Irakasleak
LEIRE DARRETXE URRUTXI
- Ezagutza arloa
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- leire.darretxe@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolaketa Saileko irakasle agregatua. Pedagogian doktorea, Pedagogoa, Hezkuntza Bereziko masterra eta Haur Hezkuntzako Irakasletzan diplomatua. Horrez gain, bi urtez ikastaro bat eginda hezkuntza-praktika psikomotorrari buruz, eta espezializazio-ikastaro bat Arreta Goiztiarrean. Duela 20 urte baino gehiagotik hona, bere ikerketek hezkuntza- eta gizarte-inklusioarekin zerikusia duten hainbat arlotan sakondu dute, zehazki, ekintza komunitarioan eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan. KIDEON ikerketa-taldeko eta INKLUNIko kidea da. Ikerketa-proiektuetan parte hartu du (Hezkuntza, Kultura eta Gizarteko UFI; Eusko Jaurlaritzako A kategoriako talde akreditatua; Eusko Jaurlaritzako B kategoriako talde akreditatua; UPV/EHUko talde kontsolidatua; I+G+b; Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea; Erasmus+; OTRI), bai eta hezkuntza-berrikuntzako hainbat proiektutan ere; horietako bat talde espezializatuaren modalitatekoa da. Hainbat egonaldi egin ditu irakasle bisitari gisa Espainian (Sevilla, Vigo), UKn (Sheffield, Exeter, Southampton), Danimarkan (Aalborg), Italian (Florentzia), Holandan (s-Hertogenbosch), Ekuadorren (Quito), Txilen (Talca) eta Turkian (Akdeniz). Ikerketarako seiurteko bat du, CNEAIk aitortua, hiru bosturteko, Docentiaz Excelente 2023 eta Erabateko Irakasleentzako Akreditazioa.