XSLaren edukia

Globalizazioa eta Munduko Sistema Ekonomikoa27177

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27177

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Globalizazioa eta Munduko Sistema Ekonomikoa irakasgaiak landuko ditu bai egungo munduko ekonomiaren egituraren ezaugarri nagusiak bai horrek azken hamarkadetan izan duen bilakaera. Horrek guztiak globalizazio ekonomikoaren fenomenoan barneratzea dakar bai eta globalizazioak berak eragile ekonomikoei ekarri dizkien aldaketetan ere; aldaketok bai fluxu ekonomikoen hazkundearekin bai ekoizpen moduetan emandako aldaketekin eta batik bat aldaketok gertatu diren testuinguru neoliberalarekin zerikusia dute. Halaber irakasgai honetarako graduan zehar ikasi diren ekonomiako zenbait oinarrizko kontzeptu ezagutzea beharrezkoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Zeharkako gaitasunak:

1.- Ingurune politikoaren fenomenoak ikusteko ezaguera lortu eta kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoen esanahi eta egokitasuna ulertu.

2.- Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz, arazo politiko eta gizartearen beharrei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea.



Berariazko gaitasuna:

1.- Globalizazioaren kontzeptua ulertu eta dauden egitura ekonomikoak eta prozesu globalean horiek duten artikulazioa interpretatu, eragile ekonomiko zein nazioarteko erakunde ekonomiko ugariren rola konprenituz.



Emaitzak:

1.- Globalizazio prozesuaren ezaugarriak eta horren eragina deskribatu termino ekonomikotan.

2.- Munduko ekonomiari lotutako informazio kuantitatibo zein kualitatiboa aztertu.

3.- Fluxu ekonomiko nagusiak eta egitura produktiboen eraldaketak identifikatu eta aztertu.

4.- Munduko ekonomiari lotutako hainbat aspekturen inguruko analisi eta komentarioak erredaktatu eta aurkeztu.

5.- Globalizazio prozesuan teknologiaren eta komunikabideen rola aztertu.

6.- Erronka globalen inguruko hausnarketa eta pentsamendu kritikoa jorratu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia. MUNDUKO EKONOMIAREN EGOERA OROKORRA.

Irakasgairako sarrera. Herrialdeen sailkapenerako irizpideak. Garapen sozioekonomikoko eta iraunkortasun adierazleak. Munduko ekonomiaren ikuspegi orokorra.



2. Gaia. MUNDUKO SISTEMA EKONOMIKOAREN ERAKETA ETA GLOBALIZAZIOA.

Sarrera. Bilakaera orokorra: gerraosteko hedalditik globalizaziora. Globalizazio ekonomikoaren ezaugarriak.



3. Gaia. NAZIOARTEKO EKONOMI ERAKUNDEAK.

Bretton Woods-eko nazioarteko ordena ekonomikoaren eraketa. Nazioarteko Moneta Funtsa. Munduko Bankua. Munduko Merkataritza Erakundea.



4. Gaia. NAZIOARTEKO MERKATARITZA SISTEMA.

Sarrera. Nazioarteko merkataritza fluxuen bilakaera. Nazioarteko merkataritza sistemaren egungo ezaugarriak.



5. Gaia. ATZERRIKO INBERTSIOA ETA ENPRESA TRANSNAZIONALAK.

Enpresa Transnazionalen ezaugarriak. Atzerriko Inbertsio Zuzenaren testuingurua. Inbertsioak, Enpresa Transnazionalak eta Balio Kate Globalak. Teknologia, komunikazioa eta ekonomia digitala.



6. Gaia. FINANTZA-GLOBALIZAZIOA, KRISIA ETA AUSTERITATEA.

Finantza-globalizazioa eta krisialdi errepikakorrak. Atzeraldi Handia herrialde aurreratuetan. Zor krisia eta austeritate politikak euro eremuan. Covid-19ak eragindako krisia.



7. Gaia. MUNDUKO EKONOMIAREN ERRONKAK.

Pobrezia, disparekotasuna eta krisi ekologikoa. 2030 Agenda: giza garapena eta garapen iraunkorra. Bestelako erronkak.

MetodologiaToggle Navigation

Erabiliko den metodologia bikoitza da. Alde batetik, eskola magistralak, zeinetan irakasleak irakasgaiaren programako edukiak azaltzen dituen, eta bestetik, eginkizun praktikoak (adierazleak aztertu, eztabaidak, aurkezpenak, etab.) jorratuko dira.



Irakasgaiko edukiak irakasleak klase magistraletan emandako azalpenen bitartez garatu egingo dira. Ikasgelan azaldutako eta eztabaidatutako den-dena izango da aztergai azken azterketan, eskola-orduetan partaidetza zein debatea bultzatuko direlarik, bai klase magistralen ondotik zein ikasleek klasean aurkeztutako lanen harira.



Klasean emandako azalpenen materialak ikasleek eskuragarri izango dituzte e-gela plataforman (https://egela.ehu.es/). Baita praktiketarako edo klaseko aurkezpenetarako beharrezkoak izango diren beste edozein material ere bertan eskegiko dira. Irakasleak behar den momentuan emango du horren berri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema mistoa da, aurrerago zehaztu egiten diren kasuetan izan ezik. Ikasleen parte-hartzea, banaka egindako iruzkin edo komentario laburrak, taldeko lanak eta klasean egindako aurkezpenak baloratuko dira, banakako azterketa idatzi batekin batera. Hain zuzen ere, irakasgaiaren azken kalifikazioa honako era honetan lortuko da:

1. Ebaluazio jarraitua: % 60, honako era honetan banatuta: praktikak egitea, % 30; taldeko lan akademikoa eta horren aurkezpena klasean, % 30.

2. Banakako azken froga: azterketa idatzia, % 40.



Ebaluazio mistoaren kasuan, klasera bertaratzea derrigorrezkoa da eta azterketa idatzira aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa da gainditzea lan akademikoa eta horren aurkezpena klasean. Azken nota bai ebaluazio jarraituaren bai azken frogaren batuketa izango da, azterketan gutxienez 4 puntu 10etik lortuz gero; azterketan minimo hori lortu ezean, irakasgaiko kalifikazioa azterketan lortutakoa izango da. Azken froga hori egiteko boligrafo bat soilik izango da beharrezkoa.



Justifikatutako arrazoiak direla-eta ebaluazio jarraituan parte hartu ezin duten ikasleen kasuan (ikastegiak hala onartzen badu), eta irakasleari zuzendutako idazki baten bidez 9. astea baino lehen ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleen kasuan, azken froga bat egingo dtue notaren % 100agatik; azken froga hori oinarrizko bibliografian eta ikasgelan jorratutako edukietan oinarrituko da.



Ebaluazio jarraituan parte hartu dutenek eta deialdiari uko egin nahi diotenek ere idatziz adierazi beharko diote irakasleari uko egitea gehienez irakaskuntza garaia bukatu baino hilabete lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian soilik hartuko da kontuan ebaluazio jarraituko nota (azken kalifikazioaren % 60) baldin eta gaindituta badago. Kasu horretan azterketan gutxienez 4 puntu 10etik lortu behar da ebaluazio jarraituko nota kontutan hartzeko; azterketan minimo hori lortu ezean, irakasgaiko kalifikazioa azterketan lortutakoa izango da. Eta bestetik, ebaluazio jarraitua gaindituta ez baldin badago, azterketa idatzia egingo da ebaluazio finalaren alde egiten duten ikasleen modura, zeinak notaren % 100 balioko duen.



Ebaluazio finalaren alde egiten duten ikasleek azken azterketa idatzian kontzentratuko dute beraien notaren %100; azterketa hori irakasgaiko oinarrizko bibliografian eta klasean jorratutako edukietan oinarrituko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Álvarez, I.; Luengo, F.; Uxó, J. (2013): Fracturas y crisis en Europa. Eudeba, Buenos Aires eta Clave Intelectual, Madril.



García de la Cruz, J.M.; Durán, G.; Sánchez, A. (koord.) (2011): La economía mundial en transformación. Paraninfo, Madril.



Gómez Serrán, P.J (ed.) (2011): Economía política de la crisis. UCM Editorial Complutense, Madril.



Palazuelos, E. (zuz.) (2015): Economía Política Mundial. Akal, Madril.



Zurbano, M. (koord.) (2010): Ekonomia globala. Gizarte globalerako oinarri berriak. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Castells, M. (2009): Comunicación y poder. Alianza, Madril.

Etxano, I. (2015): Ekonomia eta iraunkortasuna: oinarriak eta aplikazioak. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.

Gómez, P.J. (koord.): La economía mundial. Enfoques críticos. Fuhem Ecosocial, Los Libros de la Catarata, Madril.

Martínez González-Tablas, A. (2007): Economía política mundial, 1 eta 2 aleak. Ariel, Bartzelona.

Piketty, T. (2014): El capital en el siglo XXI. Espainiako Fondo de Cultura Económica, Madril.

Rodrik, D. (2012): La paradoja de la globalización. Democracia y el futuro de la economía mundial. Antoni Bosch, Bartzelona.

Stiglitz, J. E. (2010): Caída libre: El libre mercado y el hundimiento de la economía mundial. Taurus, Madril.

Aldizkariak

Cuadernos de Trabajo de Hegoa. Hegoa, UPV/EHU.
Hegoak Zabalduz. Hegoa, UPV/EHU.
Lan Harremanak: Revista de Relaciones Laborales. UPV/EHU-ko Argitalpen Zerbitzua.
Revista de Economía Crítica. Sociedad cultural de Economía Crítica.
Revista de Economía Mundial. Servicio de Publicaciones de la Universidad de Huelva.

Web helbideak

Ingurumenerako Nazio Batuen Programa (PNUMA): http://www.pnuma.org
Munduko Bankua: www.bancomundial.org eta www.worldbank.org
Nazioarteko Moneta Funtsa: www.imf.org
Merkataritzaren Mundu Erakundea: www.wto.org
Oxfam: www.oxfamorg/es eta www.intermonoxfam.org
PNUD: www.undp.org
UNCTAD: www.unctad.org
Unesco Etxea: http://www.unescoetxea.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • ETXANO GANDARIASBEITIA, IKER
  • URIZAR ELCANO, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak