XSLaren edukia

Irakasleak

IKER MERCHAN MOTA

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
iker.merchan@ehu.eus

Barakaldo, Bizkaia, 1977. Merchán Kazetaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (nazioarteko aipamena). Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea da 2016tik. Doktoretza aurreko ikerketa-lana Budapesteko Central European Universityn egin zuen, eta doktoretza ondokoa Universidad de Buenos Airesen. Hizlari izan da Universidad de Cantabrian, Universidad Carlos III-n, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean.



Bere ibilbide profesionalean Consumer.es martxan jarri eta garatu zuen, OJDren arabera Espainiako bostgarren hedabidea irakurle kopuruaren arabera. Ondoren, Eroskik interneten duen presentziaren arduraduna izatera pasa zen, 'Product manager' Semantix hizkuntzalaritza konputazionaleko 'startup-ean’ eta Soda.tv-rako ikus-entzunezko ekoiztetxeko kudeatzailea. Sarean Sar komunikazio korporatiboko aholkularitza-enpresa sortu zuen eta La Salve garagardoen Bilboko enpresa birsortu zuen.



Bitartez ikerketa taldearen kide, gizarte-bazterketa murrizteko eta ingurune digitaletako komunikazioari esker berdintasuna sustatzeko bideetan oinarritzen da bere ikerketa-lana.