Irakasleak
ELENA HERRAN IZAGIRRE
- Posta elektronikoa
- elena.herran@ehu.eus

Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren Irakaslerian diplomatua (1979) UPV/EHUtik, Psikomotrizista (1988) Madrilgo Konplutense Unibertsitatetik, Psikologian lizentziatua (1990) UNEDetik, Psikodidaktikan doktora (2005) UPV/EHUtik, Pikler Pedagogoa (formazioan). Bilboko Hezkuntza Fakultateko hezkuntza goiztiarrari buruzko hausnartu eta ikertzen duen Kalitatezko Haur H@zkuntza taldea gidatzen du. Doktorego tesi bat ko-zuzendu du, arte eszenikoetan ikerketa Artez Blai X Sari Internazionalaren sariduna. Ikerketa bederatzi proiektutan parte hartu du, zortzien ikerlari nagusia izanik. 21 artikulu zientifikoen eta aldizkari zenbaki baten ko-egilea da, 3 liburuen eta 10 liburu kapituluen egilea. CNEAIk egiaztatutako sexenio bat dauka. Bere ikerketa lerroak haur garapen goiztiarra, Haur Hezkuntzaren lehen eta bigarren zikloan esku-hartzea eta aldi honetan irakasleriaren formazioa dira.