XSLaren edukia

Irakasleak

JESUS MARIA MACAZAGA EIZAGUIRRE

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
jesusmari.makazaga@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziaduna UPV/EHUn (1988). Euskara-irakasle euskaltegietan, Euskaltzaiondiaren Gramatika Batzordearekin lankidetzan hasi zen arte (1990). 1991n Euskara Teknikoa irakasten hasi zen UPV/EHUn, 1997tik aurrera Unibertsitate Eskolako titular izanik.



2002. urtean UPV/EHUko Euskara Zerbitzuan sartu zen (zerbitzuburu da 2011tik), honako helburu hauekin: unibertsitateko erkidego euskaldunari hizkuntza-aholkularitza ematea, euskarazko testuliburu eta unibertsitate-liburuak bultzatzea, euskarazko argitalpenen kalitatea zaintzea, UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatzeko probak prestatzea, irakasleei euskarazko hobekuntza-ikastaroak ematea…



2009tik UPV/EHUko doktore da, Elgoibarko hizkera izeneko doktoretza-tesia aurkeztu eta gero: inguru horretako euskararen ezaugarritze-lan xehea egin zuen: fonologian, izenaren eta aditzaren morfologian, sintaxian, lexikoan eta dialektologian.



Irakaskuntza- eta kudeaketa-lanaz gainera, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du (gramatika, euskara teknikoa, hizkuntza-aldakortasuna…), eta zenbait liburu argitaratu ditu (bakarka eta talde-lanean) eta hainbat artikulu plazaratu gramatikaz eta dialektologiaz.



Lan horiekin batera, parte-hartze aktiboa izan du Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean (1990etik, eta 1997tik idazkari gisa), Euskaltzaindiaren Gramatika prestatzen, euskara batuko arauen oinarriak finkatzen eta Jagonet aholku-zerbitzuko arduradun gisa gramatika-gaietan.



Euskaltzain urgazle 2003tik, e