XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA PILAR SOBERON GARCIA

Ezagutza arloa
Eskultura
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
mariapilar.soberon@ehu.eus

Pilar Soberón García unibertsitateko irakasle elkartua da Eskultura Sailean, EHUko Arte Ederren Fakultatean. Arte Ederretan lizentziaduna Eskultura eta Ikus-entzunezkoak espezialitateetan; Cum Laude Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean In-fluido (2016) doktore tesiarekin.

Gipuzkoako Artista Berrien Lehen Saria jaso zuen 1995ean eta Fotografía ABC XXXVI. sariketan 1.go finalista izan zen, 2003an ARCOn; nazioarteko hainbat azokatan esku hartu du, hala nola MIA Milan Image Art Fair eta ArteSantander. 2014an Alemaniako Wiesbaden Kunstsommer Festival-erako Aeolia´s Park eskultura landu du eta instalazio efimeroak ekoitzi ditu Meta-illusioni erakusketarako Napolesen. Hainbat erakunde-espaziotan esku hartu du hala nola Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean edo Donostiako Aquarium-ean. Photissima ArtPrize Venize 2015 sariketan finalista izanik, Chiostro dei Frari-n (Venezia) erakutsi du, eta aldi berean 2015eko La Biennale di Venecia-n.

Koldo Mitxelena Kulturunean, Ganbara aretoan artelan galkorra gauzatu du, Murgilketak. Viajes de Jung (2017) erakustaldian. Bilboko Vanguardia galerian Alderanzteak (2019) proiektua aurkeztu du. Halaber, Uraldia bideo-instalazio interaktiboa Aquarium Museoan ikusgai izan da Change the Change Kongresuarekin batera eta Azti-k antolatuta. Era berean, Hodei putzua (2019) Irungo Menchu Gal aretoan izan da. Berriz, Pollensako Bienalean eta Tarragonako Bienal D’Art Modern-eko finalista ere izan da 2019 urtean.