XSLaren edukia

Sorkuntza eta Berrikuntza Prozesuak eta Metodologiak26942

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Sorkuntza eta Diseinuko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26942

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Testuinguru kultural, teknologiko eta sozial ezberdinetan proposamen berritzaileak sartzeko aukera izateko Diseinu prozesuan erabiltzen diren estrategiak eta metodologiak ezagutza ezinbestekoa da.

Inguru baterako garrantzitsua den behar bat diseinu pentsamenduaren bitartez mugatu eta zehazten da; alde baikorrak eta ezezkorrak aukeratzeko existitzen diren ereduak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertzen dira; errealitatea berrasmatzen da eta ezusteko hurbilketak proposatzen dira; helburuak lortzeko abantailak eta hobekuntzak dakartzaten ikerketa aukera ezartzen dira. Zeregin honen bitartez produktu, komunikazio eta informaziorako euskarriak, edo diseinu grafikoko zerbitzu berriak, joeraren ohitura berriak, berrikuntzak edo objektuen egokitzapenak, esperientzia berritzaileak edo ideia berriak zeinak gure eguneroko bizitzaren onurako gauzatzen diren.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASGAIAREN GAITASUNAK

.- Informazioa bilatzeko eta diseinu prozesu tekniko eta kulturalak analizatzeko metodo eta teknikak ezagutu eta erabili, gure kultura bisual eta materialaren testuinguruan balio estetiko eta sinbolikoen planteamendu berriak proposatu ahal izateko.

.- Ezagutu eta proiektu zehatzetan aplikatu, errealitatea berrasmatzeko eta sorkuntza prozesua areagotzeko ahalmena duten metodoak, ikuspuntu integratzailea eta diziplina anitzekotik, erabiltzaileen beharretarako erantzun berritzaileak era jakina, arduratsua eta intuitiboan eman ahal izateko.

.- Ikasi eta erabili ikerketa estrategiak eta irizpide kritiko bat, kultur erreferentzietan edo pertzepzio behaketetan edo beste ingurumenarekiko, historiarekiko, teknologiarekiko, gizartearekiko motibazioetan oinarriturik, ikuspegi konplexuetarako behar diren galderak planteatu eta aterabide sinple eta eraginkorrak aurkitzeko.

.- Diseinugileen aurrean eta baita ekoizpen prozesuan parte hartzen duten pertsonen aurrean edo bezero beraren aurrean proiektuak edo ideiak aurkezteko, sintetizatzeko eta komunikatzeko gai izatea.



KUTSOAREN GAITASUNAK

C4. C1 Sorkuntza eta diseinuarekin (grafikoa, ilustrazioakoa eta zeramikakoa), zerikusia duten prozedurak, teknologiak, teknikak eta materialak kontrolatzea.

C4. C2 Diseinu grafikoan, ilustrazioan edo objektu eremua: zeramikan garatzen diren proiektuetan sakontzea.

C4.C3 Proiektuak azaltzeko, ahozko, imajinezko edo idatzizko eran, informazioa bideratzeko erakusketa teknikak erabiltzea.

C4.C6. Berrikuntza eta sorkuntzarako metodologiak ezagutu Graduko eremuen diziplinekin zerikusia izango luketen proiektuak garatu ahal izateko.



Irakaskuntzaren ondorioak

- Ikaslea, ingurune ezberdineko ikus dokumentazioa zein informazio esanguratsua aurkitzen gai izango da, baita infomazio hau dena funtzio, forma eta semantikari buruzko erizpideen bitartez analizatzen ere.

- Proiektuarekiko testu ingurua kontuan hartuz, aurreko ikerketa fasean oinarriturik, ikaslea ezarritako helburuei erantzun berritzaileak ematen gai izango da.

- Metodología prozeduren erabilpena eta diseinu prozesuaren ezarpenaren ondorio legez ikasleak kalitatezko prototipoak erakutsiko ditu.

- Ikaslea bere proiektua ikus-entzunezko euskarri apropos baten bitartez aurkezten gai izango da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Diseinuaren eremuan ikerketa eta proiektazioaren metodologia

2.- Diseinu eta Berrikuntzako prozesuak

3.- Dokumentazioa eta informazioa biltzeko prozedurak

4.- Pentsamendu sortzaile eta berritzailerako aktibazioa eta kudeaketa metodoak

5.- ideiak sortzeko elkartze teknikak (banaka edo taldeka)

6.- Proiektuen analisiak, ebaluaketak eta komunikazioa egiteko metodoak.

MetodologiaToggle Navigation

Mintegia: Seminarioan proposatzen dira gai jakin bati buruzko eztabaida, gogoeta edo elkartrukerako aukerak. Partaideen arteko elkarrizketa eta elkarrekintza areagotzeko lan kolektiborako espazio bat da. Pentsamendu, sentimendu eta jardueraren arteko sintesi ikaskuntza garatzen eta metodologia aktibo, parte-hartzailea eta pertsonala ezartzen oinarritzen dena.

Ikasleengan ezagutzaren eraikuntza lortzea (gai teoriko, monografiak, irakurketak, elkarrizketak, aurkezpenak, eztabaida taldeak, eta abar direla medio) eta ikuspen kritikoa garatzea parte hartze aktiboaren bitartez helburu nagusia da.

Taillerra: partaidetzako antzeko metodologia darama. Tailerra zuzenduta dago "eginez ikasteko" norabidean erabateko indar kontzeptuala eta gaitasun profesionala lortzeko. Honek, tutore moduan irakasle-jarduera berezia eskatzen du, bai banakako bai taldeko garatuko diren ekintzetan.

Tutoretza: honen helburu nagusia ikasleak beraien kabuz ikasteko gai izatera bultzatzea da. Egoera honetan komunikazioa ezinbestekoa da, ikasleen eta irakaslearen arteko elkarrizketak planteatu behar dira non aztertu eta ebaluatuko dira banakako norabide akademiko, pertsonal edo profesionalerako erantzunak.

Banaka edo taldeka egindako tutoretza jarraituaren bidez, ikasleak zelan onartu dituen ezagutza eta gaitasunak eta zein den bere erantzun maila jakitea lortuko dugu.



Bere buruz ikasteko jarduera, banakako azterketa edo lana, banakako edo taldekako kontsulta, bibliografia espezifikoaren irakurketak egiten datza.

Ikasleak ECTS guztien 60 % auto-lanean eta ikaskuntzan eman behar du.

Irakasgai honetan plataforma birtualak erabiltzen dira (e-gela, blog, e.a.)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 75
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV EHUko orrialde ofizialean agertzen den ebaluaketarako arautegia irakurtzea gomendatzen dizuegu. Hona hemen behar duzuen lotura:

https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/gestiorako-arautegia-irakaskuntza-plangintza-eta-ikasleen-ebaluazioa



Irakasgaiaren bitartez ikasleak lortutako gaitasun eta ezagutzak ebaluaketa jarraituaren bidez baloratuko da.

Etengabeko ebaluazioa da, irakaskuntza-gidetan definitutako prozesu, tresna eta estrategia didaktikoen multzoa, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan zehar modu progresiboan aplikatu beharrekoak. Ebaluazio-sistema eta tresna hauek askotarikoak izan daitezke oso: jardueretan parte hartzea, praktikak, ahozko eta idatzitako lanak, kasuei buruzko txostenak, proiektuen garapena, problema ireki eta praktikoen ebazpena, irakaskuntza-karpeta bat eta bestelako ebaluazio-proba; eta, edonoloa ere, gaitasun espezifiko eta zeharkako guztien garapena bermatu behar da eta irakasgaiaren irakaskuntza-gidak agertu beharko ditu.



Ezarritako jasotze-datetan aldizkako ariketak eta proiektu guztiak entregatu behar dira. Ez gaindituriko proiektuak ez dira gaindituko hurrengo deialdira arte. Horregatik kurtsoan zeharreko asteroko lana garatzea eta prestatzea gomendatzen da. Klasera etortzea betebeharrezkoa da.



Irakasgai honetan irakazkuntzarako laguntza bezala interneteko hainbat baliabide erabiltzen ditugu (moodle, blog, ea.)



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan ikasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago (ikastegiko web gunean jarriko da uko egiteko idatziaren eredu arautua, ikasleek erabili beharrekoa).



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea, eta, beraz, kalifikazioa “aurkezteke” izango da.



Ikasle bat ez bada eskolaldiaren %80-ra etortzen, justifikatu gabe eta bere lanak irakasleak ez baditu jaso, ezin izango du kurtsoaren lan praktiko zein teorikoaren ordezko azterketa batera aurkeztu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren bitartez ikasleak lortutako gaitasun eta ezagutzak ebaluaketa jarraituaren bidez baloratuko da.

Etengabeko ebaluazioa da, irakaskuntza-gidetan definitutako prozesu, tresna eta estrategia didaktikoen multzoa, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan zehar modu progresiboan aplikatu beharrekoak. Ebaluazio-sistema eta tresna hauek askotarikoak izan daitezke oso: jardueretan parte hartzea, praktikak, ahozko eta idatzitako lanak, kasuei buruzko txostenak, proiektuen garapena, problema ireki eta praktikoen ebazpena, irakaskuntza-karpeta bat eta bestelako ebaluazio-proba; eta, edonoloa ere, gaitasun espezifiko eta zeharkako guztien garapena bermatu behar da eta irakasgaiaren irakaskuntza-gidak agertu beharko ditu.

Ohiko deialdirako ezarri diren ebaluaketa jarraiturako erizpideak mantendu egingo dira.

Ikasleen aurrerapen egokia kurtsoan zehar egindako eta aurkeztutako lanen ebaluaketan ezarriko da eta ehuneko hauexek erabiliko dira

- Proiektuak: %75

- Dosierra: %25



Ebaluaketarako erizpideak lehenago aipaturiko irakasgaiaren gaitasunen lorpena ziurtatzeko baliogarriak izango dira.

Ezohiko deialdira etortzen den ikaleak dosierrean autoebaluaketa bat egin behar du lortu behar zituen gaitasunak kontuan hartuz.

Autoebaluaketa hau ez badago irakasleak ez du notarako dosierra kontuan hartu.



Tutoretzak ez dira eskolak.

Tutoretzen helburu nagusia ikaslearen ikasketa autonomoa bultzatzea da kurtsoan zehar erabiltzen diren metodologiak direla medio: tailerra eta mintegia. Ematen den irakasle eta ikaslearen arteko elkarhizketaren bitartez proposaturiko eginkuzunak onbideratzeko aukera sortzen da.

Tutoretza jarraitu batek, banaka zein taldekakoa, eskuraturiko ezagumendu eta gaitasunetan ezarritako ikaslearen konpromezua eta erantzunaren ahalmena bermatzeko aukera ematen du.





Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan ikasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago (ikastegiko web gunean jarriko da uko egiteko idatziaren eredu arautua, ikasleek erabili beharrekoa).

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea, eta, beraz, kalifikazioa “aurkezteke” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Covid19ak sortutako egoera dela eta, ezinbestekoa izango da ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri pertsonal bat izatea. Era berean, diseinuari buruzko zenbait programa menperatzea komenigarria izango litzateke, hala nola illustrator eta InDesign.
Bestelako materialak kurtsoaren hasieran zehaztuko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

De Bono, Edward (1999) El pensamiento creativo. Barcelona: Plaza Edición.



Costa, Joan (2008) La forma de las ideas. Cómo piensa la mente. Estrategias de la imaginación creativa. Barcelona: Costa Punto Com Editor.



Heller, Steven y Vienne, Véronique (2012) 100 ideas que cambiaron el Diseño Gráfico. Barcelona: Art Blume S.L.



Lupton, Ellen (ed) (2012) Intuición, acción, creación. Graphic Design Thinking. Barcelona: Guatavo Gili.



VVAA (2010) Desarrollo de un proyecto gráfico. Barcelona: Index Book.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Archer, B. (1965). Systematic Method for Designers. Londres, Council of Industrial Design.

Bürdek, B. E. (1971). Teoria del design. Procedimenti di problem-solving. Metodi di pianoficazione. Processi di strutturazione. Milan, Mursia editore.

Frascara, J. (1999). Diseño Gráfico para la gente. Barcelona, Gustavo Gili.

Gold, E. (1985). The business of graphic design. A sensible approach. Nueva York, Watson-Guptill Publications.

Iliprandi, G. (1985) Linguaggio Grafico. Milan, Ed. A.Z.

Jones, C. (1982) Métodos de Diseño. Barcelona, Gustavo Gili S.A.

Jones, C. (1985) Diseñar el Diseño. Barcelona, Gustavo Gili S.A.

Lawson, B. (1990). How designers think. Cambridge, University press.

Llovet, J. (1979) Ideología y metodología del Diseño. Barcelona, Gustavo Gili S.A..

Maeda, Jhon. (2006). Las Leyes de la Simplicidad. Barcelona: Gedisa Editorial

Marina, José A., Teoría de la inteligencia creadora (1993), Editorial Anagrama.

Moles, A. y Caude, R. (1977) Creatividad y métodos de innovación. Madrid, Ibérico Europea de Ediciones.

Aldizkariak

GRAFFICA. Nº 4. CREATIVIDAD

Web helbideak

Varias metodologías:
https://asana.com/es/resources/project-management-methodologies

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMONDARAIN URRUTIA, ENERITZ
  • ECHEVARRIA AGUIRRE, MAITANE
  • MIRANDA DE ALMEIDA DE BARROS, CRISTINA

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 09:30
  • Ekain : 2024-06-10 09:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H3 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 09:30
  • Ekain : 2024-06-10 09:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H3 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-13:30 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:30
  • Ekain : 2024-06-10 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H5.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H5.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

11:30-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:30
  • Ekain : 2024-06-10 11:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H5.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H5.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 14:30
  • Ekain : 2024-06-10 14:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 14:30
  • Ekain : 2024-06-10 14:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:00 (1)

14:30-16:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 14:30
  • Ekain : 2024-06-10 14:30

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)