XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27214

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27214

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ezinbesteko baldintza da Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa Gradua lortu ahal izateko. Laugarren mailako irakasgaia da eta 12 kreditu ditu.



Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak.



GRAL burutu ahal izateko Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa graduko ikasleak banakako jardunean jatorrizko ikerkeketa lana garatu beharko du. Ikerketak izaera teoriko edo praktikoa izango du, eta politika zientziako honako esparru hauetako batean burutuko da: politika analisia, kudeaketa publikoa edo nazioarteko harremanak. Lanak agerian utziko du ikasleak graduko gaitasunak eta ezagutza teorikoak eta metodologikoak barneratu dituela eta arlo eta bizitza profesionalean ikasteko gaitasuna izango duela.



Izan ere, GRALak erakutsi beharko du ikasleak graduaren zehar landutako gaitasun teoriko, praktiko, instrumental eta metodologikoak barneratu dituela. Hori dela eta, Gradu Amaierako Lana tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa-arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari lotutako gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta proposamenak eman ditzan, eta gogoeta eta proposamen horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOKO GAITASUN OROKORRAK

-Ikuspuntu konparatibo batetik erakunde eta sistema politikoen egitura eta funtzionamendua ulertzea, horien osagaiak eta jarduteko lege-esparrua identifikatzeko, elkarrekiko erlazioa interpretatzeko, funtzionamenduari buruzko ondorioak ateratzeko eta alternatibak proposatzeko.(G002)

-Egile politikoak identifikatzea testuinguru zehatz batean, baita horien gaitasunak a jarrerak ere, sistema politikoan dituzten eraginak aztertzeko eta egoerak aurreikusteko.(G003)

-Hauteskunde-prozesuak ezagutzea, zaletasun politikoen adierazpenetik eta eraketatik hasi eta sistema demokratikoak ordezkatzen dituzten logikara arte, komunikazio-kanpaina politikoak diseinatzeko, hauteskunde ondorengo egoerak zehazteko eta emaitzak interpretatzeko.(G004)

-Herri Administrazioen egitura, antolaketa eta funtzionamendua ulertzea maila desberdinetan, administrazioko plangintza- eta kudeaketa-prozesuak ezartzeko.(G005)

-Nazioarteko politika ulertzea, horiek egiten dituztenak identifikatzearen, egitura instituzionala, antolatzailea eta politikoa zehaztearen eta beste arlo batzuekin duen elkarreragina identifikatzearen bidez, munduko erregionalizazio-prozesuak eta eskualde-integrazioko prozesuak aztertzeko eta egoera berriak identifikatzeko erabakiak hartzean.(G006)

-Gobernantzari eta helburu publikoak eta erabaki politikoak hartzeko prozesuei buruzko ikuspegiak ezagutzea, politika publikoak planifikatzeko, ezartzeko, ebaluatzeko eta aztertzeko.(G007)



TITULAZIOKO ZEHARKAKO GAITASUNAK

-Kontzeptuen, teorien eta ikuspegi metodologikoen esanahia eta egokitasuna ulertzea eta ezagutzen jabe egitea, ingurune politikoko fenomenoak behatzeko.(G001)

-Adierazleak egitea datu kuantitatiboak eta kualitatiboak baliatuz, fenomeno politikoen eta funtzionamendu instituzionalaren eta administratiboaren dimentsioak identifikatzeko, aztertzeko eta ebaluatzeko.(G008)

-Arazo politikoei eta gizartearen premiei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, jarrera kritikoa garatuz eta zehaztasun intelektuala eta morala erabiliz zeregin profesionalean.(G009)





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

LANAREN EGITURA

Oro har, POLITIKA ZIENTZIA ETA KUDEAKETA PUBLIKOA titulazioko Gradu Amaierako Lanek honako egitura hauetako bat izango dute:

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea.

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: ikerketaren xedearen aurkezpena eta zehaztasuna, lanaren helburuen zehaztapena, lan-hipotesiak, gaiaren egoerari buruzko laburpena.

-Metodologia: metodologiaren zehaztapena eta ikerketa-xedearekiko duen egokitasunaren azalpena.

-Garapena: ikerketan lortutako emaitzen adierazpena.

-Ondorioak: sarreran planteatutako helburuekin modu koherentean ordenatuak.

-Bibliografia: testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orriak, etab.

-Eranskinak: taulak, irudiak, gidoiak edo zeinahi material osagarri. Horrez gain, lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, datu-baseak, hau da, epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia. Informazio hori ematean iturrien anonimotasuna bermatuko da eta ikerkuntza zientifikoaren irizpide etikoak errespetatuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Gradu Amaierako lanak 12 ECTS kredituko balioa du eta ikaslearen 300 lan-orduren baliokidea da (bertaratzeko eta ez-bertaratzekoak).

- Aurrez aurreko orduak ikasleak jasotako mintegiei, tutoretzei eta defentsa publikoari dagozkie.

- Aurrez aurrekoak ez diren orduak, berriz, ikasleen lan autonomoari dagozkio; ordu horietan, ikasleak Gradu Amaierako Lana garatu, memoria idatzi eta defentsa publikoa prestatuko du.



A) TUTORETZA

Zuzendaria arduratuko da ikasle bakoitzari lanaren ezaugarriak azaltzeaz, baita ere lanaren jarraipena egiteaz eta garapenean hura orientatzeaz eta gainbegiratzeaz. Haren ardura da ere ezarritako helburuak eta graduko gaitasunak beteko direla bermatzea. Zuzendaritza lana bukatzean eta GRALa defendatu aurretik ikasleari eta proposatu epai-mahairi emango zaien txostena idatzi beharko du ere.

Tutoretza-lanaren saioak egutegi honen arabera egingo dira, gutxi gorabehera.

1. saioa – azaroa. Izena ematean izendatutako gai-arloaren baitako gaia zehaztea. Lan-egutegia

2. saioa – abendua. Jarraipeneko lehen saioa.

3. saioa – urtarrilla/otsaila. Jarraipeneko bigarren saioa.

4. saioa – martxoa/apirila. Jarraipeneko hirugarren saioa.

5. Saioa - maiatza. Amaierako lana ematea tutoreari eta defentsa publikoa prestatzea.



b) ASPEKTU FORMALAK

-Gradu Amaierako Lanaren luzera 10.000-12.000 hitzekoa izango da gutxi gora behera ikerketa-lanetarako eta proiektuetarako, eranskinak barne hartu gabe, eta lan sortzaileen eta esperimentalen memoriek 5.000-6.000 hitz izango dituzte.

-Bibliografia modu egokian aipatu behar da, estandarra den estilotakoaren bati jarraituz, adibidez, APA, UNE Harvard edo Fakultatean egindako “Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Bibliografia eta Aipuak Txertatzeko Moduari Buruzko Gidaliburua”.

-Taulek zenbakituta eta izendatuta egon behar dute eta horren iturriak identifikatuta egon behar dute.

-Erabat debekatuta dago testuen zatiak hitzez hitz idaztea (izan liburuetakoak, aldizkari zientifikoetako artikuluetakoak, tesietakoak, web orrietakoak, etab.), baldin eta ez bada behar bezala aipatzen testuan aldez aurretik eta ez bada identifikatzen berau lortzen den iturria. Bestela, plagiotzat hartuko da eta lanak zero kalifikazioa izango du. Ikasleak jakin behar du Fakultateko irakaslegoak eskura dituela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuaren zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean.



C)ALDERDI ETIKOAK

Ikerketaren etikari dagokionean eta lanaren izaera horrela eskatzen badu, UPV- EHUko Gizakiekin ikerketarako Etika Batzordeak zehaztutako irizpideak eta aholkuak izango dira kontuan. (TFG_Informe CEISH 2017).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Banakako lanak (%): 75

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA

1-Ikasleak GAUR plataforman defensa eskatuko du eta ADDI plataforman igoko du Gradu Amaierako Lana ikastegiko GRAL egutegiak xedatutako epean. Lanaren nolakotasunak bestelako bitartekoren bat eskatzen badu Dekanotzan utziko ditu lanaren 4 kopia.

2-Ikasleak aurrez aurre defendatu beharko du Gradu Amaierako

3-Ikasle bakoitzak bere Gradu Amaierako Lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak aurkeztu beharko ditu.Eta, ondoren, epaimahaiko kideek egin eta eskatu ahal izango dizkioten galdera, azalpen, iruzkin eta iradokizunei erantzungo die.Lana aurkezteko ppt edo bestelako formatoan prestatutako aurkezpena erabil ahal izango du. Gradu Amaierako Lanaren defentsak, gehienez ere, 20 minutuko iraupena izango du, eta honela banatuko dira: 10 minutu lana aurkezteko eta beste 10 epaimahaiaren hitzak eta galderak eta ikaslearen erantzunetarako.



GRALaren EBALUAZIOA

Ikasleak bere aurkezpena bukatutakoan eta zuzendariaren txostena ikusitakoan, ikasleari eman beharreko kalifikazioa eztabaidatuko du epaimahaiak,ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:



a)LANAREN PROZESUA. Abiapuntua zuzendariaren txostena izango da. Ebaluatuko da, besteak beste, lanaren interesa,konplexutasuna eta originaltasuna, ikaslearen arduraldia eta inplikazioa, epeak betetzea Gradu Amaierako Lana egitean.



b)LAN IDATZIA. Egindako lan motaren arabera ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera: Ikerketa objektuaren aukeraketa eta justifikazioa. Arazoaren eta esparru teorikoaren planteamendua.

Diseinu metodologikoa. Emaitzak eta datuen analisia eta ondorioak. Idatziaren kalitatea.



C)AHOZKO DEFENTSA. Irizpide hauen arabera ebaluatuko da:

-Aurkezpenean erabilitako baliabideen kalitatearen balorazioa.

-Adierazpen-argitasunaren balorazioa.

-Planteatutako galderak ulertzeko eta erantzuteko gaitasunaren balorazioa.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-GRALa aurkeztu ahal izateko ikasleak GRALa matrikulatu beharko du ikastegiak ikasturte akademikorako xedatutako epeetan.

-Deialdia erabil ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatu beharko du defentsa.

-Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA PUBLIKOA

Ohiko deialdiarenak.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-.Deialdia erabili ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatuko du defentsa.

-.Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

-.Matrikulak bi deialdi ofizialetarako eskubidea emango du ikasturte bakoitzean. Ezarritako deialdietan lana defendatu ez duten edo gainditu ez duten ikasleek berriro egin beharko dute matrikula hurrengo ikasturtean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Anduiza, Eva, Crespo, Ismael y Méndez Mónica. 2009. Metodología de la Ciencia Política. Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas, Cuadernos Metodológicos, n.º 28.

Manheim, Jarold B. y RICH, Richard. 1988. Análisis Político Empírico. Madrid. Alianza

Marsh, David y Storker, Gerry. 1998. Teoría y métodos de la Ciencia Política. Madrid. Alianza Editorial.









Gehiago sakontzeko bibliografia

Della Porta, Donatella y Keating Michael. 2013. Enfoques y metodología de las ciencias sociales. Una perspectiva pluralista. Madrid: Akal.
Juaristi, Patxi. 2003. Gizarte ikerketarako teknikak: teoria eta adibideak. Vitoria: Euskal Herriko Unibertsitatea.
Landman, Todd. 2011. Política Comparada. Madrid: Alianza editorial
Lijphart, Arendt. 2012. Modelos de democracia: Formas de gobierno y resultados en 36 países. Barcelona: Ariel
Lois, Marta y Alonso, Alba. 2016. Ciencia Política con Perspectiva de Género. Barcelona: Akal
Shapiro Ian, Smith Rogers y Masoud, Tarek E. 2004. Problems and Methods in study of politics, Cambrige University Press.

Aldizkariak

Geopoliticas-Revista de Estudios sobre Espacio y Poder. http://revistas.ucm.es/index.php/GEOP
Inguruak http://www.inguruak.eus/index.php/inguruak
Política y Sociedad http://revistas.ucm.es/index.php/POSO
Revista de Estudios Políticos https://recyt.fecyt.es/index.php/RevEsPol/index
Revista de Evaluacion de Programas y Políticas Publicas http://revistas.uned.es/index.php/REPPP/index
Revista Española de Ciencia Política https://recyt.fecyt.es/index.php/recp/index