XSLaren edukia

Marketin Estrategikoa eta Interaktiboa27171

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27171

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai horrek sakontzen ditu Marketin: Kontzeptuak, Estrategiak eta Teknikak (2. urtekoa) ikasgaiaren edukiak. Gainera, beharrezkoa den eremu komertziala gehitzen die salmentetan aplikatutako komunikazioarekin lotzen diren ikasgaiei. Adibidez, Komunikazio Estrategikoa eta Operatibo, besteak beste. Bestalde, zentzu estrategikoa ematen die beste ikasgaiei, hala nola Sormena I (2. urtekoa) eta II (3. urtekoa), Hedabideen Plangintza I eta II (3. urtekoak), Kontsumoaren Psikosoziologia eta Marketina (4. urtekoa) eta Publizitatearen Eraginkortasuna (4. urtekoa).



Irakasgai honetan norbanakoek eta erakundeek dituzten beharrizanen identifikazio eta analisira hurbilduko gara; horrez gain, erreferentziazko merkatuen bilakaera jarraituko dugu, eta egungo zein balizko produktu-merkatu eta xede-talde desberdinak identifikatuko ditugu, etorkizunean hartu beharreko erabakiak eta egin beharreko ekintzak oinarritzeko helburuarekin. Hau da, erabaki horiek etorkizuneko egoeretara bideratzea da helburua, gure jarduera ekonomikoaren posizio-konpetitiboa egun nagusi eta eragile diren baldintzetara moldatuz.



Behin dagokion merkatu-analisi estrategikoa eginda eta diagnosi estrategiakoaren teknikak erabilita (horien helburua marketinaren erabaki estrategikoak sustatzea da) maila operatiboaren ardura da ekintzetara jaistea, estrategiak martxan jartzeko. Arlo operatibo horrek adierazten diguna zera da: ekintza konkretu batek aurretik merkatuaren analisi sakona eta erreflexio estrategiko zorrotz bat izan behar ditu nahi eta nahi ez, bestela marketin-plan hoberenak ere zail izango du arrakasta edukitzea.



Bestalde, Internet eta sare sozialen bilakaerak tresna teknologikoak enpresaren marketin-estrategian paper garrantzitsua izatea ekarri dute. Horrela, marketin interaktiboa Interneten marketin-estrategiak sortzeko modu berria bihurtu da, honako xede hauekin: bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuak hobetu, iritzi-ikerketak burutu eta erabiltzailearekin engagementa sortu, betiere iritzien kudeaketa eta kontsumitzaileen atzeraelikadura kontuan hartuta.



Erakundeek beren targetekin mantentzen duten interakzio hori modurik hoberena da bai estrategiak sortzeko, bai produktuei, kanpainei eta promozioei buruzko iritziak eskatzeko; horrela, kontsumitzailea izango da erakundeen estrategia komertzialak gidatuko dituen tutorea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:



1. Metodoak eta marketin-arean erabaki hartzerako marketin-teknika espezifikoak aztertzea.

2. Marketinerako helburuak betetzeko enpresen merkataritza-proiektuko komunikazioko papera eta marketinaren plangintzako Interneteko marketinaren aplikazioaren posibilitateak ulertzea.

3. DAFO-a lortzeko barneko eta kanpoko analisia egitea.

4. TICs-en posibilitateak marketineko bere aplikaziorako aztertzea.

5. Helburuak eta marketin plan estrategiko eta interaktiboko estrategiak jartzea.

6. Kontzeptuen ulermena egiaztatzeko eta erakusteko marketin plan estrategiko eta interaktiboa idaztea eta ikasleak bere ahozko trebetasunean duen ahalmena aztertzeko marketin estrategiko eta interaktiboa eta arrazoiketako plana babestea.



Ikasgai ikastearen emaitzak:

1. Marketinaren alde estrategikoa praktikatzea

2. Marketinaren plangintza praktikatzea.

3. Marketinaren aplikazioari buruzko hausnarketak egitea.

4. Marketinaren proiektu baten defentsa egitea.

5. Marketinaren logika barneratzea.

6. Marketinaren plangintza baloratzeko gaitasuna handitzea.



Ikasgai horretan, bereziki landuko dira graduko konpetentzia orokor hauek:



1. Komunikazioaren eta bereziki publizitate eta harreman publikoen alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.

2. Merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen alorrean, profil profesional desberdinen lanaren errealitatera hurbiltzeko asmoz, inguru eta ohitura profesionalen ezaguera eta esperientzia lortzea.

3. Publizitate eta harreman publikoetako eta oro har informazioko komunikazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.

4. Prozesu eta testuinguru komunikatibo desberdinetan teoria eta erreminta metodologikoak aplikatzea.

5. Informazioa eta dokumentazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.

6. Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.

7. Helburu-identifikaziora eta akzio plangintzara bideraturiko estrategiak proiektatu eta diseinatzea, publizitate eta harreman publikoko proiektuen garapenaren testuinguruan.

8. Komunikazio arazoen erabakirako ikuspegi sortzaile berriak laburbiltzea, garatzea eta ematea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gai Teorikoak:

1. Ikasgaia: Marketin-plana

1.1 Marketin-planaren definizioa eta abantailak.

1.2 Marketin-planaren egitura:

1.2.1 Fasea: Egoeraren Azterketa

1.2.2 Fasea: Erabaki Estrategikoak (helburuak eta estrategiak)

1.2.3 Fasea: Taktiken Ezarpena

1.2.4 Fasea: Plangintzaren Kontrola

1.3 Marketin-planaren salmenta.

2. Ikasgaia: Enpresa-plangintza estrategikoa eta marketinaren plangintza

2.1 Kontzeptua: enpresa/merkatu erlazioa

2.2 Plangintza estrategikoari egiten zaizkion kritikak

2.3 Negozio berrien plangintza

2.4 Negozio digitaleetako printzipio estrategikoak

3. Ikasgaia: Marketin estrategikoa, operazionala eta interaktiboa

3.1 Marketinaren kontzeptua eta kudeaketa.

3.2 Marketinaren nahastea (mix). Burutzeko ekintzak.

3.3 Marketinaren alde estrategikoa eta alde operazionala.

3.4 Marketin interaktiboaren ezaugarriak.



Gai Praktikoak:

1. Marketin-plan baten diseinu eta garapena

MetodologiaToggle Navigation

Erakunde baterako marketin plan bat garatuko dute ikasleek taldekan.



Proiektu formatibo honen protagonista ikaslea da, irakaslea proiektua egoki betetzeko laguntzailea izango da. Proiektu hau hein handi batean talde-lana da, beraz, proiektuan parte hartzeko, laguntzeko, elkartasuna erakusteko eta lidergoa hartzeko ikasleak dituen gaitasunak barneratzea edota erabiltzea beharrezkoa da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

a) Ebaluazio jarraitua sistema

Ebaluazio-mota honen segimendurako ikasgela-praktiketarako % 75en asistentzia eskatuko da.



Nota finalaren portzentaiak:

1. Marketin-plana %40a (taldeka)

2. Azterketa %60a (banaka)



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da parte teorikoa bai parte praktikoa gaindituak izatea, hau da, lortu ahal den notaren %50 edo gehiago zati bakoitzean.



b) Azken Ebaluazioa

“Azken proba berezia” eskatu ahal du ebaluazio jarraitua egiteko eragozpenak dituen edozein ikasleak. Horretarako, idatziz eskaria egin beharko diote irakasgaiko irakasleari ikastaroko lehenengo bederatzi aste pasa baino lehen. Alde batetik, ikasle horiek test teorikoa egin behar izango dute Fakultatetik argitaratutako data ofizialean, eta, beste aldetik, parte praktikoa entregatu beharko dute era indibidualean. Parte praktiko hori izango da marketin plan bat, ebaluazio jarraitua sisteman egindakoa bezalakoa. Ez da onartuko irakasleak ez ikuskatutako lanik .Ebaluazio jarraian ezarritakoarekin bat etorriko da marketin-planeko garraio-epean.



1. Marketin-plana %40a

2. Azterketa %60a



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da parte teorikoa bai parte praktikoa gaindituak izatea, hau da, lortu ahal den notaren %50 edo gehiago zati bakoitzean.



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Nolanahi ere, ikasleek bakarrik erabili ahal dituzte azterketan eskuz idazteko tresnak (boligrafoak, lumak...), ezabagailua eta azpimarragailua barne. Ezin da beste baliabiderik erabili. Espresuki debekatuta daude hurrengo baliabideak (nahiz eta zerrenda osoa ez izan), eta ezin dira egon ikasleen eskura azterketa egiten duten bitartean: sakelako telefonoak, kalkulagailuak eta ikasgaiaren apunteak.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, azken ebaluazioko sistema erabiliko da (uko egiteko sistema barne). Ohizko deialdian marketin plana gainditu duten ikasleek mantendu ahal izango dute zati horren nota, eta ez dute beste marketin plan bat entregatu behar.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Sainz de Vicuña, J.M. El plan de marketing en la práctica. Editorial ESIC
Alet, Josep. Marketingeficaz.com. Editorial Gestión 2000

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Sainz de Vicuña, J.M. El plan de marketing en la práctica. Editorial ESIC

Alet, Josep. Marketingeficaz.com. Editorial Gestión 2000

Gehiago sakontzeko bibliografia

Kotler P. Dirección de marketing Editorial: Prentice Hall
Métricas del marketing. A. Dominguez, S. Hermo. Esic. (2008)
El plan de marketing en la PYME. José María Saez de Vicuña. Esic Arg.
Sektore espezifikoetako marketina. María Soledad Aguirre (koord.) EHUko Argitalpen Zerbitzua. (2004)
Métricas del marketing. A. Dominguez, S. Hermo. Esic Arg. (2008)
Marketingeficaz.com. Josep Alet. Gestión 2000 Arg. (2001)

Aldizkariak

• ALIMARKET
• ESIC MARKET
• HARVARD-DEUSTO BUSINESS REVIEW
• INFORMACIÓN COMERCIAL ESPAÑOLA (ICE)
• IPMARK
• MARKETING & VENTAS, HARVARD-DEUSTO
• REVISTA EMPRENDEDORES
• IPMARK
• JOURNAL OF MARKETING

Web helbideak

http://www.aedemo.es: Sitio web de la Asociación Española de Estudios de Mercado, Marketing y Opinión.
http://www.aemp.es: Sitio web de la Asociación Española del Marketing Integrado.
htpp://www.aimc.es: Sitio web de la Asociación para la investigación de medios de comunicación.
http://www.aneimo.com: Sitio web de la Asociación Nacional de Empresas de Estudios de Mercado y Opinión Pública.
http://www.e-deusto.com: Sitio web de ediciones Deusto.
http://www.esomar.org: Sitio web de la Sociedad europea de plan de marketing y opinión pública, European Society for Opinion and Marketing Research.
http://www.hipermarketing.com
http://www.ijmr.com: Sitio web de la revista Internacional Journal Marketing Review.
http://www.ine.es: Sitio web del Instituto Nacional de Estadística.
http://www.ixma.org: Sitio web de la Asociación Internacional de Marketing de Experiencias.
http://www.marketingdirecto.com: Sitio web con información sobre marketing directo.
http://www.marketingmk.com: Sitio web de marketing, ventas y comunicación.
http://www.marketingpower.com: Sitio web de la Asociación Americana de Marketing (AMA).
http://www.marketresearchworld.net: Sitio web de plan de marketing.
http://www.masterdisseny.com
http://www.theslogan.com
http://www.sofresam.com: Sitio web de Sofres TNS, medición de audiencias.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

12:30-15:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-14:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-14:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

11:00-11:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak