XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE MARIA PASTOR GONZALEZ

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
josemari.pastor@ehu.eus

Jose Mari Pastor González Kazetaritza Saileko irakasle atxikia da. 2007-2008 ikasturtean hasi zen lanean UPV/EHUn. Berrien Idazkera Prentsan eta Interpretazio Generoak irakasgaiak ematen ditu Kazetaritzako graduan. Multimedia Komunikazio Masterra UPV/EHU-EiTB deritzon masterrean ere jarduten du. Prentsa munduan Anaitasuna astekarian hasi zen, 1981. urtean. Ondoren kolaboratzaile moduan jardun zuen Egin-en eta gero ETB, Euskaldunon Egunkaria eta Berrian lan egin zuen. Azken bi egunkarietako nazioarteko erredaktore buru gisa, munduko zenbait eskualde gatazkatsutan izan da: Irak, Palestina, Sahara, Aljeria, Irlanda… Telebistan izandako esperientzia baliagarria izan zitzaion ‘Gaur Egun’ albistegiari buruzko doktorego tesia egiteko. Rikardo Arregi eta Argia kazetaritza sariak irabazi ditu. Bere ikerkuntza arloak unibertsitatean telebista informazioa -tesia gai horri buruz idatzi zuen- eta etika eta informazioa izan dira, batez ere.



Azken bostu urteotan honako ikerkuntza proiektuetan hartu du parte:

- Herritar etikatik sortzen diren erantzunak ‘Menéame' sare sozialean, Espainiako hedabide konbentzional eta

sozialen edukien aurrean. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (2015-2017).

- Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH). UPV/EHUk aitortutako taldea (2012-2014).

- Espainieraz eta euskaraz dauden gazteei eta nerabeei zuzendutako osasun arloko informazio web orrien azterketa.

UPV-EHU (2012-2014).

- Osasun arloko edukiak eguneroko pr