XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26182

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
26182

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanaren xedea da ikasleek, banaka eta zuzendari baten edo biren gidaritzapean, graduan landutako gairen bati buruzko memoria, azterlan, txosten edo irizpen original bat egitea.

GRALen matrikula egin ahal izateko, ikasketa plana bukatzeko eskatzen diren irakasgai guztietan matrikulatuta egon behar da nahitaez. Matrikula egiteko momentuan ikasleak daukan bataz besteko nota kontuan hartuta egingo dira GRALerako gaien eta zuzendarien esleipenak.

Gradu amaierako lanaren defentsa publikoa izango da eta epaimahai baten aurrean egingo da. Zuzendariak ezin izango du epaimahaikide izan. Defentsan, ikasleak lana aurkeztuko du eta, ondoren, epaimahaikideek zenbait galdera egingo dizkiote. Aurkezpenean, ikasleak gradu amaierako bere lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak azalduko ditu, eta, horretarako, epaimahaiak aurrez ezarritako denbora izango du (gehienez 20 minutu). Gero, epaimahaiak zenbait balorazio, ohar edo galdera egingo dizkio ikasleari, eta ikasleak horiei erantzuteko aukera izango du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lanari loturiko gaiaren edo irakasgaiaren gaitasun espezifikoak ez ezik, gradu amaierako lana prestatu eta defendatzerakoan ikasleek Gradu Amaierako Lana irakasgaiaren gaitasun espezifikoak ere erakutsi beharko dituzte:

a) Argudiatzeko eta kritikoki arrazoitzeko teknikak behar bezala erabiltzea

b) Publiko espezializatuari informazioa transmititzeko gaitasuna ematen dioten ahozko eta idatzizko komunikazio prozesuak menperatzea

c) Ikasteko prozesuan modu jarraitu eta autonomoan kudeatzea

d) Gai batean espezializatzea, lan merkatuan arrakastaz sartu edo, hala badagokio, espezializazioko edo birziklatzeko ondorengo ikasketekin jarraitu ahal izateko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleek, banaka eta zuzendari baten edo biren gidaritzapean, graduan landutako gairen bati buruzko memoria, azterlan, txosten edo irizpen original bat egitea.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleek, banaka eta zuzendari baten edo biren gidaritzapean, graduan landutako gairen bati buruzko memoria, azterlan, txosten edo irizpen original bat egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • a) Kalitate zientifikoa; b) Aurkezpenaren argitasuna; c)Arrazoibideak eztabaidatzeko eta defendatzeko gaitasuna (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak aurkezpena egin eta zuzendariaren txostena irakurri ondoren, epaimahaiak ikasleari zer kalifikazio dagokion erabakiko du.

Kalifikazioa ondorengoak gehitzearen emaitza izango da:

a) Kalitate zientifikoa (% 30)

b) Aurkezpenaren argitasuna, nola idatziz hala ahoz. Kontuan izango da aurkezpena ingelesez edo frantsesez egitea (% 40)

c) Arrazoibideak eztabaidatzeko eta defendatzeko gaitasuna (% 30)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak aurkezpena egin eta zuzendariaren txostena irakurri ondoren, epaimahaiak ikasleari zer kalifikazio dagokion erabakiko du.

Kalifikazioa ondorengoak gehitzearen emaitza izango da:

a) Kalitate zientifikoa (% 30)

b) Aurkezpenaren argitasuna, nola idatziz hala ahoz. Kontuan izango da aurkezpena ingelesez edo frantsesez egitea (% 40)

c) Arrazoibideak eztabaidatzeko eta defendatzeko gaitasuna (% 30)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia