XSLaren edukia

Irakasleak

JULEN ARALUCE HERNANDO

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
julen.araluce@ehu.eus

Julen Araluce (Bilbo, 1984) ikertzailea, margolaria eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateko Pintura sailean. Bertan lizentziatua (2007) eta doktoratua (2017), hainbat lekutan egin ditu prestakuntza eta sorkuntza egonaldiak: Bradford (EB), Portsmouth (EB), Kordoba, Macerata (Italia). Erakusketa indibidual eta kolektibo desberdinetan hartu du parte, batzuk nazionalak (Bilbo, Zaragoza, Segovia, Salamanca, Kordoba, Marbella) eta beste batzuk internazionalak (Portugal, Frantzia, Japonia). 2010etik 2020ra, irakasle gisa aritu zen bigarren hezkuntzan, bere tesiko ikerketa-fokua.

Gaur egun, irakaslanaren osagarri diren bi ikerketa-ildo garatzen ditu. Lehenengoa, piktorikoa, pinturagintzak eta marrazkigintzak oroimenarekin duten harremanean oinarritzen da. Bigarrena, lehenengoaren luzapena, pertsonok pinturara eta haren testuingurura hurbiltzeko modua aztertzen saiatzen da.