XSLaren edukia

Hiri Espazioa / Ingurugiroa26937

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Sorkuntza eta Diseinuko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26937

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

AHALMENAK/AZALPENA/HELBURUAK

Eskultura eta monumentalitatea bikoteak espazio urbanoaren ingurugiroan betidanik izan du eragin zuzena eta ondorio kolektiboak. Monumentu ideiari lotuta kultura askok materian jarri dute ideiak, ametzak eta mitoak bere izaera munduarekin uztartzeko desioarekin. Horretarako, besteaz beste, bizitza propioa zuten bitartekari materialak asmatu ziren: objektu botiboak, altxaera totemikoak, estatuak, eskultura modernoak, Oteizaren artelanik gabeko monumentua, hirurogeigarren hamarkadako joera situazionistak, Gordon Matta-Clark artegilearen lanak, land arteko esperientziak eta, garai hurbiletan, arte eta bizitza epigrafe orokorraren azpian hiritarra eta ingurugiroa harremandu nahi izan dituzten hainbat artegileen proposamen pertsonalak.



Giza bizitza esparru eta garai desberdinetan eskultura, arkitektura eta ingeniaritza elkartu dira, gizakien paisaiak iristen diren toki-arte, masa eta espazioa oinarrizko lehengaiekin eremu urbanoaren behar lanetan aritzeko. Batzuetan, eraikitze prozesu hauetan ezagutza bakoitzak bere kabuz ibili da, baina bestetan diziplinak euren artean kolaborazioa sortu dute zentzu kolektiboari erantzun zuzenak asmatu nahian (Arts & Crafts, Bauhaus, F. L. Wrightek asmatutako Taliesin eskola, Vkhutemas, Black Mountain College, Ulmeko Hochschule für Gestaltung, e. a.).



Ikasgai hau sinbolikoa denaren aurrean eskultura espazio publikoan erakutsi dituen baliabideez arduratuko da. Gaurko lan-beharren perspektibatik, monumentua, eskultura publikoa eta eremu diseinatuen artean elkar loturak aztertuko dira arlo hauetan erabili izan diren berezko tresna intelektual zein praktikoak ikasleen esperientzian ezagutza praktikoa bihurtzeko esperantzarekin.



Ikasgai honen ekintza didaktikoa lau eremu nagusien inguruan egituratuko da: eskultura - arkitektura - hiria - paisaia, ahaztu gabe gai hauek gorpuztu dezaken helburu bakarra: ARTEA. Ezinbestekoa da argitzea, beraz, egintzari aurre egin baino lehen, zein den praktika artistikoaren esperientziatik datorkigun hitz nagusi hauen funtsezko balioa eta tokia.



Artea eta sorkuntza tartean daudenean zeintzuk izan diren diziplina hauek konpartitzen dituzten gogoak, ardurak eta estrategiak aztertuko ditugu, elkarren arteko lehiak eta elkarrizketak, euren arteko maitasunak eta intrusismoak. Dibulgazio kutsua baztertuz, aipatuko diren adibideak praktika artistikorako berezko balore operatiboen arabera landuko dira, esperientzia eredugarri legez hartuta, baina inoiz ez, formulak balira moduan, gure lanean sistematikoki aplikagarriak diren ereduak bihurtuz. Ikasgai honen helburu nagusietako bat arte lan hauek zentzuz betetzen duen barne egitura begi-bistan, norberaren somaketaren eskuragarri, agertzea izango da.



Eskultura, arkitektura, hiria eta paisaia nozioekin lan egiteko ardatz nagusi batzuk aipatzea beharrezkoa da: tokia, espazioa, funtzioa eta sinboloa. Hauek dira, hain zuzen ere, aipatutako diziplinen ezaugarri nagusiak. Baita ere, arte pedagogia ikuspuntu batetik, eraikitze prozesu plastikoetan parte hartzen duten berezko materialitatea eta zentzua, betidanik izan den legez, ikasturtearen zehar oinarrizko ardurak izango dira.



Baina, gauza guzti hauek teorikoki lantzea beharrezkoak badira ere gurea, gure lana, esperientziari lotutako praxis bat denez, ezinbestekoa da gure burua asmatze prozesuaren aurrean kokatzea forma batek zentzua har dezan. Honela, artegile batzuen esperientzia eredugarriei hurbiltzen garen moduan, arakatu beharko dugu norbera eta testuinguru kolektiboren bizipenetan benetan estetikari dagozkion gertakari plastikoak.









Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

EHU-ko Arte Ederretako fakultatearen Sormen eta Diseinuaren ikasketa berezietan hezitutako graduatuen perfila kontuan hartuz, oinarritu behar da, diferentzia modura, Arteak berak bere jatorrian duen jakintzan, eta horrek arloko teknika desberdinetan (pintura, marrazketa, eskultura, argazkigintza,zinematografia, e.a.) eta ere, kultur jarduerek planteatzen duten publiko interakzioaren prozesuetan. Irakasgai honen ardura izango da, balioan jartzea eskulturaren esparratutik, ingurune eta espazio sentikorra eraikitzen lagundu duten ezagupen eta praktikak.

Jasotako edukiek arlo desberdinetako taldeetan lan egiteko gaitasuna eman behar diete arkitektura, urbanismo, ingeniaritzak esparruetatik datozen pertsonekin batera, horien egitasmoa delarik paisaiaren eraketa eta aldaketa, izan ere, jakintza horiek tradizioz, hiriaren eraikuntzan osagarriak izan dira. Horretarako, gaitasun hauen alde lan egitea aurre ikusten da TITULAZIO GAITASUNAK: ZEHAR LERROKO: C10, G1, G5 ETA G7. MAILA: C2,C4 ETAC6- ESPEZIFIKOAK:C1. Aztertu jarrera kritikoak eta baliabideak, nahiz konzeptualizazioan zein hiri-espazioan eskultura proiektuen prozesuen eratzean sortzen direnak. C2. Erabili prozedurazko estrategiak eta eskulturako kontzeptuzko baliabiadeak, arte proiektua hiri eremuan kokatzeko. C3 Interpretatu hiri espazioan eskultura, arkitektura, diseinuaren loturak eta esanahia, era berean, garatuz kontzeptuan zein forma mailan ulermen egokia. C4. Azaldu teoria, metodologia eta hiriko artearen aspektu esanguratsuenak eta horien gaurko kontextualizazioa giza eremuan.



DESKRIPZIOA

Irakasgai teoriko praktiko hau espazioaren gaian oinarrituko da esanguratsu, pertzeptibo eta sensiblearen ildotik, kontuan hartuz bere erabilera eta funtzioa ulertzeko dauden modu desberdinak.Bere izatea datza espazioaren sormenean zein inguru eta kontzeptuzko elementuen antolaketan, leku modura espazioa identifikatzen dituzten aspektu estetikoak, historikoak eta giza kulturalak jorratuz.



Argi dago, horretarako, arte plastikoek, arkitekturak eta ingeniaritzak, noizean behin, euren jakintzak batu dituztela, oinarrizko materia modura espazioa eta masa erabiliz, lan eginez hiri espazioan teknologia berriaz eta materialez.

Batzuetan arlo hauek paisaiaren eraikuntzan euren kabuz joan badira ere, eredutzat hartzen diren estetika jardueraren garapenak sortu dira arlo desberdinen laguntza izan denean, arlo horiek helburu komun baten alde jokatu dutenean.





HELBURUAK

.Beharrizan praktikoak, komunikatiboak, sinbolikoak gertatzen diren ingurune eta hiri- espazioan egokitzen diren proiektuen analisia eta errealizazioa erraztea, horiek, -Arteari lotutako gaitasunak, irizpideak- kontuan hartuko dituzten proposamenak jorratuz.



.Erakustea lan publikoaren izaera kolektiboa eta arkitekto, urbanista edo ingeniari baten antzera balioan jartzea artista plastikoak, hiri eremuetako lan baten aurrean, bere unibertso pertsonala giza-ametsa bilakatzeko, bere funtzioak eta estrategiak bikoiztu behar dituela.



.Etorkizuneko sortzaileak ardura har dezatela, leku bateko erabiltzaile eta tokiaren izaera eta natura arteko harremanetan jokatuko duten bitartekari papera, hala loturak eta sentsibilitateak eraikitzeko modua bilakatu dadila.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eskultura/monumentalitea dualitateak eragina zuzena eta ondorio kolektiboak izan ditu antzinatik hiriaren eraikuntzan. Komunitatearen lana osotasun-orokor batean lantzen zenean ere.

Monumentu ideiarekin bat eginez, giza kultur askok adierazi dute materian eta espazioan ideiak, mitoak, ametsak paisaia batekin pertsonak errotzeko gogoaz, eta hala erakutsiz , munduan egoteko eran asmatu duten era berezia. Beste errepresentazio eta adierazpen formen artean, gizakiak bitarteko materialak asmatu zituen, botiboak, totemak, estatuak, tenpluak... Eta oraindik gertuago, modernitatean kasu, adierazpen plastiko autonomoak. horietan errepresentazioa materialaren ordezkapenaren balioan oinarritzen dela, antzinako aroko ideia hartuz, bikoizketan (mimesia),saiatu dira artea eta sormenetik datozen plastikako konfigurazio jakin batzuen bitartez, adierazten ohiko bideetatik azaldu ezin dena baina dena gizakiak geure buruari ezagutzeko balio zaiguna eta geure burua sentimendu orokor baten arabera ordena dezagun aroak eta euren mitoak zeharkatzen dituena eta gure kasuan, zientzia eta sofistikazio teknologikoa gainditzen duena.



Ikuspuntu honetatik hurrengo gai ordena proposatu egiten da:



1. Espazioa eta tokia eskulturan

2. Monumentu eta eskultura publikoa

3. Convergencias disciplinares: arte plastikoak, arquitektura y diseinua

4. Hiri espazioaren proiektua

5. Praktika artistikoak eta eremu publikoa

MetodologiaToggle Navigation

MINTEGIA: Teoria zabaltzeko eta elkarrizketa suspertzeko gunea. Bertan praktikan garatu beharko diren lanak azalduko dira. Agertzea beharrezkoa da.



TAILERRA: Bi motako tailerrak garatuko dira. Lehenengoa bidimentsioari dagokiona materia kolorea, trazadura grafikoak eta espazio planoan parte hartzen dituzten baliabide plastikoak landuz. Bigarrena hirudimentsioari dagokion tailerra da eta praktika eskultorikoan masa eta espazioaren bidez lantzen den dimentsio sinbolikoaz arduratuko da.



TUTORITZAK: Astelehenetan eta astearteetan A-4 ikasgelaren bulegoan izango dira. Berton ikasleak sakontze prozesuak, zalantzak, proposamenak, eta abar, planteatu ahal izango ditu.



OHARRAK:

(1) COVID 19ri dagokionez indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, irakaskuntza honako hau izan daiteke: presentziala/ON LINE/ez-presentziala

(2) Irakasgai hau ondorengo irakasleek emango dute: María Jesús Cueto Puente, Iratxe Hernández Simal eta Isusko Vivas Ziarrusta.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 5
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 65
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5
    • Portfolio (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiko edukien ebaluaketa ikasgelan egindako lanaren bitartez egingo da, bertan burututako lanen zuzenketa eta, izanez gero, idatzizko azterketa baten bitartez.

Azken nota jasotako konpetentzien ondorio izango da eta, etorrera maiztasuna eta ardura oinarrizkoak direnez, %80ko etorrera minimo batetik baino ezingo da lortu.

Irakasgaian erabiltzen den ebaluaketa metodoa jarraia da. Ebaluaketa horretan jasotako kalifikazioa da irakasgaiko nota. Ebaluaketara heldu ezin izana arautegian azaltzen diren zergatiekin justifikatu izanak bakarra emango du froga, azterketa ala errekuperaketarako aukera. Froga hau irakasgaian egindako lan guztien aurkezpenean oinarrituko da, eta irakaslearen irizpideen arabera, azken froga batean.

Irakasgaian zehar aldizkako agertzea izandako edo lan gutxi egindako ikasleak ebaluaketa jarraiaren notarekin bakarra izango dira kalifikatuak.

Behar izanez gero, ikasleak deialdiari uko egin dezaioke ikasgaiako irakasleari azterketa data baino gutxienez bi aste baino lehen idazki bat aurkeztuz.

Ezohizko deialdian ebaluaketak irakasgaian zehar eginiko ariketa guztien gauzatzea eskatuko du eta baita, behar izanez gero, azterketa bat ere. Guzti horretarako baldintza izango da deialdi arrunteko nota publikazio eta deialdi ezohizkoko azterketa bitartean dauden asteetako tutoritza guztietara aurkeztea.



Edozein kasuan, klasera ez datozen ikasleek:



1) Praktika saioetan landutako bestekoa aurkeztu beharko dute eta tutoretza saioetara etortzea ezinbestekoa izango da.

2) Oinarrizko bibliografian agintzen diren liburuei jarraituz, idatzizko azterketa egin beharko dute.

3) Kurtsoa gainditzeko ezinbestekoa da lehenengo eta bigarren puntuetan agertzen diren betebeharrak gaindituta edukitzea.

“Deialdiari uko egitea

Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.”

“Ebaluazio sistemari uko egitea

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. “



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasunak lauhilabetean eskuratzeko programatutako ariketa guztien aurkezpena.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Cuaderno de bitácora
Carpeta documentación física y digital
Carpeta con materiales (reciclados) para realizar proyectos y maquetas
Caja de herramientas y material de protección perssonal
Pendrive exclusivo para AEU
Ordenador

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARGAN, GIULIO CARLO, Historia del Arte como Historia de la Ciudad. Laia. Barcelona. 1984

BACHELARD, GASTON,La poética del espacio. Fondo de Cultura Económica. México. 2002

BADOS, Ángel, Oteiza laboratorio experimental. Fundación-Museo Jorge Oteiza. Alzuza-Navarra. 2008

BOLLNOW, F. Hombre y espacio. Labor. Barcelona. 1967

CUETO PUENTE, María Jesús. "La trasversalità dello spazio nella scultura". En Dall'oggetto al territorio. Scultura e Arte pubblica a cura di Alberto Giorgio Cassani. ABAV 2013. Padova, Il Polligrafo casa editrice srl, 2014. Pág. 105-121

DROSTE, Magdalena, Bauhaus 1919/1933. Bauhaus-Archiv Museum für Gestaltung-Taschen. Berlín. 1993

DUQUE, FELIX, Arte Público y Espacio Político. Akal. Madrid. 2001

GORDON MATTA-CLARK. Casanova, M. IVAM. Valencia.1993.

KOOLHAAS, REM, Delirious New York: A retroactive Manifesto for Manhattan. Academy Editions. Londres. 1978

KRAUSS, ROSALIND, La escultura en el campo expandido. Kairos. Barcelona. 1985

MADERUELO, JAVIER, El espacio raptado. Mondadori. Madrid. 1990

MOURE, Gloria, Gordon Matta-Clark. Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS). Madrid. 2006

OTEIZA, Jorge, Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana, Editorial Cultura Hispánica, Madrid, 1952

OTEIZA, Jorge, Popósito experimental 1956-57.Edición Facsímil Fundación-Museo Jorge,Alzuza-Navarra

VENTURI, Robert, IZENOUR, Steven, SCOTT BROWN, Denise, Aprendiendo de las Vegas. El simbolismo olvidado de la forma arquitectónica. Gustavo Gili. Barcelona. 1978

ZUMTHOR, PETER, Atmósferas. Gustavo Gili. Barcelona, 2007

Gehiago sakontzeko bibliografia

AUGE,MARC, Los no lugares. Espacios del anonimato. Una antropología de la sobremodernidad. Gedisa. Barcelona. 1993
CARERI, F. Walkscapes. El andar como práctica estética. Gustavi Gili. Barcelona. 2004
CORBEIRA, DARIO, ¿Construir… o deconstruir? Textos sobre Gordon Matta-Clark. Universidad de Salamanca. 2000
CUETO PUENTE, María Jesús, “Forma y espacio gravitatorio en la obra de José Zugasti”. Revista Estudio, Artistas sobre outras obras vol.10, nº 27 (julho-setembro 2019, trimestral). Centro de Investigação e Estudos em Belas-Artes
(CIEBA), Faculdade de Belas-Artes, Universidade de Lisboa p., 30-40.
CUETO PUENTE, María Jesús, “Concepto e ideario de Propuestas” en VVAA: Bilbao. Utopias sobre el medio ambiente industrial. Leioa (Bizkaia): Servicio Editorial de la UPV/EHU, 1992.
CUETO PUENTE, María Jesús, “La escultura como experiencia: De la teoría a la práctica” En VVAA: Genesis creativa y proceso de la imagen electrónica. Leioa (Bizkaia): Servicio Editorial de la UPV/EHU, 1989
DISERENS, C. Vito Hanibal Acconci Studio. MACBA. Barcelona. 2005
FERNANDEZ-GALIANO, L. Herzog & de Meuron 1978-2007. Arquitectura Viva. Madrid. 2007
FRAMPTON, Kenneth, Historia crítica de la arquitectura moderna. Gustavo Gili. Barcelona. 1981
GIEDION, Sigfried, Espacio, tiempo y arquitectura. Dossat. Madrid. 1982
KOOLHAAS, REM, Content. Taschen. New York. 2003
MADERUELO, JAVIER, La pérdida del pedestal. Círculo de Bellas Artes-Visor. Madrid. 1994
MIES VAN DER ROHE, Ludwig, Escritos, diálogos y discursos, Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Múrcia - Comisión de Cultura, Murcia, 1981
MOURE, G. Vito Acconci. Polígrafa. Barcelona. 2001
RESTANY, P. y ZEVI, B. "Site. La arquitectura como arte". Gustavo Gili. Barcelona,1982
VAN DE VEN, C. "El espacio en arquitectura". Cátedra. Madrid, 1981
ZUMTHOR, PETER, Pensar la arquitectura. Gustavo Gili. Barcelona. 2005

Aldizkariak

A&V MONOGRAFIAS, Abitare, Aldiri, Área, Arquitectura viva, Art Press, Art Forum, Art Rewiew, Artecontexto, Domus, Exit, Nueva Forma, ON Diseño, El croquis, GA, Paisea

Web helbideak

ACCONCI, Vito. Light my Voice (como una máquina de reescribir, primera parte).
http://silentspeecheslai.blog.spot.com/2007/04/light-my-voice-like-rewriting-machine.htm
BREA, José Luis. El museo contemporáneo y la esfera pública (1999).
http://aleph-arts.org/pens/public.html
CIRUGEDA, Santiago. Recuperar la calle, cómo y porqué, cubas y contenedores.
http://www.recetasurbanas.net
DEMIR, Dance. Acconci Studio: Twisting the Space or towards Freedom in Design. Dizaina Stidja Teipa Forma Laiks, Enero/Febrero, 2008, Riga, Letonia.
http://www.dizainastudija.eu/index.php/en/0/2/188/261/271/index.html
Designboom. Entrevista a Vito Acconci. 21 de Mayo de 2006.
http://www.designboom.com/eng/Interview/acconci.html / Ver video http://www.designboom.com/eng/interview/acconci_mov1.html
DILLER SCOFIDIO + RENFRO. Blur (2002).
http://www.dillerscofidio.com/blur.html
DOMÉNEC. Sostenere il palazzo dell’ utopia.
http://www.domenec.net/castellano/sostenere.html
Frank Lloyd Wright Foundation. Frank Lloyd Wright.
http://www.franklloydwright.org/fllwf_web_091104/Home.html
Frank Lloyd Wright School of Architecture. Taliesin.
http://www.taliesin.edu
JACKSON, Shelley. Vito Acconci. Believer, Diciembre 2006-Enero 2007.
http://www.achievement.org/autodoc/page/joh0int-1
KABAKOV, Ilya. The Palace of Projects.
http://srg.cs.uiuc.edu/PalaceprojectPages/palace.html
LINKLATER, Alexander. Frank Gehry: Arquitectura de firma, 10/09/2003.
http://noticias.arq.com.mx/Detalles/2400.html
PERAN, Marti. Post-it City. Ciudades Ocasionales, 2008.
http://www.martiperan.net/projects.php?id=21
PERAN, Marti. Recetas Urbanas, 2008.
http://www.martiperan.net/print.php?id=23
PERAN, Marti. La Tercera encrucijada: Telegrama de arte público, 2009.
http://www.martiperan.net/print.php?id=37
PERAN, Marti. Relatos breves sobre desencuentros entre arte y arquitectura. Hans Hoffman. The Chimbote Project, 2002.
http://www.martiperan.net/print.php?id=10

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • HERNANDEZ SIMAL, IRATXE
  • MACARENO RAMOS, JON
  • VIVAS CIARRUSTA, ISUSKO

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 08:30
  • Ekain : 2024-06-11 08:30

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 08:30
  • Ekain : 2024-06-11 08:30

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:00
  • Ekain : 2024-06-10 11:00

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:00
  • Ekain : 2024-06-10 11:00

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-10 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • ZAINTZA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-10 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • ZAINTZA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-10 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • ZAINTZA GELA - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)