XSLaren edukia

Informazioaren Zuzenbidea27098

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27098

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen bidez ikasleak kazetaritza, publizitate eta harreman publiko eta ikus-entzunezko komunikazioaren eremuko komunikazio-lanbideen egikaritzan oinarrizkoak diren ezagutza juridikoak bereganatuko ditu. Helburua honako hau da: ikaslea albisteak idazteko eta beste informazio-produktu batzuk egiteko, adierazkorrak, publizitatezkoak edo aisialdikoak, egiaztatze- eta erredakzio-teknikak modu egokian erabiltzeko gai dela egiaztatzea, era horretan lanbidearen egikaritzan erantzukizun juridikoak (penalak, zibilak, lan-eremukoak edo administrazio-eremukoak) ekiditeko. Ikus-entzunezko ikasketetan, materia honek adierazpen- eta informazio-askatasunen eduki eta muga zehatzekin zerikusia duten alderdietan sakonduko da. Eremu honetan ezagutza sakonak lortuz gero, gerora, Komunikazio Sistemaren Egitura, Ekoizpenaren Kudeaketa eta Programazio Estrategiak moduko ikasgaien sostengu instrumental argia izan daiteke.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Informazioaren Zuzenbidea ikasgaiak Ikus-entzunezko Komunikazioa titulazioarentzat jasotzen diren bi gaitasun orokor garatzen ditu: a) Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta medotologien bitartez (Soziologia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan; eta b) Jariokortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez. Aurrekoarekin batera, zehazki, titulazioaren bigarren kurtsoan garatu behar diren bi zeharkako gaitasun jorratzen ditu: a) bere testuinguru historiko, sozial, judizial eta nazioarteko zehatzean informazio eta komunikazio sistema eta prozedura ezberdinak aztertu, ezagutu eta identifikatzeko gaitasuna lortu; b) komunikazio eta informazioaren eremuan arazo ezberdinak ikertu eta ebazteko aplikatuko diren iturri-dokumentuekin lan egiteko teknika eta metodoak garatzeko gaitasuna landu .

Irakasgaia ikastearen emaitzak honako hauek dira:

1. Informazioarekin zerikusia duten lanbide eta jardueretatik eratorritako ondorio juridikoak antzematea, bereziki horien bermeak eta mugak (DIZIPLINA EZAGUTZEA).

2. Gertakizunei buruz informatzea eta horiei buruzko iritzia ematea egiaztatze- eta erredakzio-teknikak gaizki erabili izanagatik erantzukizun juridikorik sorrarazi gabe (ARDURA PROFESIONALA).

3. Gaiari buruzko kontzeptuak eta terminologia zehatza ulertzea eta informazio-erlazioaren garapenean sortzen diren gatazken argudio juridikoak laburtzea (HIZTEGIA ETA ARRAZOITZEA).

4. Gaiaren ohiko iturriak erabiltzea alderdi orokor eta partzialei buruzko analisi, ikerkuntza edo txosten errazak egin ahal izateko, zein ordenamenduak aintzatesten dituen eskubideez baliatzeko (ERREDAKZIOA ETA IKERKUNTZA).

5. Aldez aurretik adierazitako gaitasun guztiak jendaurrean azaltzea eta gaiarekin lotutako eztabaida mantentzeko gai izatea (DISKURTSOA ETA EZTABAIDA).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA

1. Informazioaren Zuzenbidea: objektua, historia eta iturriak

2. Adierazpen- eta informazio askatasunak: eskubideak eta bermeak

3. Kanpo- eta barne-mugak: egiazko informazioa eta nabarmentasun publikoa

4. Ideologia adierazteko askatasuna eta haren mugak

5. Parte-hartze murriztaileak: zentsura, bahiketa, hedabideak ixtea eta eskubideak etetea

6. Informazioa jasotzeko eskubidea: edukia eta perspektibak

7. Sekretu ofizialak eta botere publikoen informaziora sartzeko mugak

8. Kontzientzia-klausula

9. Sekretu profesionala

10. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak (I): ikuspegi orokorra eta babes zibila

11. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak (II): babes penala eta konstituzio-doktrina

12. Zuzenketa-eskubidea

13. Gazteen eta haurren babesa eta askatasun haien beste muga batzuk

14. Informazioaren profesionalaren estatutu juridikoa

15. Ikus-entzunezko hedabideen erregimen juridikoa

KASU PRAKTIKOEN PROGRAMA

1. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: printzipio orokorrak eta aplikazio-eremua.

2. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: ikus-entzuleen eskubideak.

3. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: zerbitzuaren prestatzaileen eskubideak.

4. Praktika. Ikus-entzunezkoen Legea: lizentziak, komunikazioak eta aniztasuna.

5. Praktika. Irrati-telebista publikoei buruzko legedia: antolaketa, kudeaketa eta programazioa.

6. Praktika. Azaldutako legedi guztia kasu zehatz batean aplikatzea: ikus-entzunezkoen eremuko arau-hausteak eta zigorrak.

MetodologiaToggle Navigation

Informazioaren Zuzenbidea ikasgaiak 6 ECTS kreditu dauzka eta ikasketa-planean 53 ordu teoriko eta 7 praktiko dagozkio.

Teoria orduetan irakasleak programa gelan azalduko du eta ikasleriak askatasun osoz parte-hartu eta galdetu ahal izango du. Irakasleak programako materialak (eskemak eta gaiak) ikasgaiaren e-Gelan eskegiko ditu; beraz, apunteak hartzea borondatezkoa izango da eta eskola zehatz batera joaterik ez duenak bere kabuz azalpena ezagutzeko aukera izango du eskegitako materialen bitartez.

Praktika orduetan adierazitako kasu praktikoak egingo dira. Praktikak ikasgaiaren e-Gelan eskegiko dira, zein azpi-talderi zuzendurik dagoen eta zein egunetan entregatu edo/eta gelan egin behar den adieraziz. Praktikaren erantzuna paperean entregatuko da, adierazitako egunean, eskura eta, hala badagokio, zuzenketarekin hasi baino lehen. Talde bakoitzean (edo azpi-taldeetan hala badagokio) kasu praktiko bat egingo da hamabostean behin. Praktikak nahitaez egin behar dira eta, ebaluaketari dagokionez, azken notaren % 20ko balioa izango dute. Praktiketan, nagusiki, 2010eko Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra aztertuko da. Legea ikasgaiaren e-Gelan eskegiko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1) AZKEN AZTERKETA jarriko da. Azterketa horrek azken notaren ehuneko 80 balioko du. Azterketa hori garatu beharreko galdera motzek (teoria eta praktikari buruzkoak) (azken notaren %50a osatuko dutenak) eta test erako galderek (azken notaren %30a osatuko dutenak) osatuko dute.

2) Ikasturtean zehar programaren zenbait alderdiri buruzko PRAKTIKAK egingo dira. Praktikak ikasgaiak eGelan duen orrian eskegiko dira, zein azpi-talderi zuzendurik dagoen eta zein datan entregatu edo gelan egin behar den zehaztuz. Azpi-talde bakoitzak praktika bat izango du bi astetik bi astera (gutxi gora behera eta egutegiaren arabera). Praktikak egitea nahitaezkoa da eta horien balioa azken notaren ehuneko 20 izango da. Praktika horietan 2010eko Ikus-Entzunezko Lege Orokorraren oinarrizko edukia aztertuko da. Legea, erreformekin, ikasgaiak eGelan duen orrian eskegiko da. Norbaitek ikasturtean zehar ez balitu praktikak egingo, azterketan jarriko den kasu praktikoa ebatzi beharko du. Horren balioa azken notaren % 20 izango da. Azterketa eguneko praktika hori kurtsoan zehar praktiketan lortutako nota hobetzeko ere egin daiteke.

3) Irakasgaia gainditu ahal izateko beharrezkoa izango da puntu posibleen %50a lortzea (azterketako nota eta praktiketako nota gehituz) eta, gainera, azterketako garapeneko galderetan 5 puntutatik 1,5 puntu ateratzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Orientazioak ohiko deialdiaren berberak dira.

Ohiko deialdian zati praktikoan lortutako nota ezohiko deialdirako gorde daiteke, ikasleak hori nahi izanez gero. Bestela, azterketa egunean azterketa praktikoa egiteko aukera dauka.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiak eGelan duen orrian programaren gaien testua eskegiko da, dagozkien eskemekin batera. Material hauek ezagutzea ezinbestekoa izango da azterketarako.
Kurtsoan zehar irakasgaiaren moodle orrialdean GALDETEGIAK, TEST ITXURAKOAK, AUTOEBALUAZIORAKO, eskegiko dira ikasleak bere garapena ezagutu dezan irakasgaia aurrera doan heinean. Hauek egitea borondatezkoa izango da.
Irakurketa osagarriak izenburupean ikasgaiarekin zerikusia duten testuak, webguneetara loturak, gaurkotasuna duten albisteak, eta abar ere argitaratuko dira. Horien kontsulta eta irakurketa erabat borondatezkoa da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GUICHOT, Emilio (coord.), Derecho de la Comunicación, Iustel, Madrid, 4ª ed., 2016.

AZURMENDI, Ana, Derecho de la Comunicación, Eunsa, Pamplona, 2016.

URÍAS, Joaquín, Principios de Derecho de la Información, Tecnos, Madrid, 3ª ed., 2014.

PAUNER, Cristina, Derecho de la Información, Tirant lo blanch, Valencia, 2014.

BALAGUER, María Luisa, Derecho de la Información y de la Comunicación, Tecnos, Madrid, 2013.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Araudia:
Normas Básicas de Derecho de la Información, Audiovisual y Publicitario, Editorial Ratio Legis, Salamanca, 2010.
Monografiak:
CHINCHILLA, Carmen y AZPITARTE, Miguel, Estudios sobre la Ley General de Comunicación Audiovisual, Aranzadi, Pamplona, 2011
FISS, Owen F., La ironía de la libertad de expresión, Gedisa, Barcelona, 1999
LAZCANO BROTÓNS, Iñigo, El secreto profesional en el periodismo, Lete, Bilbao, 2007
MEDINA GUERRERO, Manuel, La protección constitucional de la intimidad frente a los medios de comunicación, Tirant lo blanch, Valencia, 2005
MUÑOZ MACHADO, Santiago, Los itinerarios de la libertad de palabra, Critica, Barcelona, 2013
RODRIGUEZ MONTAÑES, Teresa, Libertad de expresión, discurso extremo y delito, Tirant lo blanch, Valencia, 2012
SALVADOR CODERCH, Pablo y GOMEZ POMAR, Fernando (eds.), Libertad de expresión y conflicto institucional. Cinco estudios sobre la aplicación judicial de los derechos al honor, intimidad y propia imagen, Cívitas, Madrid, 2002

Aldizkariak

Gaztelaniaz, gaiari buruzko bi aldizkari bakarrak elektronikoak dira: Revista de Derecho de la Comunicación-Derecom (www.derecom.com) eta Revista de Derecho Comparado de la Información (www.biblio.juridicas.una.mx/revista/DerechoInformacion/), azkena, nagusiki, Amerika Latinako eremukoa.
Arlo honetako artikuluak honako beste aldizkari hauetan ere aurki daitezke: Actualidad Juridica Aranzadi, Revista Española de Derecho Constitucional, Poder Judicial, Revista de Administración Pública, Revista de Derecho y Nuevas Tecnologías, Revista Vasca de Administración Pública eta Revista Española de Derecho Administrativo. Informazioaren Zuzenbidearen programako alderdi zehatzei buruzko artikuluak aurkitzeko ezinbestekoa da www.dialnet.es bilatzailea erabiltzea.
Nazioartean badaude gaiari buruzko aldizkari espezializatuak, garrantzitsuenak; Légipresse (Frantzia), The Journal of Media Law (Erresuma Batua) eta Communication Law and Policy (Estatu Batuak).

Web helbideak

Arau juridikoak honako esteka honetan kontsulta daitezke: www.juridicas.com (Legislación atalean)
Giza Eskubideen Europar Auzitegiaren epaiak (frantsesez eta ingelesez) honako esteka honetan daude: www.echr.coe.int/ECHR/Homepage_Fr/
Konstituzio Auzitegiaren epaiak honako esteka honetan daude: www.tribunalconstitucional.es
Beste auzitegi batzuen epaiak www.poderjudicial.es/search/index.jsp webgunean edo Aranzadi On-line (Westlaw) datubasean (UPV/EHUko Liburutegiko webgunean, nahiz eta UPV/EHUtik barrutik bakarrik sar daitekeen) lor daitezke.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABERASTURI GORRIÑO, UNAI
  • ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
  • LAZKANO BROTONS, IÑIGO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00 (1)

17:00-19:00 (2)

17-30

18:00-20:00 (3)

17:30-19:00 (4)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

19:00-20:00 (1)

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

19:00-20:00 (1)

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00 (1)

15:00-17:00 (2)

17-30

14:30-16:30 (3)

16:30-18:00 (4)

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

12:30-14:30 (3)

10:00-11:30 (4)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak