Diseinu Grafiko Aplikatua27168
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27168
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai hau lehenengo lauhilekoaren jarraipena da. Behin oinarrizko jakintza zein teknikak ezagututa, nork bere proiektuari eusteko garaia iritsi da. Oraingo honetan, lehenago jorratu genituen ezagutzak praktikara eraman beharko ditugu.
Diseinu grafiko aplikatuan, marka-identitatea osatzen duten elementu bisualekin egingo dugu lan. Ikasleak proiektu pertsonal bati eutsi beharko dio. Bakoitzak marka bat sortuko du, pausuz pausu. Bukaeran, marka-identitate programa osoa biltzen duen dokumentua garatuko du.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
- CB4 Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak edota soluzioak igortzeko gai izatea, bai entzulego adituari zein ez adituari.
- G002 Komunikazio prozesu desberdinetako testuinguruan, praktikari teoria zein erreminta metodologokoak aplikatzea.
- G003 Komunikazio-arazoen erabakirako ikuspegi sortzaile berriak laburbiltzea, garatzea eta ematea.
- G005 Lanaren edo ikerketaren emaitzak modu garbian adieraztea; emaitza horiek publizitate edo harreman publikoen arlo, formato zein euskarrietan direlarik.
- G006 Lan-taldean aritzeko trebetasunak garatzea, erabakiak zein emaitzen ebaluaketa ganoraz hartuz.
- G007 Komunikazio publizitarioaren edukien zein prozesuen garapenari, modu trebean, teknika, teknologia eta baliabideak aplikatzea.
- G008 Publizitate eta harreman publiko proiektuen garapaenaren eremuan, helburuak identifikatze aldera edo ekintzak diseinatze aldera, estrategiak proiektatzea.
- G009 Inguru eta jarduera profesionalekiko ezagumena zein eskarmentua jasotzea, publizitate eta harreman publikoen eremuko lan-profiletara hurbiltzeko helburuarekin.
- C4CC02 Sormen-teknikak, arte-prozedurak zein argazkigintza ebaluatzea eta aplikatzen ikastea, korronte estetiko nagusien testuinguruan ulertuz.
Halaber:
- Diseinu grafikoaren teoria eta praktikaren inguruko funtsezko ezagumenak hartzea. Komunikazio grafikoko proiektuei modu sortzailean irtenbidea aurkitzen ikastea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1- Aplikazio informatikoak: Illustrator eta Photoshop.
2- Diseinua publizitatean. Proiektua.
3- Markaren ikus-identitatea. Proiektua.
4- Packaging. Proiektua
MetodologiaToggle Navigation
Diseinu Grafiko Aplikatua izeneko ikasgaia praktikoa izango da, gehien bat. Teoria emateko, astean ordubete izango dugu, non adibideak eta proiektuak ikuskatu eta komentatuko ditugun. Gainontzeko hiru orduak proiektuen garapenari eskainiko diegu. Saio bakoitzaren hasieran, kontu teorikoak aztertuko dira, ondoren praktikari ganoraz eutsi ahal izateko
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Banakako lanak (%): 30
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAIA
Kurtsoan zehar, zenbait ariketa praktiko planteatuko dira. Ikasgaia aprobatzeko, ariketa hauek egitea derrigorrezkoa da. Ebaluatutako aktibitate guzti horien batuketak nota finala osatuko du.
EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA
Araudiaren 8.3 artikuluaren arabera, ebaluaketa jarraiari uko egin nahi dion ikasleak idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari. Horretarako, kurtsoaren haieratik 9 astetako epea du (martxoaren 23a bitarte, alegia).
Kaso horretan, proba finalari aurre egin beharko dio. Proba finalaren nondik norakoak:
1. Azterketa praktikoa: %30.
2. Kurtsoko ariketa praktikoen emaitza biltzen dituen portfolioa: %70. Portfolioa azterketa data ofizialan, edo lehen, entregatu beharko da.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA, EBALUAZIO JARRAIARI EUTSIZ GERO
Araudiaren 12.2 artikuluaren arabera, ikasleak ohiko deialdian sartzeari uko egin ahal izango dio. Horretarako, eskolak bukatu baino hilabete lehenagoko epemugarekin, irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio (apirilaren 19, alegia). Bide horretatik ohiko deialdiari uko eginez gero, agertuko zaion kalifikazioa "ez aurkeztua" izango da.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA, PROBA FINALARI EUTSIZ GERO
Deitutako data ofizialean probara ez aurkezte hutsa nahikoa izango da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio jarraia gainditu ez dutenek ezohizko deialdian aukera berria izango dute. Honetarako, kurtsoko ariketak biltzen dituen portfolio berriztatua aurkeztu beharko dute. Honetaz gain, azterketa teoriko-praktiko bati aurre egin beharko diote.
Ezohizko probaren nondik norakoak:
1. Azterketa teoriko-praktikoa: %30.
2. Kurtsoko ariketa praktikoen emaitza biltzen dituen portfolioa: %70. Portfolioa azterketa data ofizialan, edo lehen, entregatu beharko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
E-gelan eskegitakoak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- MURPHY, John & ROWE, Michael. Cómo diseñar marcas y logotipos. Gustavo Gili. 1992.
- SALA, Màrius. Logos Made In Spain. Index Book. 2003.
- SILVER, Luisa. Diseño de logotipos: pasos para conseguir el mejor diseño. Gustavo Gili. México. 2001.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- CHAVES, Norberto. La marca corporativa. Gestión y diseño de símbolos y logotipos. Paidós, Buenos Aires: 2003
- COSTA, Joan. Imagen corporativa del siglo XXI. Editorial La Crujía. Buenos Aires, 2001.
Aldizkariak
www.experimenta.es
www.ondiseno.com
http://visual.gi/
http://www.id-mag.com/GeneralMenu
http://www.eyemagazine.com
http://www.commarts.com
http://www.creativereview.co.uk
Web helbideak
http://designyoutrust.com/
http://www.newsartesvisuales.com
http://www.unostiposduros.com
http:// foroalfa.org
http://www.papelcontinuo.net/category/diseno/
http://www.rtve.es/alacarta/audios/diseno-sensato/
http://ndesign-studio.com/tutorials
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
- FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
- ITURBE TOLOSA, ANDONI
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 14:00-15:00 (1) | 14:00-17:00 (2) | |||
17-30 | 15:00-16:00 (3) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 09:00-12:00 (1) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:00-19:00 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-13:00 (1) | ||||
17-30 | 12:00-13:00 (2) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 09:00-12:00 (1) |