Irakasleak
IÑAKI IURREBASO BITERI
- Posta elektronikoa
- inaki.iurrebaso@ehu.eus

Soziologian lizentziatua naiz (1990). Lan esperientziari dagokionez, Donostiako udalean soziologo gisa aritu nintzen lehenengo (1992-2001), Aztiker Ikerguneko zuzendari tekniko gisa ondoren (2001-2010) eta neure kabuz 2011-2016 bitartean. Urte horietan guztietan ikerketa soziologiko ugari zuzendu eta garatu ditut hainbat gairi buruz bezero ugarirentzat.
2016 urtetik irakasle nabil EHUko Hezkuntza zientziak, Antropologia eta Filosofia fakultatean.
Azken urteotako nire ikerketa-jarduna soziolinguistika-gaietan, demolinguistikan bereziki, garatzen ari naiz.
Doktorego tesia egiten ari naiz gaur egun, azken 35 urteotako euskararen erabilera ikuspegi demolinguistikotik aztertuz.