazpenean oinarritutako ikasketa da. Eta, bereziki, ikaslea bere kabuz ikasteko eta talde dinamikan partehartzeko estrategiak sustatuko dira.

Ikaskuntza moduekin lotuta (magistrala, laborategiko praktikak) irakasgaiko metodologiak teoria eta praktika konbinatzen ditu, ikasgelan zein ordenadore gelan, ikasleen lan indibiduala eta taldekoaren bidez.



-.Saio magistralean irakasleak aldagai anitzeko analisirako teknikak azaltzen ditu adibideen bidez. Ikasgelan tekniken kontzeptuak eta aplikatzeko baldintzak lantzen dira. Ikaskuntza modua magistrala den arren, tartea eskaintzen zaio ikasleen eztabaidari eta ideien kontrasteari.

-.Saio praktikoetan, ikasketaren lan indibiduala zein elkarlan sustatzen da. Ikaslearen lana honela antolatzen da:

1)Ikasleak ordenadore gelan egiten du lan IBMSPSS estatistika programarekin (edo balikodea den besteren bat). Gizarte ikerkuntzaren eremuko ikerketa diseinu praktiko baten simulazioa egiten da. SPSS programaren laguntzarekin aldagai anitzeko datu azterketa bat birsortzen du.

2) Ikasleak ordenadore gelan edota ikasgelan egiten du lan, aurreko saioan datu azterketaren emaitzak irakurri eta interpretatzeko. Lan hau taldeka antolatzen da. Ikasketarako funtsezkoa den gogoetarako eta eztabaidarako denbora irekitzen da.

3) Ikaslegoa ordenadore gelan edota ikasgelan, kasu praktikoaren azalpena, gogoeta eta eztabaidan hartzen du parte, irakasleak gidatuta (planteamendua, datu azterketa, irteerak, interpretazioa

-. Tutoretzako aholkularitza.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • Azterketa teoriko-praktikoa (%): 75

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

I)ETENGABEKO EBALUAZIOA da ikasgaiaren ebaluazioarako lehenesten den sistema. Horretan, ebaluazio proba eta jarduera multzoa ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Ondorengo proba eta jardueretan datza:



1.1. Jarduera praktikoen programa: problemen ebazpena. Ebaluaketa jarraia ikastaroan zehar banaka eta taldeko praktika saioetako praktika-programarekin dago lotuta eta programa hori betebeharra dago ebaluaketa jarraian irauntzeko. Programa horretan landutako gaitasunak ebaluazio tresna hauen bitartez ebaluatuko dira:



—Lehen kalifikatze proba (K1). Teoriko-praktikoa. Bertaratze proba eta banakako problemen ebazpena. Azken kalifikazioaren 35% izango da, beti ere lortutako kalifikazioa 5/10 edo gehiago bada. Ikerketa problemen ustiaketa (IBMSPSS edo antzeko programaren bidez), irakurketa eta interpretazio estatistikoa.

—Bigarren kalifikatze proba (K2). Teoriko-praktikoa. Bertaratze proba eta banakako problemen ebazpena. Azken kalifikazioaren 40% izango da, beti ere banakako eta aurrez aurreko lehen proba (K1) gainditu bada. Ikerketa problemen ustiaketa (IBMSPSS edo antzeko programaren bidez), irakurketa eta interpretazioa landutako teknika estatistikoekin.

—Talde-lana (TL). Azken kalifikazioaren %25 izango da. Derrigorrezko proba da ebaluaketa jarraian, beraz ebaluaketa jarraiaren azken kalifikazioan izango da kontuan bakarrik.

—Kalifikatze proba bakarra(KB). Ebaluazio jarraian eta lehen kalifikatze-proba (K1) gainditu ez duen ikasleak garatu beharreko bertaratze proba. Gehienez azken kalifikazioaren %75 izango da. Proba teoriko-praktikoa eta idatzia izango da. Ikerketa problemen ustiaketa (IBMSPSS edo antzeko programaren bidez), irakurketa eta interpretazioa landutako teknika estatistikoekin.Irakasgaiaren gaitasun guztiak lortu direla egiaztatu behar du ikasleak.



Halaber, ikasleak ondoko hau izan behar du kontuan:

a)Ebaluazio jarraian kalifikatua izateko baldintza da lan guztiak aurkeztea, indibidualak zein taldekoa.

b)Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken proba gainditzea.

c)Ebaluazio jarraiaren kalifikazioa bakarrik hartzen da kontuan ohiko deialdian.

d)Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera etengabeko ebaluazioan:

d.1. Azken probak (KB) %40tik gorako pisua hartzen badu ikaslearen kalifikazioan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.

d.2. Azken probak (KB) %40ko pisua hartzen badu ikaslearen kalifikazioan, proba horretara ez aurkeztea suspentsoa da. Hala ere, ikasleak azken ebaluazioa aukeratu nahi badu, bigarren lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dio eskaria irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



II)AZKEN EBALUAZIOA. Ebaluazio sistema honek aukera ematen du ikaskuntzaren emaitzak proba baten bitartez ebaluatzeko. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute.

2.1. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Hala ere, ebaluazio araudiaren 8.3 artikuluak dioen arabera, etengabeko ebaluazioan parte hartzeari uko egin nahi dion ikasleak, idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari horrela egiten duela jakinaraziz. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita (2022ko apirilaren 13).



2.2. Azken ebaluazioko kalifikatze tresnak. Aldi ofizialean egingo den proba idatzia. Ikasleak proba orokor horretan azken kalifikazioaren %100 eskuratuko du..

Zenbait ariketa teoriko-praktiko non ikerketa problemen ustiaketa (IBMSPSS edo antzeko programa erabilita),irakurketa eta interpretazioa ebatzi behar den irakasgaiaren gaitasun guztien lorpena egiaztatuz (G1,G2,G3,G4). Ikerketa problemen irakurketa eta interpretazioa gehienez %80ra eta ustiaketa %20ra, hurrenez hurren.

Ikasleak ondoko hau izan behar du kontuan, halaber:

a)Azken ebaluazioko proben emaitzak ebaluatzeko ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak erabiliko dira.

b)Ebaluaketa finalean, deialdiari uko egiteko nahikoa da egutegi ofizialeko azken proba idatzira ez aurkeztea.



III)IKASKUNTZA EMAITZAK EBALUATZEKO IRIZPIDEAK:

-.Ikaslea ikerketa problemak aldagai anitzeko analisirako problema estatistikoak bezala identifikatzeko gai da.

-.Ikaslea badaki bereizten eta aplikatzen helburuetan eta baldintzetan ikerketa problemaren ebazpenerako egokia den analisi teknika.

-.Ikasleak ikasturtean zehar landutako analisi aldagaianitzerako tekniken baldintzak, irizpideak eta oinarrizko ezagutzak garatu, argudiatu eta aplikatzen ditu.

-.Ikasleak estatistika analisirako softwarren laguntzarekin datuak zuzen kudeatzen ditu, analisi egokia diseinatzen du eta zuzen bideratzen du ustiaketaren baldintzak eta teknikaren hautaketa, beharrezko aukerak ondo bereizita.

-.Ikasleak lortutako emaitza estatistikoak egoki irakurri eta interpretatzen ditu gizarte ikerketaren eremuan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa bakarkako proba teoriko-praktikoa egingo da. Gai guztietako gaitasunen gaineko azterketa. Kasu praktikoetan oinarritutako galdera teoriko-praktikoak erantzutean datza. Azken notaren % 100 balio du. Ebaluatzeko ohiko deialdiko kalifikatze tresnak eta ebaluazio irizpideak erabiliko dira.

Deialdiari uko egiteko nahikoa da probara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-.Gai bakoitzeko ikasmaterialak (ikas-oharrak eta aurkezpenak)
-. Datuen aldagai anitzeko analisiaren 24 aplikazio praktikoak eta kasu praktikoen datu fitxategiak.
-. Ordenadore pertsonala izatea gomendatzen da, portatila bada hobe.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MATEOS-APARICIO MORALES, G. y HERNÁNDEZ ESTRADA, A. (2021). Análisis multivariante de datos. Cómo buscar patrones de comportamiento en BIG DATA. Madrid: Ediciones Pirámide.

BIZQUERRA ALZINA,R. (1989) Introducción Conceptual al Análisis Multivariante. Un enfoque con los paquetes SPSS, BMDP, LISREL Y SPAD. I y II. Bacelona: PPU.

ESCOBAR MERCADO, M. (2007). El análisis de segmentación. Técnicas y aplicaciones de los árboles de clasificación. Madrid: CIS, Cuadernos Metodológicos, 39.

CEA D´ANCONA, Maria Angeles (2001) Análisis Multivariable: Teoría y Práctica en la Investigación Social. Madrid: Ed. Síntesis.C

COLECCIÓN. Cuadernos de estadística. Madrid: La Muralla.

HAIR, J.F. Jr., ANDERSON, R.E., TATHAM, R.L., BLACK, W.C. (1999) Análisis Multivariante. Madrid, Prentice Hall Iberia.

VISAUTA, B. y MARTORI, J.C. (2003) Análisis estadístico con SPSS para Windows. Vol.2: Estadística multivariante, ., Mc Graw Hill, Madrid.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ABASCAL, E. y GRANDE, I(1989) “Métodos Multivariantes para la Investigación Comercial. Teoría, aplicaciones y programación BASIC”. Barcelona: Ariel Economía.
BOUROCHE, J.M. & SAPORTA, G.(1980)“L’Analyse des données”. Presses Universitaires de France, Paris.
CORNEJO, J.M.(1988) “Técnicas de Investigación Social: el Análisis de Correspondencias (Teoría y Práctica)”. Barcelona: Biblioteca Universitaria de Ciencias Sociales, PPU.
CUADRAS, C.M.(1996) “Métodos de Análisis Multivariante”. Barcelona: Ciencia y Tecnología, EUB, S.L.
ESCOFIER, B. & PAGES, J.(1992) “Análisis Factoriales Simples y Múltiples. Objetivos, métodos e interpretación”. Bilbao: Servicio Editorial Universidad País Vasco.
GREEN, P.E., CARMONE, F.J.Jr. & SMITH, S.M.(1991) “Multidimensional Scaling. Concepts and Applications”. New York: Allin Bacon.
GREENACRE, M.(2008)“La práctica del análisis de correspondencias”. Barcelona: Fundación BBVA.
KENDALL, SIR M.(1980) “Multivariate Analysis”. Londres: Charles Griffin & Company LTD.
TACQ, J.(1998) “Multivariate analysis techniques in Social Science Research. From problem to analysis”. Londres: Sage Publications.
YOUNG, F.W.(1987) “Multidimensional Scaling. History, Theory and Applications”. New Jersey: Lawrence Erlbaum Associates, Publishers.

Aldizkariak

Cuadernos metodológicos del CIS
Cuadernos de Estadística La Muralla
Colección SAGE Quantitative Applications in the Social Sciences
Empiria

Web helbideak

www.cis.es (CIS)
www.ine.es (INE)
www.eustat.es (Eustat)
ec.europa.eu/eurostat (Eurostat)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak