XSLaren edukia

Euskal Ekonomia Mundu Globalizatuan27213

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27213

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Mintegia710.5
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek Euskal Herriko ekonomiaren bilakaera eta egitura ditu aztergai globalizazioaren testuinguruan. Hortaz, derrigorrezkoa den Globalizazio eta Munduko Sistema Ekonomikoa irakasgaia abiapuntutzat harturik, horren osagarri da irakasgai hau ikuspegi lokaletik jorratzen baitu gaia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak eginez eta defendatuz eta beren ikasketa-eremuan arazoak konponduz erakutsi ohi diren gaitasunak izatea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititu ahal izatea publiko espezializatu zein ezespezializatu bati.

CB5 - Ikasleek hurrengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.



GAITASUN OROKORRAK

G007 - Gobernantzari buruzko ikuspegiak eta helburu publikoak eta erabaki politikoak hartzeko prozesuak ezagutzea, politika publikoak planifikatzeko, ezartzeko, ebaluatzeko eta aztertzeko.

G008 - Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz adierazleak egitea, fenomeno politikoen eta erakundeen eta administrazioaren funtzionamenduaren dimentsioak identifikatu, aztertu eta ebaluatzeko.

G009 - Gizartearen arazo politikoei eta beharrei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea,

jarrera kritikoa izatea eta zorroztasun intelektuala eta morala erabiltzea zeregin profesionalean.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa

CT2 - Konpromezu soziala

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala

CT7 - Pentsamendu kritikoa



BERARIAZKO GAITASUNAK

C4CC03 - Globalizazio-prozesuak ulertzea eta horiek eragile politikoen eta ekonomikoak mundu garaikidean.



IKASKUNTZA EMAITZAK

IE1 - Ekonomi globalizazioaren ezaugarri nagusiak, eragileak eta ondorioak ezagutu eta euskal ekonomiarekin elkar harremandu.

IE2 - Euskal Herriko ekonomian XX. mendean zehar eman diren aldaketen zergatia eta bilakaera interpretatzen jakin.

IE3 - Euskal Herriko gaur egungo ekonomiaren egiturazko ezaugarriak ezagutu eta mundu irekiko eta globalizatuko ekonomian kokatzen jakin.

IE4 - Euskal Herriko ekonomiak mende honen hasieran dituen erronketaz jabetu eta horien inguruko hausnarketa burutu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. Euskal ekonomia eta globalizazioa.

Globalizazioa eta tokiko ikuspegia; kontzeptua eta ezaugarriak. Euskal ekonomia globalizazioaren testuinguruan. Koiuntura ekonomikoa.



2. GAIA. Euskal Herriko ekonomiaren ikuspegi historikoa.

Euskal Herriko ekonomia XIX. mendetik 1940ra: industrializatze-prozesua. Autarkiatik Europako Batasunera: Euskal Herriko ekonomia XX. mendean. Krisialdia era berregituraketa 80. hamarkadan.



3. GAIA. Euskal Herriko ekonomiaren egitura.

Euskal egitura ekonomikoaren bilakaera. Lehen sektorearen egitura eta bilakaera: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza. Euskal Herriko industria gaur egun: energia, burnigintza, itsasontzigintza, automozioa, makina-erreminta, etxe-tresnagintza, eraikuntza eta teknologia berriak. Zerbitzu-sektorea: hezkuntza, garraioa, finantza-sektorea. Sektore publikoa: zerga-politika eta aurrekontu-politika.



4. GAIA. Euskal ekonomiaren egungo erronkak.

Larrialdi klimatikoaren eragina euskal ekonomian. Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularraren zeresana. Ekonomia sozial eta solidarioa: finkatzea eta gauzatzea. Euskal Herria vs Euskal Hiria: mugaz gaindiko eta hirien arteko lankidetza. Enpresen nazioarteratzea eta kanpo-harremanak. Berrikuntza eta industria-politika. Zerga-politika: norabidea eta harmonizazioa. Lan-harremanak: enpresa eta langileak norgehiagokan. Pobrezia eta prekarietatea: krisiaren ondorioak gaindituz.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodologia parte hartzailea da, bai irakasle zein ikasleen ekarpenen bidez osatua. Irakasgaiko egitaraua irakasleak klase magistraletan emandako azalpenen bitartez zein ikasleek egingo dituzten iruzkin eta aurkezpen bitartez osatuko da.



Ikasgelan azaldutako eta eztabaidatutako den-dena izango da aztergai, eskola-orduetan partaidetza zein debatea bultzatuko direlarik, bai klase magistralen ondorioz zein ikasleek klasean aurkeztutako lanen ondorenean.



Klasean emandako azalpenek osatzen dituzten materialak ikasleek eskuragarri izango dituzte e-gela plataforman (https://egela.ehu.eus/). Baita praktiketarako edo klaseko aurkezpenetarako beharrezkoak izango diren beste edozein material ere bertan eskegiko dira. Irakasleak behar den momentuan emango du horren berri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ariketak, galdera zehatzak, testu-iruzkinak, ikus- entzunezkoen gaineko iruzkinak, banakako eta taldeko lan akademiko idatziak, lan akademikoen aurkezpena klasean, etb. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da lauhileko osoan zehar. Beraz, klasera bertaratzea derrigorrezkoa da eta positiboki baloratuko da bertan izandako jokabide aktiboa eta parte hartzailea.



Irakasgaiko azken kalifikazioaren % 100 ebaluazio jarraituan egingo diren frogen bitartez kalifikatuko da: bai praktikak (% 50) bai banako zein taldean egindako lan akademikoak eta horien aurkezpenak klasean (% 50).



Praktiken bitartez irakasgaiko edukien ikuspegi aplikatua garatu nahi da horretarako ariketak, klasean egindako galdera zehatzak, testu-iruzkinak, ikus-entzunezkoen gaineko iruzkinak, etab. erabiliko direlarik. Bestetik, lan akademiko idatzien bidez eta horien aurkezpenaren bidez bai analisi gaitasuna bai hizkuntza adierazpen gaitasunak jorratuko dira.



Lan akademiko (edota praktikak) guztia edo zati esanguratsu bat kopiatzeak irakasgaian ez gainditu kalifikazioa ekarriko du.



Ebaluazio sistema jarraituan parte hartu nahi ez eta azken frogaren alde egiten dutenek, azken azterketa idatzian kontzentratuko dute beraien notaren % 100; azterketa hori irakasgaiko oinarrizko bibliografian eta klasean jorratutako edukietan oinarrituko da. Froga hori egiteko soilik izango da beharrezkoa boligrafo bat.



Ikasleek ebaluazio jarraituari uko egin diezaiokete klaseko lehen 9 asteetan zehar eta azken azterketa idatzira egokitu haien ebaluazioa; horretarako, baina, idatziz adierazi beharko dio irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten diola.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua suspenditu dutenek ala azken frogaren alde egiten duten ikasleek azterketa idatzian kontzentratuko dute beraien notaren % 100; azterketa hori irakasgaiko oinarrizko bibliografian eta klasean jorratutako edukietan oinarrituko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, Alberto (2010): "Economía vasca 1980-2010: tres crisis y una gran transformación. Memoria de una gran transformación y perfiles del reto actual. Economía vasca y políticas públicas". Ekonomiaz, 25-A, 32-95.



ANTÓN, F. Javier; COLINAS, José Angel; IRAURRIZAGA, Ricardo (2013): La desigualdad en la distribución de la renta en Euskadi (1986-2012). Ikerketak Ekonomiaz. Eusko Jaurlaritza.



ARIZKUN, Alejandro (2002): "Kapitalismoa eta industrializatze-prozesuak, 1850etik 1940ra bitartean", in Y. Jubeto, S. Mariluz eta M. Zurbano, Euskal Herriko ekonomia. UEU. Bilbo. 15-37 orr.. Eskuragarri: www.ueu.org/download/liburua/EuskalHerrikoEkonomiaa.pdf



ARIZKUN, Alejandro (2002): "Euskal Herriko bilakaera ekonomikoa: autarkiatik Europako Batasunera", in Y. Jubeto, S. Mariluz eta M. Zurbano, Euskal Herriko ekonomia. UEU. Bilbo. 39-57 orr.. Eskuragarri:

www.ueu.org/download/liburua/EuskalHerrikoEkonomiaa.pdf



ARIZKUN, Alejandro; GALARZA, Enrike; GÓMEZ URANGA, Mikel (1998): Soberanía económica y globalización en Euskal Herria. Robles-Arangiz Institutua, Bilbo.



EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA (EKGAB). Memoria sozioekonomikoa.

Askotariko urteetako txostenak.



EUSKO JAURLARITZA. EAEko ekonomiaren urteko txostena. Askotariko urteetako txostenak.



GAINZA, Xabier; UNCETA, Koldo (2011): "Los factores socio-territoriales y su incidencia en las estrategias locales de desarrollo: El caso de las agencias de desarrollo local en el País Vasco". Revista de Estudios Regionales, 92, 113-143.



JUBETO, Yolanda, SOLANGE, M. eta ZURBANO, Mikel (koord.) (2002): Euskal Herriko ekonomia. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.



LABORAL KUTXA: Economía Vasca. Askotariko urteetako txostenak.



ZURBANO, Mikel; MARTINEZ-TOLA, Elena; GAINZA, Xabier; ARRILLAGA, Pablo (2018): Globalizazioa eta tokiko garapena. Hegoak Zabalduz, 8.zbk. Hegoa, Bilbo.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BARRUTIA, Xabier (2003): Espainiako ekonomiaren sarrera. UPV/EHUko argitalpen zerbitzua, Leioa.

ZALDUA, Iban; ZURBANO, Mikel (arg.) (1995): Industrializaziotik desindustrializaziora? Euskal Herria kapitalismoaren garapenaren testuinguruan. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.

Aldizkariak

Ekonomiaz: http://www1.euskadi.net/ekonomiaz

Koiuntura DI-DA batean: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-
738/eu/contenidos/informacion/clic/eu_clic/kointura_di_da_batean.html

Lurralde: http://www.ingeba.org/lurralde/

Uztaro: http://www.uztaro.eus/

Web helbideak

http://www.economiasolidaria.org/
http://ec.europa.eu/regional_policy/sources/docgener/panora_en.htm
http://epp.eurostat.ec.europa.eu/
http://www.eurociudad.org/
http://www.bde.es/
http://www.cesvasco.es
http://www.euskadi.net
http://www.euskonews.com
http://www.eustat.es
http://www.gaindegia.org/
http://www.ine.es/
http://www.minhac.es
http://www.navarra.es
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • ETXANO GANDARIASBEITIA, IKER
  • URIZAR ELCANO, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

13:00-13:30 (4)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak