XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27391

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27391
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikasketa-planaren arabera, graduko titulua lortzeko gradu amaierako lana (aurrerantzean GRAL) egin behar da, hau da, ikasleak kasuan kasuko titulazioari lotutako gaitasun guztiak bereganatu dituela ziurtatzeko egiten den proba globala.

Gradu amaierako lana da ikasleak bakarka egin beharreko lana, unibertsitateak izendatutako epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharrekoa. Kasuan kasuko graduaren alorreko teknologia espezifikoei buruzko lan bat izan behar da, esparru profesionalari lotua, titulazioan lortutako gaitasunak laburbilduko dituena. GRALa dokumentu idatzi edo memoria batean jasoko da. Gutxienez 40 orri izango ditu (eranskin gabe) eta GRAL mota bakoitzerako Gradu Amaierako Lanaren Araudian ezartzen den egitura izan beharko du. GRALa idaztean eta aurkeztean, ikasleak gogoan izan beharko ditu zuzendariaren (Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle izango da) azalpen espezifikoak, aukeratutako GRAL motaren ezaugarriak, eta lan hori egiteko arautegia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G1. Telekomunikazio Ingeniaritzaren arloko proiektuak idatzi, garatu eta sinatzeko gaitasuna, helburua izanda, agindu honetako 5. atalean adierazitakoaren arabera lortutako ezagutzez bat, telekomunikazioko eta elektronikako sareak, zerbitzuak eta aplikazioak sortu, garatu eta ustiatzea.

G2. Telekomunikazioaren ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko beharrezko legeria ezagutu, ulertu eta aplikatzeko gaitasuna, eta derrigor bete beharreko zehaztapen eta arauekin jarduteko gaitasuna.

G3. Oinarrizko eta teknologiako gaiak ezagutzea, metodo eta teknologia berriak ikasi ahal izateko eta egoera berrietara egokitzen jakiteko.

G4. Arazoak konpontzeko ekimena, sormena, arrazoibide kritikoa, ezagutza, abilezia, trebetasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea, eta ezagutza hori guztia transmititzea, ulertuta Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoaren arloko jardueraren erantzukizun etiko eta profesionala.

G5. Neurketak, kalkuluak, balioespenak, tasazioak, adituen txostenak, ikerketak, txostenak eta zeregin plangintzak egiteko ezagutza, bai eta antzeko lanak egitekoa ere Telekomunikazioen kasuan kasuko arlo espezifikoan.

G6. Nahitaez bete beharreko zehaztasun, arau eta araudiak erabiltzeko gaitasuna.

G7. Irtenbide teknikoek ingurumenean eta gizartean duten eragina aztertzeko eta ebaluatzeko gaitasuna.

G8. Proiektuetako ekonomiaren, giza baliabideen gestioaren, antolakuntzaren, lan plangintzaren inguruko elementuak ezagutu eta aplikatzea, bai eta Telekomunikazioei buruzko legeriaren, araudiaren eta normalizazioaren ingurukoak ere.

G9. Diziplina anitzeko ingurune eleaniztunean lan egiteko gaitasuna eta telekomunikazioekin zein elektronikarekin zerikusia daukaten ezagutzak, prozedurak, emaitzak eta ideiak komunikatzeko gai izatea, hala idatziz nola ahoz.

Gradu Amaierako Lanaren Araudian agertzen dira memorien egituraren ildo orokorrak GRAL mota bakoitzerako, eta bertan zehazten da nola jorratzen diren gaitasunok memoriaren atal bakoitzean.

Oharra: Argibide hau zabalago dago azalduta Eskolako web-orrialdeko Gradu Amaierako Lanaren Araudia atalean (http://www.ehu.es/es/web/ingeniaritza-bilbao/gradu-amaierako-lana).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GRALaren barruan, oro har, kategoria eta azpikategoria hauek bereiz daitezke:

1.- Proiektuak:

GRAL 1: Ohiko ildoei buruzko proiektuak.

GRAL 2: Ildo berriei buruzko proiektuak.

2.- Txostenak:

GRAL 3: Ekipoei, sistemei, metodologiei eta abarrei buruzko azterlan teknikoak.

GRAL 4: Kasu praktikoen analisia eta ebazpena.

GRAL 1 kategorian sartzen dira Ingeniaritza Teknikoko karrera amaierako proiektuen parekoak diren lanak, kasuan kasuko titulazioan GRALari esleitutako ECTS kredituetara heltzen direnak.

GRAL 2 kategorian sartzen dira ikerketa proiektuen barruan egiten diren lanen parekoak, kasuan kasuko titulazioan GRALari esleitutako ECTS kredituetara heltzen direnak. Horrelako lanak aurkezteko dokumentuaren egitura proiektu bukaerako txostenen antzekoa izan daiteke.

GRAL 3 kategorian sartzen dira diseinu, jarraipen edo ikuskaritza txosten teknikoak. Aurkezpen dokumentuaren edukia izan daiteke peritoen edo ikuskarien txostenen parekoa, eta kasuan kasuko titulazioan GRALari esleitutako ECTS kredituetara heldu beharko da.

GRAL 4 kategorian sartzen dira honako hauei buruzko txosten teknikoak, kasuan kasuko titulazioan GRALari esleitutako ECTS kredituetara heltzen direnak: soluzioen analisia, alternatiben konparaketa eta kasu zehatzen ebazpena.

Dena den, honako hauek kategoria guztietako lanetan agertu beharko dira: kronograma, kontuan hartu beharreko araudiaren/legeriaren xehetasunak, eta nazioarteko erreferentzia bibliografikoak.

Oharra: Argibide hau zabalago dago azalduta Eskolako web-orrialdeko Gradu Amaierako Lanaren Araudia atalean (http://www.ehu.es/es/web/ingeniaritza-bilbao/gradu-amaierako-lana).

MetodologiaToggle Navigation

GRALak eskatzen duen metodologia zuzendari batek zuzendutako lan autonomo eta norbanako bat da. Hasierako batzarretan, helburuak ezartzen dira, lan-plangintza mugatzen da eta metodologia erabakitzen da, eta geroko batzarretan, egindako lanaren aurrerapenak ikuskatzen dira, eta orduan hartzen dira erabaki egokiak helburuak lortzeko.

Behin zuzendariak amaitutzat jo dezan lana, ikasleak defentsa-eskaera egin dezake. Defentsa-eskaeran zuzendariaren izenpeak egurtu behar du. Une horretatik aurrera, arreta pertsonala epaimahaiaren aurrean egin behar den aurkezpena prestatzen laguntzeko izango da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak sei deialdi izango ditu guztira, eta gehienez ere bi deialdi ikasturte bakoitzean, GRALaren aurkezpen publikoa eta defentsa egiteko.

Defentsa egiteko deialdia aukeratzeko, eskaria aurkeztu beharko da ikastegiko idazkaritzan horretarako egongo diren epeen barruan, eta GRALaren matrikula egin den ikasturteko aldietako batean. Ez bada aurkezten defentsa egiteko eskaria aldi horietako batean ere ez, uko egitea agertuko da ikaslearen espedientean.

Defentsa egiteko eskaria behin aurkeztuta, eta ezarritako epearen barruan, euskarri elektronikoan eginiko 4 kopia entregatuko dira ikastegiko idazkaritzan, Argitalpen Zenbitzuan ezarritakoaren arabera eginak. Kopia horietako bat Eskolako fondo bibliografikoan utziko da. Ez badira aurkezten dokumentu horiek epeen barruan, ikaslearen espedientean "Aurkezteke" agertuko da.

Epaimahai bakoitza hiru kide titularrek eta, gutxienez, ordezko batek osatuko dute, eta zentroko irakasle izango dira denak. Epaimahaiko hiru kideak izango dira GRALaren zuzendaria (epaimahaiko burua izango dena), Ingeniaritzako Proiektuak arloko irakasle bat (epaimahaikide izango dena), eta zuzendariaren jakintza-arlo bereko irakasle bat (idazkaria izango dena).

Defentsa ekitaldia jendaurrean egingo da (isilpeko GRALa izan ezik) eta gehienez ere 15 minutu iraungo du, galderak barne. Ekitaldia honela antolatuko da:

* Ikasleak 10 minutu izango ditu lana ahoz aurkezteko jendaurrean.

* Epaimahaiko kideek 5 minutu izango dituzte, beharrezko ikusten dituzten galderak eta oharrak egiteko.

Ikasleak lortutako gaitasunak ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

* Egindako lanaren kalitate zientifiko-teknikoa, erabilitako tresnak eta lanaren jarraipena barne. Atal honetako nota azken kalifikazioaren % 65 izango da.

* Memoria idatzia. Atal honetako nota azken kalifikazioaren % 25 izango da.

* Ahozko aurkezpena. Atal honetako nota azken kalifikazioaren % 10 izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanaren Araudia, Eskolako web-orrialdean publikatuta (http://www.ehu.es/es/web/ingeniaritza-bilbao/gradu-amaierako-lana).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GRALean lantzen diren teknologia berezien gaineko oinarrizko bibliografia.

Gehiago sakontzeko bibliografia

GRALean lantzen diren teknologia berezien gaineko sakontze-bibliografia.

Aldizkariak

GRALean lantzen diren teknologia bereziei lotutako aldizkariak.

Web helbideak

http://www.ehu.es/es/web/ingeniaritza-bilbao/gradu-amaierako-lana
GRALean lantzen diren teknologia bereziei lotutako Interneteko helbideak.