XSLaren edukia

Gizarte Berrikuntza eta Aldaketa25034

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25034

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte berrikuntza eta aldaketa irakasgaiak aztergai ditu egungo jendarteetan ematen diren aldaketa prozesuak (sozialak, politikoak, ekonomikoak, kulturalak,…) eta egitasmo berritzaileen eragina aipatu aldaketetan. Zentzu horretan, irakasgai honen xede nagusia da jendarte aldaketa eta jendarte berrikuntza aztertzeko baliagarriak diren tresna teorikoak, metodologikoak eta analitikoak eskuratzea. Horretarako jendarte berrikuntza eta aldaketaren teorietara gerturatzeaz gain, esperientzia edo kasu konkretuen azterketak partekatuko ditugu.



Hauek dira, zehazki, irakasgaiaren helburu nagusiak:

1. Gizarte berrikuntza eta aldaketa ulertu, interpretatu eta aztertzeko baliagarriak diren tresna teoriko eta analitikoak eskuratu.

2. Jendarte aldaketaren teoria nagusiak egungo arazo sozialekin harremanetan jarri.

3. Jendarte aldaketaren arazoekiko jarrera irekia, kritikoa eta harkorra izatea.

4. Argudiatzeko gaitasuna lantzea.



Gizarte berrikuntza eta aldaketa Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak eskaintzen duen irakasgaia da, Soziologia Graduko 4. mailako ikasleentzat derrigorrezkoa dena. Berrikuntza zientifikoa, teknologikoa, ekonomikoa eta soziala jendarte aldaketaren bultzindarra uler daitekeen aldetik, irakasgaiak harreman estuak ditu 4 mailako ondorengo irakasgaiarekin: Hezkuntzaren Soziologia (1.LH, derrigorrezkoa); Ekonomiaren Gizarte Dimentsioak (2.LH, derrigorrezkoa); Zientzia, Teknologia eta Ezagutzaren Kudeaketa (2.LH, hautazkoa).



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



1. Egungo jendarteetan ematen diren aldaketa prozesuetan berrikuntzaren eragina aztertu eta baloratu (Graduko 4 mailako gaitasun zehatza)

2. Arazo sozial garrantzitsuenen oinarrizko osagaiak identifikatu eta definitzen jakin (Graduko gaitasun orokorra), berrikuntza eta aldaketa estrategiak definitzeko euskarri enpirikoak, teorikoak, analitikoak erabiliz (moduluko 1, 2 eta 8 gaitasunak)

3. Arazo sozialekiko jarrera kritikoa garatu (Graduko zeharkako gaitasunak), argudioetan eta analisi soziologikoetan zorroztasun intelektuala nahiz etikoa erakutsi (Graduko zeharkako gaitasunak)



IKASKUNTZA EMAITZAK:

1. Gizarte aldaketaren ikuspegi eta korronte teoriko nagusiak ezagutu.

2. Gizarte berrikuntzaren eremuak ezagutu eta ezberdintzen jakin.

3. Gizarte berrikuntza eta aldaketa ezaugarritzen jakin; gizarte berrikuntza eta aldaketa tipologiak aplikatzen jakin.

4. Gizarte berrikuntza eta aldaketa aztertzeko teknika zehatzak aplikatzen jakin;

5. Gizarte berrikuntza esperientziak ebaluatzeko eta diseinatzeko gai izan.

6. Informazio eta ideiak nagusiak ordenatzen eta komunikatzen jakin; argudiatzen jakin.

7. Jendarte berrikuntza eta aldaketa arazoekiko jarrera irekia eta harkorra mantendu.

8. Gizarte berrikuntza eta aldaketa teoriak, teknikak eta esperientziak kritikoki baloratu.

9. Ikaskuntza prozesuan jarrera kolaboratiboak eta enpatikoak garatzea; ikaskuntza prozesuan autonomia erakustea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. ALDAKETA SOZIALAREN ERRONKAK. Gure testuinguruan esku-hartzea [1-4 asteak]

1.1. Jendarte aldaketa. Abiapuntuko definizio baten bila

1.2. Jendarte aldaketari hurbilpen analitikoa: aktoreak/egiturak, denbora/Espazioa

1.3. Jendarte aldaketaren teoriak, korronteak eta ikuspegiak.

1.2. Jendarte aldaketa eta berrikuntza sozialaren arteko hartu-emanak. Arazoak eta perspektibak.





2. JENDARTE BERRIKUNTZAREN SOZIOLOGIA [5- 10 asteak]

2.1. Sarrera gisa: jendarte berrikuntzaren gaineko interesa

2.2. Kontzeptuak, osagaiak eta eragin esparruak

2.3. Jendarte berrikuntzaren esperientziak aztergai



3. BALIABIDEEN KUTXA. Jendarte berrikuntza eta aldaketa aztertzeko tresnak [11-13 asteak]

3.1. Berrikuntza sozialari aplikatutako teknikak

3.2. Jendarte aldaketa aztertzeko giltzak



4. BUKAERAKO GOGOETA: JENDARTE BERRIKUNTZAK ALDAKETAREN BULTZINDAR? MUGAK ETA IRISMENA [14-15 asteak]









MetodologiaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA MOTA:



Magistralak: gaien azalpenak eta gogoetatzeak; egungo arazoen gaineko eztabaidak; hautatako testuen eta euskarrien lanketak.



Gela praktikak: egungo aldaketa eta berrikuntza sozialaren adibideen edo kasu praktikoen lanketak; taldeko eta banako lanen aurkezpenak.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA



Irakasgai honetan ebaluazio jarraitua lehenesten da, jarduera hauek burutuko direlarik: praktika indibiduala eta kolektiboa (%60a) eta bukaerako proba idatzia (%40a)



Ebaluazio jarraituan ikasgaia gainditzeko praktiketan sei puntutik 3 puntu edo gehiago eta bukaerako ariketan 4 puntutik 2 puntu edo gehiago eskuratu behar dira. Praktika guztiak adostutako egunean entregatu eta gainditu behar dira. Praktika ez bada garaiz entregatzen, honek kalifikazio txikiena jasoko du.







EBALUAZIO EZ JARRAIA



Arautegian jasota dauden arrazoiak medio klaseetara etortzen ez diren ikasleek baterako proba egiteko eskubidea dute (azken emaitzaren %100a). Ebaluazio ez jarraituan irakasgaia gainditzeko hamarretik 5 puntu edo gehiago eskuratu behar dira.



Baterako probak atal teorikoa (programaren gaitegian oinarritutako galderak) eta atal praktikoa (praktiketan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena) barnebiltzen ditu.





UKO EGITEA



- EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



- EBALUAZIO JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldi bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



- EBALUAZIO EZ JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA: urrutitik edo modu ez-presentzialeko irakaskuntza egoera ezarriko balitz, ebaluazio-proba ezberdinak proposatutako dira, unean uneko gaiak lantzeko probak izango direnak (galdetegiak edo online testak, banakako lanak, taldeko lanak etab.).





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohizko deialdian baterako proba (azken emaitzaren %100a) egiteko eskubidea dute ikasleek, ohiko deialdian zehaztutako irizpideak mantenduko direlarik. Aipatutakoaz gain, irakurgaien lanketa edo bestelako praktikak eska daitezke.





OHAR GARRANTZITSUA: urrutitik edo modu ez-presentzialeko irakaskuntza egoera ezarriko balitz, ebaluazio-proba ezberdinak proposatutako dira, unean uneko gaiak lantzeko probak izango direnak (galdetegiak edo online testak, banakako lanak, taldeko lanak etab.).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelan jarriko dira ikasturtean zehar nahitaez erabili beharreko materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Abad, Begoña; Arriaga, Mikel; Garcia, Oihane; Burutxaga, Javier G. (2013); Evaluar iniciativas de desarrollo comunitario desde la perspectiva de la innovación social. El caso de Gazteleku en el barrio de Rekalde (Bilbao), ZERBITZUAN, Gizarte zerbitzuetarako aldizkaria, 54z, orr 139-146.

Becker, Howard (2009). “El poder de la inercia”. Apuntes de investigación de CECYP, 15, 99-111.

Callon, M. (1995). “Algunos Elementos para una Sociología de la Traducción: la Domesticación de las Vieiras y los Pescadores de la Bahía de Saint Brieuc”, en J. M. Iranzo et al. (comp.) Sociología de la Ciencia y la Tecnología, Madrid: CSIC. (259-272)

Castro Martínez, Elena y Fernández de Lucio, Ignacio (2013). El significado de innovar. Madrid: CSIC-Catarata.

Corsín, Alberto (2018). Reclamar las infraestructuras. Madrid. MediaLab Prado. Disponible en: https://zenodo.org/record/1197422/files/AlbertoCorsin_infraestructurasD.pdf?download=1 [Consultado el 16/10/2020]

Cardon, Dominque (2018). Con qué sueñan los algoritmos. Nuestras vidas en el tiempo de los big data. Madrid: Ediciones Dado.

Domínguez Rubio, Fernando y Fogué, Uriel (2017). “Desplegando las capacidades políticas del diseño”. Revista Diseña, 11, 96-109.

HAINBAT EGILE (2019), Innovación social colectiva. Experiencias para la transición a la sostenibilidad desde la ciudadanía organiza, Madrid, Icaria

Latour, B (1995) “Dadme un laboratorio y moveré el mundo”, en J. M. Iranzo et al. (comp.) Sociología de la Ciencia y la Tecnología, Madrid: CSIC. (237-257)

Latour, Bruno (1998). “La tecnología es la sociedad hecha para que dure”. Miquel Domènech eta Francisco Javier Tirado, Sociología simétrica. Bartzelona: Gedisa. (109–141).

Moulaert, F., Swyngedouw, E., Martinelli, F., & Gonzalez, S. (Eds.). (2010). Can Neighbourhoods Save the City?: Community development and social innovation. Routledge

Morales Gutiérrez, Alfonso Carlos (2009) Innovación social: un ámbito de interés para los servicios sociales. ZERBITZUAN, Ekaina,(45), 151-178.



Gehiago sakontzeko bibliografia

ALIENDE URTASUN, ANA (2004), Sociología y cambio social, Para comprender las transformaciones sociales en el mundo contemporáneo: una aproximación desde la sociología, Editorial Verbo Divino, 21-28
ETZIONI, AMITAI; ETZIONI, EVA (1968), Los cambios sociales. Fuentes, tipos y consecuencias, Fondo de Cultura Económica, Mexiko D.F.
GURRUTXAGA, ANDER. Recorridos por el Cambio, la Innovación y la Incertidumbre. Universidad del País Vasco. Leioa. 2010
GURRUTXAGA, ANDER. Voces y Argumentos de la Innovación Social. Universidad País
Vasco. Leioa. 2013
NISBET, T., et al (1979), Cambio Social, Madrid. Alianza Editorial
SZTOMPKA, PIOTR (1995), Conceptos fundamentales en el estudio del cambio social, Sociología del cambio social, Madrid, Alianza Editorial, 25-34.
TILLY, CHARLES (1991) (1984) Grades estructuras, procesos amplios, comparaciones enormes, Alianza Universidad, Madrid

Aldizkariak

1. American Journal of Sociology
2. American Sociological Review
3. Population and Development Review
4. Social Problems
5. Theory and Society
6. European Sociological Review
7. Sociological Perspectives
8. Comparative Studies in Society and History
9. Social Indicators Research
10. International Journal of Comparative Sociology
11. Journal of Historical Sociology
12. Archives Europeennes de Sociologie
13. Constributions to Indian Sociology
14. Chinese Sociology and Anthropology

Web helbideak

1 OECD: datos de todo tipo: económicos, sociales, políticos, medioambientales. Las bases más útiles son las regionales y las metropolitanas.

www.oecd.org/statistics OECD regional Database OECD metropolitan database
2.UNESCO: datos sobre educación, ciencia y cultura www.unesco.org/publications
www.unesco.org/data

3. PNUD: datos sobre desarrollo humano, índice de desarrollo humano, etc. har.undp.org/data


4. UN Hábitat: programa de las Naciones Unidas para el estudio de las regiones y las ciudades a nivel global. Tiene unos informes muy útiles y muy bien interpretados en relación con los datos que aportan. Se llaman “Global Urban Economic Series"

www.unhabitat.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak