XSLaren edukia

Irakasleak

ANGERIÑE ELORRIAGA ILLERA

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
angerine.elorriaga@ehu.eus

Publizitate eta Harreman Publikoetan Lizentziatua (2003) eta Komunikazio Sozialean Doktorea (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2004an Sormenaren Psikologian Master bat ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta 2011n beste master bat, Community Management deiturikoa Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Gaur egun Irakasle Agregatu hirueleduna da Ikus-entzunezko komunikazioa eta Publizitate Departamentuan. Multimedia Komunikazio Masterreko irakaslea ere bada. Hamalau urteko lan-esperientzia du esparru akademikotik kanpo. Hezkuntza Berrikuntzarako bi proiektuetan parte hartu du eta beste hainbat ikerketa proiektuetan horietako bat Zientzia eta Teknologia Ministerioarena. Ikerketa seiurteko bat dauka. 2017az geroztik, Bitartez Ikerketa Taldeko (IT-1081-22) kide da, A motako kalifikazioa duena. Visiting lecturer izan da: University of Groningen eta Gent University. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, 2018ko bigarren artikulu aipatuenaren Roblón saria Revista Latina de Comunicación aldizkariak emandakoa edo Language Branding ikerketa-proiektuaren Soziolinguistikako Txillardegi saria. Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduko bigarren mailako koordinatzailea da, Komunikazio Publikoko Zuzendaritzako Minorreko koordinatzailea da, fakultateko euskara batzordeko kidea eta bere saileko kontseiluko kide hautatua da.