XSLaren edukia

Irakasleak

TANIA QUINDOS GONZALEZ

Ezagutza arloa
Irudigintza
Saila
Irudigintza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
tania.quindos@ehu.eus

Diseinu Grafikoa jorratu dut arlo horretako profesional, irakasle eta ikertzaile naizen aldetik; nire ibilbidearen ardatza da eta bereziki landu ditut Tipografia, Kaligrafia eta Letteringa. Arte Ederretan lizentzia (2009) eta doktoretza (2015) eskuratu nituen UPV/EHUn. 2016an Diseño de Tipografía Digital (“Tipografia digitalen diseinua”) ikastaroa egin nuen Madrilen, Unos Tipos Duros taldearekin. Aipatzekoa da kaligrafia historikoak egiten espezializatu nintzela, hala nola, Romana, Uncial, Gotikoa eta Kantzilereska. Gaur egun Irakasle Elkartua naiz nire fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduan eta Diseinu Grafikoa, Metodologia, Ontziratzea eta Enbalajea, Diseinu Interaktiboa eta beste hainbat irakasten ditut.

Nire ikerketa lanen ardatz dira Sistema Tipografikoen analisia eta diseinua eta horren adibide dira Alaia eta Kresala tipografiak. Nabarmendu nahi nituzke honako argitalpen hauek: “El diseño de tipos, una experiencia dulce y severa”, 2016, (https://www.unostiposduros.com/el-diseno-de-tipos-una-experiencia-dulce-y-severa/); “Typography and Geometry in an information graphic” (2CO International Design Conference, 2017); eta Diseño de iconos y pictogramas liburua, Campgràfic etxeak argitaratua (Valentzia 2015); azken horretan, zeinu linguistiko eta ikonografikoak modu sinkronikoan sortzeko metodologia azaltzen da. 2016an Polonian argitaratu zuten liburua (Editorial D2d). Nire lan grafikoak interesatzen bazaizkizu, begiratu nire portf