XSLaren edukia

Irakasleak

SANTIAGO URRUTIA IZAGUIRRE

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
santi.urrutia@ehu.eus

Zientzia Politikoak eta Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1983) eta doktorea UPV/EHUn (1999). Komunikazio Multimedia UPV/EHU-EITB Masterraren arduraduna izan da (2014-2017) eta gaur egun haren batzorde akademikoaren kide da. Bere irakaskuntza-jarduera komunikazioari aplikatutako metodoen inguruan aritzen da, batez ere.



Ikertzaile bisitari moduan egonaldiak burutu ditu Renoko eta Glasgowko Unibertsitateetan. Ikerketa-lerro nagusiak hauek dira: 1) Komunikazioa eta kazetaritza Europako hizkuntza minoritarioetan; 2) Hedabideen etika eta, bereziki, sexua eta biolentziaren inguruko irudien azterketa. Lehen ikerketa-lerroari dagokionez, Iñaki Zabaleta irakasleak zuzendutako 'European Minority Language Media and Journalism Research Group' proiektuan eta lantaldean parte hartu du. Bigarrenari dagokionez, Begoña Zalbidea irakasleak gidatutako Etika eta Informazioaren Bikaintasuna taldean dago. Bertako eta nazioarteko kongresuetan aurkeztutako 50 inguru komunikaziotan eta aldizkari zein liburuetan argitaratutako 25 artikulutan parte hartu du. CNEAI-k onartutako ikerketa-seiurtekoa dauka.



Bere azken argitalpena hauxe: URRUTIA, Santi, ZALBIDEA, Begoña, CAMACHO, Idoia, PASTOR, Jose Mari (2019) Editors versus audiences facing news: Is this discrepancy also repeated on social news networks? Journalism, 1-18.