Breadcrumb

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

35

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2023

Ekaina 2024

Kreditu kopurua

45 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.400 €

Irakaslekua

Bilbo (UPV/EHU, Mondragoi eta Deustu)

Arduraduna

Bilboko Ingeniaritza Eskola

GAKOAK - Unibertsitate Espezializazioa: 2030 Agendaren eta GJHen Integrazio Estrategikoa, Jarraipena eta Komunikazioa

Tituluaren gakoak

Titulu hau, euskal unibertsitate sistemako hiru unibertsitateen arteko lankidetzaren ondorio da eta UPV-EHU, Deustu eta Mondragonen artean eskainiko den lehen titulua da; bukatzean emango den titulua beraz, hiru unibertsitateren izenean emango da.

Hauek dira unibertsitate arteko espezialista titulu honen helburuak:

  • Ulertzea 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko zeharkako ikuspegi integratzaile baten beharra, hainbat lehentasun eta ikuspegi lotuko dituena.
  • Agenda 2030 ezartzeko mekanismoak aplikatzea eta mekanismo horiek euskal administrazio publikoarentzat maila guztietan planteatzen dituzten aukerak eta erronkak baloratzea, hezkuntzaren arloan, sektore pribatuan, hirugarren sektorean eta gizarte zibilean.
  • Xehetasunez ezagutzea “GJHen euskal ekosistema” eta Euskadiko 2030 Agendaren garapenean parte hartzen duten eragileak, bai eta estatuko, Europako eta antzeko ezaugarriak dituzten eskualdeetako beste eragile batzuk ere.
  • Garapen jasangarrirako koherentzia gure politika publikoetarako, garapen ekonomiko jasangarrirako eta aliantza operatibo eta eraginkorrak sortzen laguntzeko aukera onuragarria dela hausnartzea.
  • GJHetan aurrerapena neurtzeko adierazleak proposatu, kalkulatu eta interpretatzeko gai izatea.

ARRAZOIAK - Unibertsitate Espezializazioa: 2030 Agendaren eta GJHen Integrazio Estrategikoa, Jarraipena eta Komunikazioa

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Master honek lana aurkitzeko eta promozionatzeko aukera gehiago emango dizu, jasangarritasuna arlo berria eta estrategikoa baita mota guztietako erakundeentzat.
  • GJH lehentasunezko gaia da Euskadirentzat, Europar Batasunarentzat eta nazioarteko erakundeentzat, eta, lehentasun hori dela eta, gero eta integratuago dago mota guztietako erakunde eta maila guztietako zeharkako eremuetan. 
  • Irakasleek esperientzia handia dute GJHetan, hainbat diziplinatan espezializatuta daude eta hainbat erakundetatik datoz, arlo akademikotik haratago.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza metodologia berritzailea da,  eta modu erdipresentzialean ematen da, zure agendan eta konpromisoekin bateragarri egin dezazun. Gainera, aukeratzen duzun erronkari aurre egiteko laguntza eskaintzen dizu. Erronka hori Graduondoko Amaierako Lana izango da.

IRUDIA - Unibertsitate Espezializazioa: 2030 Agendaren eta GJHen Integrazio Estrategikoa, Jarraipena eta Komunikazioa

Irudia

IRTEERAK - Unibertsitate Espezializazioa: 2030 Agendaren eta GJHen Integrazio Estrategikoa, Jarraipena eta Komunikazioa

Irteera profesionalak

Espezialista titulu honek garapen profesionalerako gaitasuna ematen die hainbat arlotan graduatutako ikasleei, diziplinazartekoa delako eta ikuspegi praktikoa duelako.

Besteak beste, sektore pribatuan, irakaskuntzan, administrazio publikoan, hainbat mailatako gobernu erakundeetan eta GKEetan lan egin ahal izango duzu.

Era berean, zure negozioari ekin ahal izango diozu eta zure negozioa sortu ahal izango duzu, jasangarritasunaren aldeko proiektu berritzaileak gidatzeko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak