XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA NIEVES ARRESE IRIONDO

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
nieves.arrese@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua (UPV/EHU, 1992), Euskal Zuzenbide Autonomikoan Masterra (UPV/EHU, 1993) eta Zuzenbidean doktorea (UPV/EHU, 2010). Unibertsitateko irakasle titularra UPV/EHUko Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultatean.



Bere eskolak nagusiki Zuzenbide Fakultatean eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, zein Master eta Doktorego Eskolan ematen ditu, non Administrazio zuzenbidea, Informazioaren zuzenbidea ikasgaiak eta Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak unibertsitate masterrean atzerritartasunari buruzko modulua ematen dituen.



Bere ikerkuntza gai nagusiak Administrazio zuzenbidea, Atzerritartasunaren eta Asiloaren zuzenbidea, komunikazio-askatasunak eta Ingurumenaren zuzenbidea dira. Bi monografia eta hogei baino artikulu gehiago argitaratu ditu, eta hamabost obra kolektibotan baino gehiago parte hartu du. Hamahiru ikerkuntza proiektu eta sei ikerkuntza taldeetako kide izan da. Ikerkuntzako bi seiurteko ditu.



Bi doktorego tesi zuzendu ditu eta Administrazio zuzenbidearekin loturiko gaiei buruzko ikasturte ugari eman ditu. Era berean, hainbat kongresutan parte hartu du hizlari moduan, nagusiki, atzerritartasunarekin lotutako gaiak jorratuz.



Herri Ardularitzako Euskal Aldizkariaren erredakzio kontseiluko kidea da. Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolan kudeaketa karguak bete ditu zazpi urteetan (idazkari akademikoa eta zuzendariordea).