Irakasleak

XSLaren edukia

IÑIGO PERONA BALDA

Ezagutza arloa
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Saila
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
inigo.perona@ehu.eus

Ikasketei dagokionez, ikasketa hauek egin nituen, guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU): ingeniaritza teknikoa (2003-2006), goi-mailako ingeniaritza (2006-2008), sistema banatuetan ikasketa aurreratuak (2008-2010) eta informatikan doktoretza internazionala (2016).



Ikerkuntza esperientziari dagokionez, EHU-ko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia (KAT) saileko ALDAPA ikerketa taldeko kide naiz, siglei ALgorithms, DAta mining and PArallelism hitzak dagozkielarik. Ikerketa arloak: data mining, big data, machine learning, clustering, cluster validity, anomaly detection, intrusion detection systems, web mining, web personalization, user profiling, web accessibility, web interaction problems, eHealth, eGovernability, federated learning, intelligent analysis of biomedical data, eye tracking systems, neurodegeneration detection by eye-tracking.



Irakaskuntzari dagokionez, zazpi urtez irakasle ez-egonkor izan naiz, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Donostiako Informatika Fakultatean (DIF). 2024az geroztik, irakasle elkartu naiz DIF-en, KAT saileko kide moduan. Urte horietan zehar prestatu behar izan ditudan irakasgaiak asko eta anitzak izan dira eta azken urteetan zibersegurtasuneko hainbat tarteko.



CV: https://cvn.fecyt.es/0000-0002-9246-3736



Interesak: tronpeta, antiespezismoa, euskara...

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak