XSLaren edukia

Irakasleak

ESTIBALIZ ALONSO RUIZ DE ERENCHUN

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
estibaliz.alonso@ehu.eus

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (UPV/EHU, 2001) naiz, Ikus-entzunezko eta Dokumentaleko Idazkeran (UPV/EHU, 2003) eta Antzerkia eta Arte Eszenikoetan (UPV/EHU, 2010) Unibertistateko Espezialista ere banaiz.



2007tik Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakaslea naiz eta beste sailkide batzuekin batera Mugaldeak eta Lurraldeak proiektua koordinatu izan dugu, bertan hiru liburu kolektibo argitaratu ditugularik. Zine garaikidearekin lotutako hainbat jarduera ere antolatu ditugu, horien artean #zinegentziak proiektua, ZINEBI nazioarteko jaialdiaren barruan.



Muntatzailea izan naiz hainbat ikus-entzunezko ekoiztetxetan, eta antzezle, ekoizle eta community manager moduan aritu naiz zenbait antzerki konpainietan, baita Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroan ere.



Nire ikerketa lanen ildoak: genero ikus-entzunezko errepresentazioa, analisi zinematografikoa eta irakaskuntzaren berrikuntza.