XSLaren edukia

Arte Zuzendaritza27175

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27175

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Ordenagailuko p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zer da Arte Zuzendaria eta zertan datza bere lana? Hauek dira ikasgai honek erantzun beharko dituen bi galderak. Hasiera batean, lan erraza dirudi: Arte zuzendaria iragarkien parte bisuala eta estetikoaz arduratzen den profesionala da eta bere lana, beraz, iragarkiak diseinatzean datza, beren konposizio orokorretik detaile txikieneraino.



Baina hasierako galdera honi erantzuna ematea ez da hain erraza, zeren eta ikusten den alderdiaz arduratzeaz gain, Arte zuzendariak, erredaktore publizitarioa edo copywriter-arekin batera, ideiak sortu behar ditu ere, bezeroa zein kontsumitzailea konbentzituko dituen mezuaren kontzeptua sortu behar du.



Horregatik, Arte Zuzendaria, uste dezakegunaren kontra, ez da artista bat izan behar (edo ez hori bakarrik), baizik eta talentu estetiko eta kreatibo handia daukan komunikatzailea; artearen historia, semiotika, argazkigintza, konposizioa, tipografia, argiztapena, forma eta kolorearen sekretu guztiak ezagutu behar dituena.



Arte Zuzendaritza delako ikasgaia saiatuko da ezagutza hauek guztiak ikasleari eskaintzen, ikasleak klasean landutakoa praktikan jartzen duen bitartean.



Hautazko ikasgaia da Arte Zuzendaritza, Publizitatearen Arloko Multimedia Errealizazioa moduluan dagoena. Hortaz, ikasgaia hauekin batera aukeratu daiteke: Sormena II (3. maila, 1. lauhilekoa), Diseinu Grafiko Aplikatua (3. maila, 2. lauhilekoa), Ikus-Entzunezko Narratiba (3. maila, 2. lauhilekoa) eta Publizitateko Multimedia Errealizazioa (4. maila, 1. lauhilekoa). Beste derrigorrezko ikasgai bik osotzen dute modulua: Sormena (2. maila, 1. lauhilekoa) eta Diseinu Grafikoa (3. maila, 1. lauhilekoa).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasunak lau puntu hauetan laburbiltzen dira:



1.Objektu bisualetan eraiki dituzten kulturaren urratsak ezagutzea eta baita begirada baten topaketa edo sorrerara (ikuslearena) zuzendutako estrategia ere.



2.Gailu, medio eta publizitate formatu ezberdinetako ikus-entzunezko testu ezberdinei analisi metodoak aplikatzea, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik.



3.Korronte estetiko eta gaur egungo kultura bisualaren tentsio lerro printzipalak ezagutzea, eta baita praktika artistiko ezberdinen arteko harreman intertestualak ere.



4.Arte zuzendaritzari, argazki eta produkzio zuzendaritzari dagozkien teknika eta prozeduraz jabetzea, publizitate proiektuen garapenaren ikuspuntutik.



Horiez gain, proiektuak eta lanaren emaitzak modu eraginkor eta argumentatuan azaltzea espero da; eta baita parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI TEORIKOAK



1. ARTE ZUZENDARIAREN FIGURA

1.1. Arte Zuzendaria?

1.2. Arte Zuzendaria Publizitatearen Historian zehar

1.3. Publizitate agentzia eta Sormenaren Saila gaur egun



2. ARTE ZUZENDARIAREN LANA: ZERBAIT ESATEA

2.1. Zer esan nahi den: sortze-prozesua

2.1.1. Briefing edo brief-aren ondorengo prestaketa

2.1.2. Ideiak eta inspirazioa: ideien sorrera eta onak ala txarrak diren jakitea

2.1.3. Kontzeptua irudikatzea: gauzak beste era batera ikustea, eta lanbideko beste zenbait trikimailu



2.2. Nola esango den: tresnak

2.2.1. Arte Zuzendariaren tresnak: semiotika eta artearen historia, kultura bisuala, pertzepzioa eta esanahia

2.2.2. Argazkigintza eta ilustrazioa: konposizioa, argiztapena, kolorea

2.2.3. Tipografia

2.2.4. Bideoa: storyboard

2.2.5. Produkzio eta posproduzio prozesua: espezialistekin lan egitea eta programa erabilienak



2.3. Non esango den: medioak

2.3.1. Medio ezberdinak: kartelak, prentsa eta aldizkariak, zinema eta telebista, internet…

2.3.2. Kanpaina integratuak



GAI PRAKTIKOAK



1. Lehenengo publizitate kanpaina, zeinaren bidez sortze-prozesua landuko den.

2. Bigarren publizitate kanpaina, zeinaren bidez arte zuzendariaren tresnak landuko diren. Argazkigintza, konposizioa, argiztapena eta kolorea, batez ere.

3. Hirugarren publizitate kanpaina, zeinaren bidez sortze-prozesua eta arte zuzendariaren tresnak landuko diren. Irudi mugikorra, batez ere.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasturtearen diseinua, irakaskuntza-ikaskuntza metodologia abiapuntutzat hartuta egina, bi jardueretan oinarritzen da:



1. Eskola teorikoetan partehartze aktiboa.

2. Ikasitakoa praktikara eramatea, taldeka egingo diren hiru proiektuen bitartez.



Eskolako lehen egunean, ikasleak bikote edo sortze-taldetan bilduko dira, publizitate-erredaktorea alde batetik eta arte zuzendaria bestetik. Lantalde hauek irakasleak proposatutako hiru lanak egingo dituzte lauhileko osoan zehar, horrela haien portfolioa eratuz.

Sortze-taldeak hiru kanpaina egin behar dituzte, bakoitzak bi iragarki ezberdin dituela: iragarki inprimatu bat irudi finkoa lantzeko, eta telebista iragarki bat irudi mugikorra lantzeko.



Briefing-a jaso ondoren, taldeak lanean jarriko dira hurrengo pausuak jarraituz:



1.Kanpaina pentsatu, kontzeptualizatu eta irudikatu; ideia eta kontzeptu ezberkinekin zirriborroak marraztu.

2.Kontzeptu bat aukeratu eta konposizio ezberdinak probatu.

3.Bi iragarkiak egin: iragarki inprimatua eta telebista iragarkia (storyboard)

4.Kanpaina aurkeztu. Aurkezpenak data jakin batzuetan egingo dira (plana ikusi)

Irakasleak gidari lana egingo du, planteaturiko proiektuetan zer pauso eman behar diren adieraziz eta horietako bakoitzaren garapena gainbegiratuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Hiru lan entregatu beharko dira lauhileko osoan zehar, eta hirurak taldeko lanak izango dira. Horrez gain, azterketa teoriko bat ere egingo da, banaka. Ikaslearen azken nota hiru hauen emaitza izango da:

1. Portfolioa (notaren %50)

2. Hiru publizitate-kanpainen aurkezpenak (notaren % 10)

3. Proba teorikoa (notaren % 40)



UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak dioenez, ikasleek uko egin ahal izango diote ebaluazio jarraituari eta azken ebaluazioa aukeratu, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Ukoa, beti ere, idatziz eta ikastaroaren bederatzigarren astea baino lehenago egin behar da. Kasu honetan, ikasleak azken froga bat egiteko aukera izango du, ikasgaiaren %100 ebaluatuko duen azterketa teoriko eta praktiko bat, hain zuzen, Zentroak jarritako data eta orduan.



Ikasleak uko egin ahal dio ebaluazioaren ohiko deialdiari. Horretarako, eskaera idatziz helarazi behar dio irakasleari lauhilekoa amaitu baino hilabete bat lehenago. Kasu horretan, nota Ez Aurkeztua izango da. Azken probaren bitarteko ohiko ebaluazioaren kasuan, ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea. Kasu horretan ere, nota Ez Aurkeztua izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdietan irakasgaiaren parte praktikoaren nota gordetzeko aukera dago; azterketa, berriz, errepikatu beharko da. Dena den, ikasleak horrela nahi badu, ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleekin erabilitako azken ebaluaziorako sistema bera ere erabili daiteke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ordenagailua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MAHON, Nik, Dirección de arte. Publicidad, Barcelona, Gustavo Gili, 2010.



OEJO MONTANO, Eduardo, Dirección de arte. La cara oculta de la imagen publicitaria, Madrid, Eresma & Celeste, 2008.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ARRROYO, Isidoro, La profesión de crear: creatividad e investigación publicitarias, Madrid, Laberinto, 2006.

BARRY, Pete, The Advertising Concept Book: A Complete Guide to Creative Ideas, Strategies and Campaigns, Thames & Hudson, 2008.

BURTENSHAW, Ken; Mahon, Nik; Barfoot, Caroline, Principios de publicidad. El proceso creativo: agencias, campañas, medios, ideas y dirección de arte, Barcelona, Gustavo Gili, 2007.

EGUIZÁBAL, Raúl, Fotografía publicitaria, Madrid, Cátedra, 2001.

LUICIE-SMITH, Edward, Artes visuales en el siglo XX, Colonia, Köneman, 2000.

PRICKEN, Mario, Publicidad creativa. Ideas y técnicas de las mejores campañas publicitarias, Barcelona, Gustavo Gili, 2009 (2. ed.).

Aldizkariak

Campaign

Creative Review
www.creativereview.co.uk

one. a magazine
www.oneclub.org/oc/magazine

Interneten:

Advertising Age
Anuncios
Brand Republic
Creativity
Estrategias
Lürzer’s Archive

Web helbideak

Art Directors Club Europe
www.adceurope.org

D&AD (Design & Art Direction)
www.dandad.org

The One Club
www.oneclub.org

YCN (Young Creative Net)
www.ycn.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
  • FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
  • ITURBE TOLOSA, ANDONI

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:30-17:30 (1)

15:00-17:00 (2)

2-15

15:30-16:30 (3)

15:00-16:30 (4)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:30-18:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:30-18:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

13:00-15:00 (3)

13:00-13:30 (4)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak