XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaia bost gradutan irakasten da eta ardatz ditu euskara estandarraren arau akademikoak, arauen erabilera pragmatikoa, komunikabideetako testuen hizkuntza-baliabideak eta kontsulta-baliabideak. Gai horiek ez dira espreski eta zehazki lantzen 1. ikasturteko Hizkuntzaren Erabilerak Komunikabideetan irakasgaian, ezta idazkera edo interpretazio nahiz iritzi generoei dagozkienetan; are gutxiago Soziologia eta Politikan, non lehen bi ikasturteetan ez den hizkuntza lantzeko beste irakasgairik ekaintzen. Euskararen Arauak eta Erabilera irakasgaiaren osagarri dira 4. urteko Komunikazioa Euskaraz: Hedabideetarako Hizkuntza Estrategiak eta Idatzizko Adierazpena Komunikabideetan hautazko irakasgaiak.

Irakasgaiak lotura zuzena du jardun profesionalerako prestakuntzarekin, euskara zaindua erabili behar baitute komunikabideetako profesionalek, baita politologoek edo soziologoek kudeaketa publikoan nahiz propaganda egitean zein iritzi edo analisiak plazaratzean. GRAL edo Practicuma hobetzeko ere balio du. Irakasgaia probetxugarria izango zaie ibilbide akademikoan barrena abiatu nahi dutenei, irakaskuntza nahiz ikerkuntza-lanak euskaraz egiteko. Balio du hizkuntza-eskakizunak (profilak) prestatzeko ere, eta tituludunak bere lanean euskararen arloan izango dituen komunikazio-erronkei hobeto erantzuteko eta euskararen normalizazioari eta garapenari laguntzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honek GAITASUN HAUEK landuko ditu:

1. Komunikabideetako profesionalek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, hizkuntzaren normalizazioan eta biziberritzean duten erantzukizunaz jabetu daitezen.

2. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan.

3. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.

Ikastaroaren bukaeran ikasleek gai izan behar dute:

- Hizkuntza estandarraren erabilera zuzena eta komunikabideetan pragmatikoki egokia bereizteko.

- Euskara estandarraren arau akademikoak edozein idazlan edo ahozko mintzalditan aplikatzeko.

- Kontsulta baliabideak erabilita, hizkuntza zalantzak, euskara estandarrari dagozkionak, ebazteko.

Egitarauak bat egiten du komunikabideetako graduetako memoria egiaztatuan adierazitako gaitasunekin, bereziki jariakortasunez eta eraginkortasunez komunikatzearekin, ahoz nahiz idatziz, komunikabide desberdinetako hizkuntza baliabideak egoki erabiliz, eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatearekin; zeharkakoekin, bereziki lokuzioa eta ahozko eta gorputzaren komunikazioa garatzearekin; eta espezifikoekin, bereziki informazioarekin eta komunikazio idatzi edo ahozkoarekin lotutako genero eta formatuak aztertze, interpretatze eta balioestearekin. Bat egiten du Soziologiako oinarrizko edo orokorrekin eta zeharkakoekin, bereziki ezagupenak laburtzeko gaitasunarekin eta datuen aurrean jarrera kritikoa izatearekin. Bat egiten du halaber Politikako oinarrizko edo orokorrekin, bereziki argumentatzearekin eta publiko espezializatuari eta ez espezializatuari informazioa, ideiak, arazoak eta ebazpenak egoki transmititzearekin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. HIZKUNTZAREN ARAUAK ETA ERABILERA KOMUNIKABIDEETAN: ARAUAK

a. Hizkuntza gaitasuna eta erabilera pragmatikoa. Hizkuntzaren aldaerak eta erabilerak komunikabideetan.

b. Euskara estandarra: sorrera eta gaur egungo egoera, lorpenak eta gabeziak. Hedabideetako profesionalek eta ikasleek estandarraren garapenean eta hizkuntzaren kalitatea bermatzean duten erantzukizuna.

c. Euskaltzaindiaren arauak eta euskara zaindurako proposamen-arauak. Arau gramatikalak eta arau akademikoak. Euskara zainduaren estiloari dagozkion proposamenak. Estilo-Liburuak eta beste.



2. KOMUNIKABIDEETAKO TESTUAK

a. Komunikabidetako testuen hizkuntza ezaugarriak. Hitz teknikoak eta hitz berriak. Hitzen sortze-mekanismoak. Kolokazioak.

b. Testugintza (I). Testu motak, generoak, estiloa. Testua egituratzea. Adierazkera. Erregistro eta estilo egokia aukeratzea. Kohesioa eta konexioa. Hitz hurrenkera.

c. Testugintza (II). Zalantza edo zailtasun iturriak eta zuzenketa estrategiak.



3. KONTSULTA-BALIABIDEAK

a. Euskaltzaindiaren web-gunean: arauak, Hiztegi Batua, OEH, gramatika (EGLU).

b. Hiztegiak: Euskaltzaindiaren Hiztegia, Zehazki, Elhuyar, Labayru. Terminologia hiztegiak: Euskalterm etab.

c. Idazkera eta estilo liburuak. Beste hizkuntza-zerbitzu batzuk: EHULKU. Testu-motak: Argia-ren hemeroteka, Berria-ren hemeroteka, eitb24.com. Kontsultaguneak. Bilatzaileak.

1. (Lehen gaitasuna eta gaia lantzeko). Testuen azterketa: irakurketa, laburpena, azalpena, iruzkinak, eztabaida. Testak eta bestelako ariketa induktiboak eta deduktiboak, eta zuzenketen feedback-a.

2. (Bigarren gaitasuna eta gaia lantzeko) Bi testuren sortze eta hobetzea. Arazoen azterketa eta arazoak ebazteko proposamenak egitea (dossier bat osatuz).

3. (Hirugarren gaitasuna eta gaia lantzeko). Hizkuntza arazoen kontsultarako baliabideak identifikatzea eta erabiltzeko ohitura hartzea. Baliabideok erabiliz bi testu gaztelaniatik eskarara itzultzea, zuzentzea eta hobetzea, zergatiak adieraziz.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan eskola magistralak eta jarduera praktikoak izango dira. Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, eta ikasgaiko denbora gehiena lan praktikoak edo aplikatuak egiten emango dute ikasleek. Lan praktiko gehienak banaka edo binakako taldeetan egingo dituzte (%70) eta beste batzuk Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoaren (IKD) bidezko metodologiaz (%30), bereziki hirugarren gaia lantzeko praktiketan. Banakako nahi taldekako praktiketan kasuak eta problemak jarriko zaizkie ikasleei, haiek berek ebatz ditzaten. Ikasleei lanen portfolioa entregatzea eskatuko zaie.









Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Nolanahi ere, eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

Bestalde, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak ezohiko deialdia gainditu ahal izango du azterketa egunean eskolako eta etxeko lanen ehuneko 75 eginda aurkezten badu eta proba gainditzen badu. Lanek ehuneko 30 balioko dute eta probak ehuneko 70. Probako ebaluazio tresnak eta irizpideak honako hauek izango dira:

Ariketa induktiboak eta deduktiboak: ehuneko 30.

Aukera anitzeko galdetegia: ehuneko 20.

Galdera laburrak: ehuneko 20.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko Bibliografia

ALBERDI, X., Ugarteburu, I. 1999. Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa.

BERRIA (2006): Estilo Liburua, Donostia: Berria.

EUSKALTZAINDIA. Hiztegi Batua: www.euskaltzaindia.net

EUSKALTZAINDIA. 1985-2005. Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. (http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika).

EUSKALTZAINDIA. 2012. Euskaltzaindiaren Hiztegia: adierak eta adibideak.

GARZIA, Juan. Kalko okerrak (2005). Euskara Zerbitzua.

LARRINAGA, A. (2007): Euskarazko albistegietarako esku-liburua II, Bilbo: EITB.

SARASOLA, I. (2005): Zehazki. Gaztelania-euskara hiztegia, Alberdania.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Bibliografia osagarria
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA. 1998. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza.
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA. 2004. Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako.Eusko Jaurlaritza.
MARTÍNEZ ALBERTOS, J. L (2002 [1991]): Curso general de redacción periodística, Madrid: Paraninfo S.A.
ZUAZO, K. 2005. Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Elkar.

Web helbideak

Internet: helbide garrantzitsuak:
http://www.hiztegia.net
http://www1.euskadi.net/hizt¬_sinon/iundice e.htm (sinonimoen hiztegia)
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
EUSKALTZAINDIA: "hizkuntza-kontsultak" / "Iker/Jagon-tegiak". Hiztegi Batua. Hiztegi Batu Oinarriduna. Lexikoaren Behatokia. http://www.euskaltzaindia.net
Terminologia lanaren Plangintza (Eusko Jaurlaritza): http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/eu_12421.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBERDI LARIZGOITIA, PEDRO JAVIER
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

15:30-17:30 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

15:30-17:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-17:30 (1)

Irakasleak