XSLaren edukia

Nazioarteko Harremanak25005

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25005

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Nazioarteko Harremanak ikasgaia Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa eta Soziologia graduen ikasketa-planetan ematen da. Ikasgaia nazitaezkoa eta adarraren oinarrizkoa da eta 6 ECTS ditu.



Horrela, ikasgaiaren oinarrizko helburua Nazioarteko Harremanak ikasketari sarrera orokorra egitea da. Ikasgai-zerrendan aurreratu ahala, ikaslea gai izango da gaur egungo nazioarteko gizartearen genesia eta egungo egoera aztertzeko eta baloratzeko eta gizateriak XXI. mendean maila globalean aurre egin behar dizkion prozesu, arazo eta erronka nagusiak antzemateko ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Kazetaritza, Ikus-entzuneko Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak graduen 2. mailako gaitasun orokorrak eta zeharkakoak



1.Ikus-entzunezko komunikazioko alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.

2.Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.

3.Genero, formatu eta komunikabide desberdinetan lanaren eta ikerkuntzaren proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz-jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea.

4.Informazioa eta dokumentazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.

5.Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea

6.Jakintza-alor arteko komunikazioaren testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.

7.Ikus-entzunezko komunikazio eta informazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.



Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa eta Soziologia graduen lehen mailako gaitasun orokorrak eta zeharkakoak



1.Plangintza-prozesuak eta kudeaketa administratiboa ezartzeko,Administrazio Publikoaren maila desberdinetako egitura, antolaketa eta funtzionamendua ulertzea.

2.Nazioarteko politika bere aktoreen identifikazioa, bere egitura instituzional, antolatzaile eta politikoaren bitartez ulertzea. Modu honetan, eskualde prozesuak aztertzeko, munduan eskualdeen integraziorako eta eszenatoki berriak identifikatzeko erabakiak hartzeko garaian.

3.Ingurune politikoaren fenomenoak ikusteko ezaguera lortzea eta kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoen esanahi eta egokitasuna ulertzea.

4.Perspektiba konparatibo batetik, erakunde eta sistema politikoetako egitura eta funtzionamendua ulertzea, bide batez, bere kideak eta jardueraren legezko markoa identifikatu; bere interrelazioa interpretatu; bere funtzionamenduaren gainean ondorioak atera; eta alternatibak proposatzeko.

5.Testuinguru jakin batean aktore politikoak, bere ahalmenak eta bere efektuak identifikatzea, sistema politikoan dauzkan efektuak analizatzeko eta agertokiak aurreikusteko.

6.Politika publikoak planifikatu, ezarri, ebaluatu eta analizatzeko,gobernantzaren gaineko ikuspegiak eta helburu publiko eta erabaki politikoak ezagutzea.

7.Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz, arazo politiko eta gizartearen beharrei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea.



Ikasgaiaren gaitasun espezifikoak



1.Estatuen arteko harremanen egitura eta prozesuak aztertu eta oinarrizko kontzeptu eta teoriak erabili.

2.Munduko arazo nagusienak ezagutu eta arazo hauen aurrean nazioarteko komunitateak hartu dituen neurriak aztertu;

3.Informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz, maila globalean zein erregionalean nazioarteko eragin-mailaren egitura zehaztea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. ESKOLA TEORIKOAK



I. Atala: Sarrera

Nazioarteko Harremanen sarrera teoriko-kontzeptuala



II. Atala: Nazioarteko Gizartearen Aktoreak

Estatua

Nazioarteko Gobernuarteko erakundeak: Nazio Batuak

Gobernuz Kanpoko Erakundeak

Entrepresa Transnazionalak, Gobernu Aktoreak Ez Zentralak, Mugimendu Sozial Transnazionalak



III. Atala: Nazioarteko Sistemaren Egitura

Boterea eta ordena mundu anarkikoan: oreka, hegemonia eta polaritatea



IV. Atala: Nazioarteko Gizartearen oinarrizko prozesuak

Diplomaziaren teoria eta praktika

Indarkeriazko gatazkak: Ohizko gerratik terrorismora

Nazioarteko elkarkidetza eta nazioarteko erregimenak

Integrazio eta Erregionalizazio prozesuak



V. Atala: Gizateriak Aro Globalean dituen erranka nagusiak

Segurtasun Kolektiboa eta Bakearen Mantentzea

Suntsipen handiko armen hazkundea

Giza Eskubideak

Baliagai naturalak eta planetaren oreka

Pobrezia, desberdintasuna eta arazo demografikoak

Epidemiak eta osasuna mundu zabalean

Informazioaren eta Komunikazioaren Munduko Gizartea



II. ESKOLA PRAKTIKOAK

1. Praktika: Gai-zerrendaren lehenengo, bigarren edo hirugarren atalekin erlazionaturik talde-lana egitea. Jarduera praktiko hau lauhilekoaren hasieran ikasleei emango zaien ikasle-gidan zehaztuko da. Eredu honen barnean lan monografikoen edo iruzkin kritikoen aurkezpena, rol jokoak, simulazioak edo ikasgaiaren arduradunak zehaz dezaken beste edozein jarduera egingo du ikasleak.



2. Praktika: Gai-zerrendaren laugarren edo bostgarren atalekin erlazionaturik talde-lana egitea. Jarduera praktiko hau lauhilekoaren hasieran ikasleei emango zaien ikasle-gidan zehaztuko da. Eredu honen barnean lan monografikoen edo iruzkin kritikoen aurkezpena, rol jokoak, simulazioak edo ikasgaiaren arduradunak zehaz dezaken beste edozein jarduera egingo du ikasleak.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren gai-zerrendan zehazten diren Nazioarteko Harremanen oinarrizko kontzeptu eta prozesuen ezaguerak eskola praktikoetan garatuko dira, eta ikasleek emango dituzten talde-lanen bidez ebaluatuko dira. Bestelako aldeak kontutan hartujo dira ere, eskoletara bertaratzea edota parte-hartze aktiboa, besteak beste.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

I. Ebaluazio mistoaren sistema



Ebaluaketa sistema hau eskoletara etorriko diren ikasleek jarraituko dute eta era honetan osatuko da:



1. Talde-lana (%20). Lana irakasleak emandako dituen argibidetara egokituko da. Nahitaezkoa da iradokitako bibliografía irakurtzea. Lanaren kalifikazioa honako alde hauek hartuko ditu kontutan: a) eduki informatiboa, b) idazkera estiloa, c) ohar pertsonalak eta d) aurkezpen formala.



2. Talde-lana (%20). Lana irakasleak emandako dituen argibidetara egokituko da. Nahitaezkoa da iradokitako bibliografía irakurtzea. Lanaren kalifikazioa honako alde hauek hartuko ditu kontutan: a) eduki informatiboa, b) idazkera estiloa, c) ohar pertsonalak eta d) aurkezpen formala.



3. Azken azterketa (%60). Azterketan eskoletan azaldu eta garatutako gaiez gain, irakasleak emandako osagarrizko dokumentazioa ere sartuko da.





Garrantzitsua

Ikasleak 1. eta 2. irizpideetan (talde-lanak) zehazten diren jarduerak egin eta emateaz gain, azken azterketa gainditu beharko du ere ikasgaia gainditzeko.



Iturri digital edo bestelako argitalpenetako hitzez hitzeko kopia agertzen duten lanek suspentsoa izango dute.



II. Azken ebaluazioaren sistema



Ebaluaketa sistema hau aukeratuko duten ikasleei irizpide honen arabera jarriko zaie azken nota.



Azken azterketa (%100). Azkerketarako edukia Barbé, E., Relaciones Internacionales, 3. Ed., Bartzelona, Tecnos, 2007 liburuan oinarrituko da eta irakasleak zehaztuko ditu sartuko diren kapituluak. Horretarako, lehenengo hilabetean zehar ebaluaketa sistema honetan interesa agertzen duten ikasleek irakaslearengana joan beharko dute tutoretza orduetan. Azken frogak lau galdera izango ditu eta ikasleak hiru aukeratu eta garatu beharko ditu.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio mistoaren sistema



Ebaluaketa sistema jarraituaren bidez 2 praktika gainditu dizuten ikasleek, lauhilekoan zehar eskoletan landu diren apunteak ikasiko dituzte azterketara aurkezteko. Praktiketan lortutako kalifikazioak azken notaren %40ko balioa izango du, beti ere ikasleak azterketa gainditzen badu.



Ohiko deialdian praktikak gainditzen ez dituzten ikasleek, ezohiko deialdian ebaluaketa sistema osoko materiala erabiliko dute azterketa gainditzeko (Barbé, E., Relaciones Internacionales, 3. Ed., Bartzelona, Tecnos) eta azterketak azken notaren %100ko balioa izango du.



Azken ebaluazioaren sistema



Ohiko deialdia bezela.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BARBÉ, E., Relaciones Internacionales, 3ª ed., Barcelona, Tecnos, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALDECOA, F., La Integración Europea: Génesis y Desarrollo de las Unión Europea (1979-2002), Madrid, Tecnos, 2002.
ARENAL, C. del, Introducción a las Relaciones Internacionales, 4ª ed., Madrid, Tecnos, 2009.
BRZEZINSKI, Z., El Dilema de EE.UU.: ¿Dominación global o liderazgo global?, Barcelona, Paidós, 2005.
DÍEZ DE VELASCO, M., Instituciones de Derecho Internacional Público, Madrid, Tecnos, 2003.
HALLIDAY, F., Las relaciones internacionales en un mundo en transformación, Madrid, Catarata, 2002.
HELD, D. et al., Trasformaciones Globales: Política, Economía y Cultura, Oxford, Oxford University Press, 2002.
HELD, D. Y MCGREW, A., Globalización/Antiglobalización: Sobre la reconstrucción del orden mundial, Barcelona, Piados, 2003.
KRASNER, S., Soberanía, Hipocresía Organizada, Barcelona, Paidós, 2001.
MANGAS MARTÍN, A., La Constitución Europea, Madrid, Iustel, 2005.
MESA, M. Y GONZÁLEZ BUSTELO, M. (Coor.), Poder y Democracia: Los retos del multilateralismo, Anuario CIP 2006,
Madrid, Icaria, 2006.
MORATA, F., La Unión Europea. Procesos, actores y políticas, 2º ed., Barcelona, Ariel, 1999.
PEARSON, F. S. y ROCHESTER, J. M., Relaciones Internacionales. Situación Global en el Siglo XXI, 4ª ed., Colombia, McGraw-Hill, 2000.
RIORDAN, S., Adiós a la Diplomacia, Madrid, Siglo XXI, 2005.
SCHMIDT, H., La Grandes Potencias del Futuro: Ganadores y perdedores del mañana, Barcelona, Paidós, 2006
SEGURA, A., Señores y Vasallos del Siglo XXI: Una Explicación de los Conflictos Internacionales, Madrid, Alianza, 2004.
SODUPE, K., La Estructura de Poder del Sistema Internacional, Madrid, Fundamentos, 2002.
STRANGE, S., La Retirada del Estado: la difusión del poder en la economía mundial, Barcelona, Icaria, 2001.
VILARIÑO, E., Curso De Derecho Diplomático y Consular, Madrid, Tecnos, 2003.
WALZER. M., Reflexiones sobre la Guerra, Barcelona, Paidós, 2004.

Aldizkariak

Agenda ONU. Anuario de la Asociación para las Naciones Unidas en España.
Anuario de los Cursos de Derecho Internacional y Relaciones Internacionales de Vitoria-Gasteiz.
Anuario del Centro de Investigaciones para la Paz (CIP).
Revista Electrónica de Estudios Internacionales
El Estado del Mundo. Anuario económico y geopolítico mundial.
Estudios Internacionales.
Foreign Policy (Edición española).
Foro Internacional.
Papeles para la Paz.
Política Exterior.
La Situación en el Mundo. The Worldwatch Institute.
Tiempo de Paz.

Web helbideak

Ipar Atlantikoko Ituna
www.nato.int/docu/other/sp/treaty-sp.htm
Harreman Diplomatikoen inguruko Vienako Batzarra
www.oas.org/legal/spanish/documentos/convencionviena.htm
Nazio Batuen Karta
www.un.org/spanish/aboutun/charter
Nazio Batuen Erreforma: Goi-mailako taldearen Txostena
www.un.org/spanish/secureworld
Europako Konstituzioa
www.europa.eu.int/constitution/index_es.htm
Estatu Batuen Segurtasunerako Estrategia
www.usinfo.state.gov/esp/Archive_Index
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948)
http://www.un.org/spanish/aboutun/hrights.htm
Segurtasun Kontseiluaren 1373 (2001) Ebazpena
www.un.org/spanish/docs/sc01/scrl01.htm
Yahoo:(www.es.news.yahoo.com/10/)
CNN: (www.cnn.com/espanol/)
BBC: (www.news.bbc.co.uk/hi/spanish/news/)
The WWW Virtual Library, International Relations Resources (http://www2.etown.edu/vl/)
International Relations Sites, The University of the British Columbia, (http://www.library.ubc.ca/poli/international.html)
University of Michigan Library international simulations (http://www.lib.umich.edu/govdocs/intsim.html)
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (www.nato.int)
Nazio Batuen Erakundea (www.un.org)
Europako Batasuna (europa.eu.int)
Afrikako Batasuna (www.africa-union.org)
Liga Arabiarra (www.arableagueonline.org)
Asiako Hegoekialdeko Nazioen Elkartea (www.aseansec.org)
Nazioarteko Amnistia (www.amnesty.org)
Munduko Gizarte Foroa (www.forosocialmundial.org.br)
Greenpeace (www.greenpeace.org/)
Intermon Oxfam (www.intermonoxfam.org/)
Mugarik gabeko Medikuak (www.mfe.es)
The Worldwatch Institute (www.worldwatch.org/)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CORNAGO PRIETO, NOE
  • DE CASTRO RUANO, JOSE LUIS
  • PEREZ ALONSO DE ARMIÑO, CARLOS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

10:00-11:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

10:00-11:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak