XSLaren edukia

Irakasleak

EKAIN ROJO LABAIEN

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
ekain.rojo@ehu.eus

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna naiz UPV/EHUn (2005), eta UPV/EHUn doktorea ere (2013). Nire doktorego tesiak kirolaren, masa komunikazioaren eta nazio nortasunen hirukoa aztertu zuen, eta nazioarteko aipamena jaso zuen euskaraz eta frantsesez egindako ikerketa lanagatik. 2016-2017 ikasturtetik UPV/EHUko irakaslea naiz. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, komunikazio eta kultur analisiari buruzko irakasgaiak irakatsi ohi ditut. Euskaraz, gazteleraz edota ingelesez irakatsi ohi dut, eta frantsesez irakasteko akreditazioa dut.

NOR Ikerketa Taldeko kidea naiz, Eusko Jaurlaritzak Talde Kontsolidatu gisara aitortua duena, eta talde nortasunen eta hedabideen jardunaren gainean ikertzen duena. Orain arteko nire ikerketa bidean hurrengo ardatzak edo objektuak nabarmentzen dira: Estatu eta nazio nortasunak, kirol ekitaldia eta masa komunikazioa.

Hiru nazioarteko egonaldi luze egin ditut ikerketa ekimen horri lotuak. Aix en Provence-n (Frantzian) 2011n Maison Méditerranéenne des Sciences de l'Homme izeneko ikerketa gunean; Liverpoolen (Erresuma Batuan) 2014ean Liverpool University-ko Management School gunean; eta Bakun (Azerbaijanen) 2015-2016ean Qafqaz University unibertsitatean. Azken egonaldi hori Erasmus Mundus Backis Europako Batzordeak lagundutako doktorego ostekoari lotua zen. Hori horrela, argitalpen akademikoak ditut nazioarteko aldizkari nahiz liburuetan eta euskarazkoetan. Halaber, nazioarteko eta nazio mailako hainbat kongresutan parte hartu du.