XSLaren edukia

PaperArt: Paper Zuntzak Sorkuntza Artistikoan. Produkzioa eta Edizioa.26950

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Sorkuntza eta Diseinuko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26950

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Tailerra4567.5
Tailer Ind.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA



(Minor ilustragintzako) hautazko ikasgai honetan, paperaren aukera kontzeptualak eta kreatiboak lantzen dira irudi-euskarri bezala, bere egitura eta morfología kontuan izanda eta bere funtzioa eta aplikazioa haintzat hartuaz. Euskarri eta matriz desberdinak egingo ditugu, eta hauekin paperaren aukera kontzeptual desberdinak landuko dira irudiak eta objektuak burutzeko bitartekari gisa eta ondorengo produkzio eta edizio egite-asmoak.



Paper-zuntzekin proiektu eta manipulazio-aukera desberdinak burutuko dira; inprimaketa eta estanpaketa sistemetan,ilustrazioan, edota irudi grafiko-teknologikoan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



4.Kurtsoko Gaitasunak (Sormen eta Diseinuko Gradua).



C1. Testuinguru desberdinetan sormena eta diseinuarekin erlazionaturiko prozedurak, teknologia, teknika eta materialak menperatzea (ilustrazioa, grafika eta keramika: esparru objetualetan).



C2. Ilustrazioa, grafika eta esparru objetualean: keramikako eremuekin erlazionaturiko proiektua garatzean sakontzea.



C3. ProiektuetatiK sortzen diren ideiak, arazoak eta konponbideak, bai idatziz, ahoz edo bisualki, informazioa igortzeko aurkezpena eta ereduz adierazteko teknikak aplikatzea.



C4. Parte hartzen duten sektoreen antolatze moduak eta profezionalisazioa ezagutu; beraien funtsionatzeko erak eta beraien eskariak gizartean profesionalki eratzeko.



C5.Sormen ekintzan gizartean propio diren gizabanako-kolektibotasunaren arteko erlazio eiteak ezagutaraztea. Sortzaileak gaur egungo arte garaikideko gizarte oinarriak betetzeko ardura izango du.



C6.Graduaren esparruan erlazionaturiko gaien barruan proiektu berritzailea garatzeko metodología sortzaikeak eta berritzaileak ezagutzea.



GAITASUN ESPEZIFIKOA (Ikasgaia)



A1. Ilustrazio grafikarekin erlazionatuta dauden kontextuetan papera-euskarri erabiliz proiektu eta edizioan sakontzea.



A2. Proiektuetatik sortzen diren ideiak, arazoak eta konponbideak, bai idatziz, ahoz edo bisualki, informazioa igortzeko aurkezpena eta ereduz adierazteko teknikak aplikatzea ilustrazio-grafiko esparruan ezagutzea.



A3. Ilustrazio-grafiko esparruan erlazionaturiko gaien barruan proiektu berritzailea garatzeko metodología sortzaikeak eta berritzaileak.





IKASKETAREN HELBURUAK



-Bere erabilera eta aplikazioaren arabera paperaren kalitate eta ezaugarriak desberdintzea.



-Paperaren zuntzarekin eskuz egindako produktu bat lantzeko aukera desberdinak ezagutu eta programatzea.



-Paperezko euskarri batean irudi inprimaketa eta estanpaketa prozesu egokienak ezagutu eta lantzea, bai analogiko zein digitaletan.



-Lehendik planifikatutako irudiak garatzeko aukera desberdinak egokitzea. Baita zortez sorturikoak edota planifikatu gabeko irudiak.



-Lan proposamenak eta emaitzak taldeetan lantzea.



-Dossier, ahozko aurkezpen edota eszenifikazio baten bidez garatutako proiektuaren emaitzak eta prozesua azaltzea .



-Proiektua espazio eta leku konkretu batean egituratzen jakitea (bai barnekoa zein kanpokoa).









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAIAK





1. Paperaren jatorri eta garapen artistikoa, PaperArt. Eskuz egindako papera. Materialak, eraldatze-prozedura artistiko eta industrialak.



2.Belarrezko zuntzen lorpena, naturarekiko lotura. Zuntzen ezaugarriak eta tipología. Paperaren erabileraren ezaugarri plastikoak, kreatiboak eta formalak.



3.Zuntz begetalekin edo paperaren pastarekin egindako matrizeen elaborazioan parte hartzen duten material eta prozeduren garapena eta bere estanpaketa.



4.Paper-zuntzekin egindako irudi ilustrazioak eta objektuen prozedurak.



5.Proiektuen arteko loturak.



6.Paperart-en egindako produkzio garaikidea eta edizioa. Hizkuntza espezifikoa.



7. Proiekturako irudi eta prototipoen garapena eta muntaia digitala.Dossier bat garatzea.



8. Proiektuaren aurkezpen profesionala, artista-liburua edo karpeta. Proiektuaren aurkezpena eta erakusketa.



MetodologiaToggle Navigation

Argibideak



Ikaslearen gidan azaltzen den bezala ikasgaia bi metodologia desberdinetan banatzen da. Lehenengo zati batean, POI-a burutu baino lehen, indibidualki praktika desberdinak egingo dira 8 asteetan zehar. Azkenean lana banakako proiektu batekin bukatuko da.



Gaiak ataletan aurkeztuko dira eta kontzeptu orokorrak azalduko dira beti, materiari buruzko ikuspegi panoramiko eta gaurkotu bat erakutsiz. Klase praktikoak proiektu perstonala garatzeko ariketak egiteko erabili ahal dira. Klase teorikoetan ppt aurkezpenak eta bestelako baliabideak erabiliko dira. Gai bakoitzeko kontsultarako ikusentzunezko materiala, bibliografía eta web horrialdeak eskura izango dira.



Epe hau bukatuta dugunean POI metodologiarekin hasiko gara 9. astetik 14. era, proiektuan oinarritutako ikasketa kolaboratzailea burutuz. Proiektuan oinarrituz eta lan-taldeen proposamenei erantzuna emanik bai teoria eta bai praktika landuko dira. Ebaluaketa jarraian azaldutako ereduari jarraituz ekintza desberdinak ebaluatuko dira formatu desberdinetan . Horrela talde-lanaren funtzionamendu egokia bermatuko dugu.



Lanerako taldeak, bai POI ekintzetarako, bai praktiketarako, lauhilekoaren hasieran eratuko dira, eta kurtsoan zehar mantenduko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 15
    • AZKEN PROIEKTUAREN GARAPENA (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA SISTEMA



-Asistentzia, parte-hartzea %5



-Bakarkako praktikak burutzea ( ariketak edo problemak) %20



-Talde lanak %20



-Dossierra garatzea %15



-Proiektuaren garapena eta ahozko aurkezpena %40







Ebaluaketa jarraia izango da. Ikasgaiaren asistentzia derrigorrezkoa da. Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da atal guztietan %80a betetzea (praktikak, aurkeztekoak, proiektua, erakusketa). Ebaluaketarako parametro nagusiak honako hauek izango dira:



-Ikasgaian azaldutako elkar-ekintzetan parte-hartzea. Ikasgaian aktiboki parte hartzea eta lankideki aritzea.



-Ariketa eta praktiken kalitate teknikoa. Egitean emaitza egokia eta originala gauzatzea.



-Proiektuaren kalitatea eta interesa:



• Kalitate artistikoa: originaltasuna, asmamena, hausnarketa eta argudioak.



• Kalitate teknikoa: zabalera, aniztasuna, medioaren ezaguera, konplexutasuna.



Ebaluaketa jarraia izango da. POI-erako ekintzak azken notaren %20 suposatzen du; ariketa hauetako batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka ebaluatu daitezke. Ikaslearen gidan ekintzen zehaztasunak adierazten dira, Praktikei beste %20-a dagokie. Ikasturtearen hasieran ebaluaketa prozesuaren informazio zehatza ikaslearen esku jarriko da.



DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.



Deialdiaren uko egiteko epearen amaiera : Abenduaren 4tik - 8ra (Abenduak 6, 7 eta 8 jaiegunak dira)



EBALUAZIO SISTEMARI UKO EGITEA:

12. artikulua.- Deialdiari uko egitea



1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Egun berean irakasgai bat baino gehiagoko ebaluazio proba egin beharra suertatuz gero, ikasleak ebaluazio proba eguna baino gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dio irakasleari data aldatzeko. Egun berean egin beharreko probak nahitaezko irakasgai batekoa eta hautazko batena badira, hautazko irakasgaiaren data aldatuko da.











Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUko arautegiaren arabera, graduko irakasgaietan egon daitezkeen bi ebaluazio moduak ebaluazio jarraitua eta mistoa(zeinaren %30 gutxienez ebaluazio jarraitua den) dira.Ikasgai honetan gomendatzen dugu ikasleek ebaluaketa jarraia aukeratzea. Irakaskuntza presentziala izanez, saio praktikoei dagokien kalifikazioari eskubide izateko, %70 gutxienezko parte-hartze zuzena eskatzen da aipatutako saio praktikoetan.



Ohiko deialdirako hautatutako ebaluazio siatema gorabehera, ikasleek eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko. Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleak kalifikazioaren % 100 lortu ahal izango du ebaluazio horretan.



Irakasgai honetan gomendatzen dugu ikasleek ebaluaketa jarraia aukeratzea. Irakaskuntza presentziala izanez, saio praktikoei dagokien kalifikazioari eskubide izateko, %70 gutxienexko parte-hartze zuzena eskatzen da aipatutako saio praktikoetan. Irakazkuntzako gidan zehazten da ezohiko deialdiaren azterketa eta ebaluazio mota, ebaluazio irizpideak eta ezarriko diren haztapenak.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengababeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasleari (eskari arautu bat dago eta ikastegiaren web gunean dago eskuragarri) eta, horretarako, 18 asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Azken ebaluaziorako, honako probak eta zereginak gauzatu beharko dira:

Ikasgai honen kasuan, kurtso hasieratik adierazitako eskakizunak lan praktikoen bidez burutuko dira (karpeta, dosierra eta proiektuak).



Oroigarria: 5. edo 6. deialdian dauden ikasleak ez ditu bere taldeko irakasleak ebaluatuko, egoera horietarako espresuki sortutako legezko tribunalak baizik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografian zehaztutako liburuak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ASUNCIÓN, J. "El papel. Técnicas y métodos tradicionales de elaboración". Barcelona: Ed. Parramón (2ª ed.), 2004.



HUNTER, D. "Papermaking. The history and technique of an ancient craft". Alfred A. Knopf (2nd ed.; Repr. Dover Publications 1978. New York),1947.



RUDIN, B. "Making paper. A look into the history of an ancient craft". Suecia: Rudins Publishers,1990.



SOTERIOU, A. "Gift of conquerors. Hand papermaking in India".Chidambaram, India: Mapin Publishing, 1999.



TOALE, B. "The Art of Papermaking". Worcester, Massachusetts: Davis Publications, 1983.



TURNER, S. "Which Paper". A guide to choosing and using fine papers. New York: Design Press,1992.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AVELLA, N. "Paper engineering". Munchen: Stiebner Verlag, 2004.

BAUHAUS (Archiv Museum für Gestaltung). "Bauhaus 1919-1933". Germany: Benedikt Taschen Verlag, 1993.

DAWSON, J. 1996. "Guía completa de Grabado e Impresión. Técnicas y materiales. Madrid: Tursen/H.Blume, 1996

FISHEL, C. "El arte de la producción creativa. Materiales, encuadernación y acabados". Barna: Index Book, 2007.

HAMPSHIRE, M. & STEPHENSON, K. "Choosing and using paper for great graphic design". Switzerland: Rotovision publishers, 2007.

HELLION, M. & HELION, T. "Artist´s books". Madrid: A. Machado libros, 2003.

LAZAGA, N. "Washi. El papel japonés". Madrid: Ed. Clan, 2002.

PASTOR, J & J.R., ALCALÁ."Procedimientos de transferencia en la creación artística". Diputación Provincial de Pontevedra, 1997.

SCHMIDT, P. & N. STATMANN. "Un/folded. Paper in design, art, architecture and industry". Germany: Birkhäuser Verlag, 2009.

SULTAN, T. "Chuck Close Prints. Process and collaboration". Princenton University Press/ Blaffer Gallery / Art Museum of the University of Houston, 2003.

TURNER, S. "The book of fine paper". London: Thames and Hudson, 1998.

TURNER, S. & B. SKIOLD. "Handmade paper today". London: Lund humphries Publishers, 1983.

WALKER ART CENTER. "Tyler Graphics. The extended Image". New York: Abbeville Press Publishers,1987.

Aldizkariak

ART ON PAPER. Fanning Publishing Company Inc. New York. www.artonpaper.com
CONTEMPORARY IMPRESIONS.American Print Aliance. Peachtree City AG.US. www.PrintAliance.org
En SERIGRAFÍA. Ed. Digitec, s.l.Barcelona. www.alabrenet.es
GRABADO Y EDICIÓN. www.grabadoyedicion.es
HAND PAPERMAKING. www.handpapermaking.org
PRINTMAKING TODAY. Cello Press LTD. West End, UK. www.printmakingtoday.uk

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GUESALAGA EIZAGUIRRE, MIRIAM
  • JODRA LLORENTE, SUSANA
  • LEGARRETA ALTZIBAR, NEREA

TaldeakToggle Navigation

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-10 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • 0F3.4 SEMINARIO - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailer Ind.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-10 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • PAPER ART 0B11.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailer Ind.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-10 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • PAPER ART 0B11.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:30
  • Ekain : 2024-06-10 08:30

Ikasgela(k)

  • 0F3.4 SEMINARIO - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailer Ind.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:30
  • Ekain : 2024-06-10 08:30

Ikasgela(k)

  • PAPER ART 0B11.4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)