XSLaren edukia

Proiektuak Diseinatu eta Egitea25021

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25021

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Praktika profesional, pertsonal edo ekintzaile gehienek proiekzioa eta diseinua eskatzen dute. Formalizazio-maila ezberdinekin bada ere, edozein egitasmorako proiektua ezinbestekoa da prozesu zabalagoan kokatu, espazio, denbora, aktore eta ezusteko ezberdinetara egokitu eta etengabeko moldaketak egiteko. Zer esanik ez dago, proiektuak diseinatu eta egitea ezinbesteko tresna da politologo eta soziologoen eguneroko jarduera profesionalean: ekinbide profesional eta akademikoan ikerketa eta esku hartze egitasmoak diseinatzea, hauek aurkeztea, burutzea edota ebaluatzea. Horretaz gain, gaitasun kritikoa garatzeko ezinbestekoa dugu emanak zaizkigun hainbat egoera edo objekturen jatorriak arakatzea eta hauek sostengatzen dituzten proiektuak haztatzea.

Proiektuak diseinatuz, erronka edo arazo bati soluzio sortzaileak bilatzen dizkiogu, horretarako eskura ditugun tresna, pertsona edo egoeretara egokituz. Irakasgai honetan, Soziologia eta Zientzia Politikoko Graduetan landutako hainbat tresna metodologiko eta teoriko proiektuen diseinuetara aplikatzen ikasiko dugu. Irakasgaian amankomuneko bideak jorratuko ditugu graduetako formakuntzari begira, baina horretaz gain norbere proiektu pertsonal eta profesionalei ekiteko tresnak eskaintzen saiatuko gara.

Irakasgaian diseinuak eta proiektuak garatzen dira aldez aurreko beste irakasgai batzuetan landutako tresna eta ikuspegi metodologikoetatik abiatuta ("Ikerketa sozial eta politikorako sarrera", 1. mailan; "Ikerketa sozial kualitatiboa" eta "Ikerketa sozial kuantitatiboa: Inkesta eta bigarren mailako datuak", 2. mailan), baita Zientzia Politikoko eta Soziologiako graduen eduki tematiko eta teorikoagoak dituzten beste asginatura batzuk ere. Irakasgaiak, gainera, beharrezko ezagutza emango dio ikasleari, GFA zorrotz eta ondo arrazoituta planteatu ahal izateko.

Irakasgaia prestakuntza dualaren ibilbidera egokituta dago. Alde batetik, ibilbide hori egiten ari diren ikasleek irakaskuntza- eta ebaluazio-metodologia egokitua izango dute. Bestalde, ikasgaiko ikasle guztiak enpresa, erakunde eta erakundeen esperientzia eta ezagutzen onuradun dira.

Irakasgaiak eduki teorikoak eta horien aplikazio praktikoa konbinatuko ditu kasu errealetan oinarrituta lantzen den diseinu bakoitzean. Eskola magistralak, ikasgelako praktikak eta multimedia-gelako praktikak izango dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:

C3CC01 - Ikerketa sozialeko proiektuen ereduak aztertzea eta diseinatzea.

C3CC02 - Aldagai anitzeko analisiaren logika ulertzea eta aplikatzea, eta datuak aztertzeko eta kudeatzeko SPSSa behar bezala erabiltzea.

C3CC03 - Ikerketa kualitatiboen txostenak egitea eta analisi kualitatiboko programa informatikoak maneiatzea.

C3CC04 - Hiria ulertzeko teoria soziologiko eta metodologia nagusiak aztertzea.

C3CC05 - Egungo teoria soziologikoak egungo gizarte-arazoekin lotzea.

C3CC06 - Gizarte-, ekonomia- eta kultura-esparruetan garatutako politika publikoak diseinatzea, planifikatzea, azaltzea eta ebaluatzea.

C3CC07 - Antolamendu-eredu nagusiak aztertzea eta identifikatzea, eta gizarte garaikidearen eraldaketekin lotzea

Irakasgaiaren zeharkako gaitasunak:

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.

CT7 - Pentsamendu kritikoa.

CT8 - Talde-lana

Titulazioaren konpetentzia orokorrak:

G001 - Ikerketa soziologikoa planifikatzea eta egitea, ezarritako helburuetarako teknikarik egokienak aplikatuta.

G002 - Ikerketa soziologikoko txosten bat egitea eta aurkeztea.

G003 - Gizarte-arazo garrantzitsuenen oinarrizko osagaiak identifikatzea eta definitzea.

G004 - Politika publikoetako eta esku-hartze sozialeko proiektuak diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea, baita horien emaitzak ere.

G005 - Antolakuntza-egitura publikoetan eta pribatuetan gertatzen diren prozesuak eta oinarrizko beharrak identifikatzea eta aztertzea.

G006 - Kudeaketa-estrategiak lantzea eta garatzea erakunde publiko eta pribatuetan.

G007 - Bakearen eta balio demokratikoen kultura sustatzeko interes berezia duten erakunde publiko eta pribatuetan hezkuntza- eta prestakuntza-politikak eta -programak diseinatzea eta ebaluatzea.

G008 - Gizarte-arazoei eta -premiei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, genero-desberdintasunei, klaseari eta etniari arreta berezia eskainiz.

G009 - Datu eta praktika sozialei buruzko jarrera kritikoa garatzea.

G010 - Zorroztasun intelektuala eta etikoa erabiltzea argudio eta analisi soziologikoetan, etorkizun profesionalari begira

Ikaskuntzaren emaitzak:

1. Ikerketa-proiektuen tresnak eta ereduak proposatzea.

2. Ikerketa-proiektuak egitea eta idaztea.

3. Ikasitako teorika ikerketa-proiektu batekin erlazionatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Horretarako, saioetan proiektuen zentzu anitz eta zabalak jorratuko ditugu, ikerketa profesional eta akademikoetako aplikazioei arreta berezia eskainiz.

1. Proiektuak, objektuak eta subjektuak. Proiektuaren aktoreak eta itzulpenak: identifikazioa, bitartekaritza, artekaritza eta ordezkaritza. Gizarte esku-hartze eta ikerketa motak eta ezaugarriak. Proiektuen baliozkotasun irizpideak.

2. Problematizazioa. Arazoaren formulazioa. Aktoreen identifikazioa, interesamendua eta enrolamendua. Baliabideak eta testuingurua. Ikerketaren aspektu etikoak.

3. Dokumentazioa. Bigarren mailako iturriak. Bilaketa bibliografikoa, marko teorikoa eta aurrekariak. Eraikuntzaren baliozkotasuna.

4. Diseinua. Ereduak eta prototipoak. Diseinu teknikoa. Diseinu motak eta ezaugarriak. Aldagaiak, dimentsioak eta adierazleak.

5. Operazionalizazioa eta operadoreak. Ikerketa produkzio-teknikak. Purifikazioa (eta kutsatze) prozedurak. Barne baliozkotasuna.

6. Ordezkagarritasuna eta eskalagarritasuna. Adierazgarritasun irizpideak. Kalkulu-zentroak eta landa-lanerako azpiegitura. Kanpo baliozkotasuna.

7. Formatua. Proiektua, prozesua eta txostena. Forma eta edukia.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak gelako praktikekin konbinatzen dituen metodologiaren bitartez garatuko da irakasgaia, ikasketa planak eskatzen duen bezala, klasetik kanpoko lana eskatzen zaio horrekin batera.



Eskola magistraletan, proiektuen garapenerako kontzeptu eta tresna nagusiak azalduko dira, horretarako ikasleek praktiketan eta ikerketa proiektuan garatu beharko dituzten adibide ezberdinetara joko da. Prestakuntza dualera egindako egokitzapenen artean, saio batzuetan enpresa eta erakunde ezberdinetako profesionalek parte hartuko dute, ikasleei proiektuak diseinatu eta egiten dituzten esperientziak helarazteko.



Gelako praktiketan, ikasleek landutako edukiak praktikan jarriko dituzte proposatutako ariketa ezberdinen bitartez eta taldean ikerketa proiektu bat garatuz. Prestakuntza duala egiten ari diren ikasleek, bestetik, bakarkako lan batean aurkeztuko ditu nola erabiltzen dituen irakasgaiko kontzeptu eta tresnak bere enpresako praktiken esperientziara. Beraz, prestakuntza duala egiten ari den ikasleak ez dago gelako praktiketara etortzeko behartuta, bere praktiketan garatuko baitu lan hori.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian, ebaluaketa jarraia hartzen duten ikasleek ondorengo irizpideetan oinarrituko dute irakasgaiaren ebaluaketa:

1. Ikerketa-proiektu baten ebaluazioa: kurtso amaieran entregatuko da eta nota finalaren %40 suposatuko du. Binaka egingo da. Lan hau derrigorrezkoa izango da.

2. Gela praktika eta multimedia gelan egindako praktiken ebaluazioa: lanak banaka eta taldeka egingo dira eta notaren %30 balioko dute. Praktika guztiek ez dute pisu berdina izango praktiken nota finalean.

3. Azterketa: notaren %30a balioko du eta gainditu beharko da eta gainditu beharko da ikasgaian nota globala kalkulatu ahal izateko. Ikasgaiaren eduki teorikoak nola aplikazio praktikoak egiteko gaitasunak ebaluatuko ditu azterketak.

Ebaluaketa finala jarraitzen duten ikasleek, azterketa bat eta multimedia gelan egingo den ariketa praktikoa izango dute irizpidetzat irakasgaiaren ebaluaziorako.

Prestakuntza duala egiten ari diren ikasleen kasuan, gelako praktikak ez dira derrigorrezkoak ebaluaketa jarraia egin ahal izateko, eta haien lanen ebaluazioa eskola magistraletan landutakora eta enpresen praktiketara erabilitakora mugatuko da. Beraz, bere lanaren kalifikazioa honela osatuko da:

1. Irakasgaian landutako kontzeptu eta tresnak bere prestakuntza dualetako praktiketako garapenaren gaineko lana: azken notaren %50.

2. Irakasgaiaren azterketa: azken notaren %50.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azterketaren ordez banakako ataza bat jarriko da, eGela bidez entregatzeko modukoa, eta 6 orduko denbora mugatuan egin beharko da. Egindako irakurketei buruzko galdera batzuei idatziz erantzutea izango da egitekoa.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdiak, ohikoak kontuan hartutako eginkizun berdinak kontsideratuko ditu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EGELAn egongo dira eskuragarri ikasleek beharko dituzten derrigorrezko material guztiak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alvira, Francisco eta Serrano, Araceli. (2015) “Diseños y estrategias de investigación social”, García Ferrando, Manuel; Alvira, Francisco; Alonso, Luis Enrique eta Escobar, Modesto (konp.) El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación social. Madril: Alianza.

Bergua, José Ángel (2018). Ikerkuntza sozialaren estiloak. Epistemologia, anarkia zerbait eta soziosofia pixka bat. Bilbo: EHU.

Callejo, Javier eta Viedma, Antonio. (2010) Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madril: Mc Grew Hill

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bennett, Jane. (2022). Materia vibrante: una ecología política de las cosas. Buenos Aires: Caja Negra Editora
Camacho, Hugo; Cámara, Luis; Cascante, Rafael; eta Sainz, Héctor (2001). El enfoque del marco lógico: 10 casos prácticos. Madril: Fundación Cideal.
Cea D´Ancona, María Ángeles. (1997). Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social. Madril: Síntesis.
Gordo, Ángel y Serrano, Araceli. (2008). Estrategias y prácticas cualitativas de investigación social, Madril: Pearson-Prentice Hall
Latour, Bruno (2007). Nunca fuimos modernos: ensayo de antropología simétrica. Buenos Aires: Siglo XXI.
Law, John (2004). After method: mess in social science research. London: Routledge.
Lenoir, Remi. 1993. ‘Objeto Sociológico y Problema Social’. In Iniciación a La Práctica Sociológica, Patrick Champagne (ed.), Madril: Siglo XXI, 21:57–102.
Ortí, Alfonso (2015). “La apertura y el enfoque cualitativo o estructural: la entrevista abierta y la discusión de grupo”. García Ferrando, Manuel; Alvira, Francisco; Alonso, Luis Enrique eta Escobar, Modesto (konp.) El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación social. Madril: Alianza.
Star, Susan Leigh (2010). “This is Not a Boundary Object: Reflections on the Origin of a Concept”. Science, Technology, & Human Values, 35(5), 201-617.
(2002). «Infrastructure and ethnographic practice: working on the fringes». Scandinavian Journal of Information Systems 14 (2): 107-22.
Valles, Miguel. (1997). Técnicas cualitativas de investigación social. Reflexión metodológica y práctica profesional. Madril: Síntesis.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

13:00-15:00 (3)

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00 (1)

Irakasleak