XSLaren edukia

Irakasleak

LANDER JAUREGI MAZA

Ezagutza arloa
Saila
Politika eta Administrazio Zientzia
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
lander.jauregi@ehu.eus

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko graduan lizentziatua (2020), eta Gobernantza eta Ikasketa Politikoko Masterra (2021) UPV/EHUn. Gaur egun "Gizartea, Politika eta Kultura" programan doktorego ikasketak egiten ari da.



Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Politika eta Administrazio Zientzia saileko Ikertzailea eta Eusko Jaurlaritzako Doktoretza Aurrerako Prestakuntza Programako (PREDOC) bekaren onuraduna da 2022az geroztik.



Ikerketa arloan, honako hauek dira lehentasunezko gaiak: Gobernu irekia eta gardentasuna, Gobernu eta Administrazio elektronikoa, Administrazio publikoan kontuak ematea, inklusioa eta eten digitala eta gobernantza eta berrikuntza publikoa.



Hau izan da argitaratutako azken artikulua: Jauregi-Maza, Lander (2021). «Big Data: la revolución de los datos masivos en la Administración Pública»; Inguruak, 71, 79-100. https://doi.org/10.18543/inguruak-71-2021-art05