Publizitatearen Eraginkortasuna27172
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27172
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Publizitatearen eraginkortasuna neurzeko gai izatea ezinbestekoa da publizista batentzat, bai bere kabuz lana estrategiatik enfokatzeko, bai enpresa handi baten barruan bere nagusieei publizitate proiektuak eta kanpainak saltzeko gai izateko. Ikasgai honetan publizitatearen eraginak neurtzeko ikerketa teknika ezberdinak ikasiko ditugu. Ikasgaia bukatu eta gero, ikasleak publizitate-eraginkortasunari buruzko jakintza zientifikoa ezagutuko du. Gainera, bere "ad hoc" ikerketak disenatzeko gai izango da.
Ikasgai horrek zehazten eta garatzen ditu aurreko urteetan ikasitako beste hiru ikerketa ikasgai: Komunikazioari Aplikatutako Estatistika (1. urtekoa), Komunikazioko Ikerketa Metodoak (2. urtekoa) eta Merkatuen Ikerketa (3.urtekoa). Gainera, ikasgai horrek eskaintzen ditu publizitatearen eraginkortasuna neurtzeko tresnak. Tresna horiek zuzen-zuzen aplika daitezke marketin edo komunikazio planen helburuak zehazteko eta, hori dela eta, erabat erabilgarriak dira ikasgai batzuentzat, hala nola Marketin Estrategiko eta Interaktiboa (4. urtekoa), Komunikazio Estrategiko eta Interaktiboa (4. urtekoa) edo Harreman Publikoko Teknikak (4. urtekoa).
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Konpetentziak:
1. Publizitate-estimulu eta eraginkortasun komertzialaren arteko harremana ulertzeko gaitasuna garatzea.
2. Galdetegi publizitarioak disenatzea. “Pre” eta “Post” test ikerketa sistemak disenatzea.
3. Internet bidezko ikerketa tresnak erabilienak eraginkortasun arloan menperatzea.
4. Metodologia orokorrak egoera zehatzetan “Ad hoc” egokitzeko gaitasuna lortzea.
Ikaskuntza emaitzak:
1. Publizitate-ikerketak diseinatzea.
2. Publizitate-ikerketen emaitzak interpretatzea.
3. Ikerketa horietan oinarritutako komunikazio akzioak proposatzea.
4. Datuen arabera komunikazio estrategia arrakastatsuak identifikatzea.
Konpetentzia eta ikaskuntza emaitza horiek lotuta daude graduko konpetentzia orokor hauekin:
1. Komunikazioaren eta bereziki publizitate eta harreman publikoen alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
2. Merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen alorrean, profil profesional desberdinen lanaren errealitatera hurbiltzeko asmoz, inguru eta ohitura profesionalen ezaguera eta esperientzia lortzea.
3. Prozesu eta testuinguru komunikatibo desberdinetan teoria eta erreminta metodologikoak aplikatzea.
4. Genero, formatu eta publizitate eta harreman publikoko komunikabide desberdinetan lanaren eta ikerkuntzaren proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz-jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea.
5. Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Gai Zerrenda Teorikoa:
1. Publizitatearen Efektu Motak
1.1 Aurreko Egoera: helburuak finkatzeko oinarrizkoa
1.2. Eskariaren dinamikaren gaineko efektuak
1.3. Etekinen gaineko efetuak
2. Neurtzeko Metodologiak
2.1. Salmenten gaineko efektuaren atribuzioa
2.2. Pretest
2.3. Postest
2.4. Enpresa aurreratuen metodologiak
3. Publizitatearen efektu psikologikoak.
3.1. Efektu psikologikoen analisiaren historia: Efektuen Hierakia.
3.2. Oroipena: marka nabaritasuna eta publizitatearen ezagutza
3.3. Pertsuasioa.
3.4. Iragarkiarekiko aktitudea.
4. Publizitate-eraginkortasuna sare sozialetan
4.1. Ebaluaketa irspide orokorrak.
4.2. Publizitate eraginkortasuna bilatzaileetan.
4.3. Publizitate eraginkortasuna sare sozialetan.
5. Efektu Makroekonomikoen Ikerketa
5.1. Merkatu Lehiaren mailean efektuak
5.2. Publizitate Informazioaren funkzionalitate ekonomikoa
5.3. Kontsumo eta Onura Ekonomikoaren Bultzatzailea
5.4. Eragina Lehen Mailako Eskaeran
Gai Zerrenda Praktikoa:
1. Kasu zehatzetan publizitate eraginkortasuna neurtzeko hurbilketa ezberdinak
MetodologiaToggle Navigation
Klase magistralak eta ekintza praktikoak nahastuko dira gelan ikasgaiaren eduki teorikoak azaltzeko.
Ikasleek klase ordutik kanpo lan kooperatiboa eskatuko duen talde-lana garatuko dute.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleak aukeratu ahal du bi ebaluazio sistemen artean:
1. Ebaluazio jarraitua:
Ariketak/kasuak/buruketak eta/edo garatu beharreko galderak dauzkan idatzizko azterketak azken notaren %70ko balioa edukiko du. Taldeko lana azken notaren %30ko balioa edukiko du.
Idatzizko azterketa gainditu behar da ikasgaia gainditzeko. Gainera, taldeko lana ebaluagarria izateko saio pratikoen %80tara etorri behar da.
2. Azken Ebaluazioa:
Azterketa praktikoa egiteko aukera egongo da praktikeetara etortzen ez direnentzat, notaren %30 hori lortzeko. Azterketa praktiko hori idatzizko azterketarekin batera egingo da.
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.
Nolanahi ere, ikasleek bakarrik erabili ahal dituzte azterketan eskuz idazteko tresnak (boligrafoak, lumak...), ezabagailua eta azpimarragailua barne. Ezin da beste baliabiderik erabili. Espresuki debekatuta daude hurrengo baliabideak (nahiz eta zerrenda osoa ez izan), eta ezin dira egon ikasleen eskura azterketa egiten duten bitartean: sakelako telefonoak, kalkulagailuak eta ikasgaiaren apunteak.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez-ohiko deialdietan azken ebaluazio sistema erabiliko da. Ikasleak praktikak (taldeko lana) ebaluatuta badauzka, nota praktika hori (%30) mantentzea erabaki ahal du, azterketa praktikoa egin ordez.
Ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasgaiaren apunteak (egelan eskuragai).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
José Luis León: Los efectos de la publicidad. Barcelona. Ariel. 1996
Gehiago sakontzeko bibliografia
Joel Davis. Advertising research. Prentice Hall. 2005
Beerli Palacio, A.; Martín Santana, J. D. Técnicas de medición de la eficacia publicitaria. Editorial Ariel. Barcelona. 1999
Sánchez Franco, Manuel Jesús. Eficacia publicitaria. Teoría y práctica. McGraw-Hill / Interamericana de España, S.A. 2003
J.P. Jones. How advertising Works. Sage. Londres. 1998.
Ch. Young. The advertising research handbook. Ideas in flight. 2005.
Erik du Plessis. The advertised mind: groundbreaking insights into how our brains respond to advertising. Kogan Page Publishers, 2005.
Premios a la eficacia publicitaria (EFI). Asociación Española de Anunciantes.
Advertising Works (Erresuma Batuko IPA)
Aldizkariak
Journal of Advertising.
Journal of Advertising Research.
International Journal of Advertising Research.
Web helbideak
http://www.ipaeffectivenessawards.co.uk/Home
http://thearf.org/
http://www.esomar.org/
http://www.warc.com/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
- FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
- ITURBE TOLOSA, ANDONI
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-11:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 10:00-11:30 (3) | 09:00-11:00 (4) |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 (1) |
Irakasleak
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-11:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
2-15 | 09:00-11:00 (3) | 11:00-12:30 (4) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 12:30-13:00 (1) |