Irakasleak

XSLaren edukia

LAUREN ETXEPARE IGIÑIZ

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
lauren.etxepare@ehu.eus

Lauren Etxeparek EHUko Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eskuratu zuen arkitekto titulua. Unibertsitate berean amaitu zuen doktoregoa (2008). Irakasle agregatua izan zen 2012 eta 2022 artean, eta titularra da harrez gero. Arkitektura lizentziaturan eman zituen eskolak (2002-2012), eta Arkitektura Oinarrietako Graduan; Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Eraikuntzan eta Hirigintzan Masterrean (2010-2016), eta Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterrean ere (2014-2021). Hainbat GrAL, KAP eta MAL zuzenduta dago. Erasmus irakasle jardun du Erromako La Sapienzako Arkitektura Fakultatean, École Nationale Supérieure d’architecture Paris-Belleville (2017) eta École nationale supérieure d’architecture de Montpellier (2018). EHUko Arkitektura Saileko zuzendari izan zen 2010 eta 2015 artean.

Hamar doktorego tesi zuzendu ditu, eta ikerketa-egonaldia egin zuen Université de Pau et des pays de l'Adour-en (2019). 11 ikerketa-proiektutan parte hartu du. 22 artikulu ditu inpaktu erlatibo-indizearekin, eta beste 17, bestelako datu-funtsetan jasotakoak (Latindex, Avery), 6 liburu, horietarik bi Scholarly Publishers Indicators funtsean, eta bost liburu-atal scopusen. 27 biltzarretan hartu du parte, eta nazioarteko SJR aldizkari bitan da errebisore. Bi batzorde editorialetako kide da, eta ebaluatzaile jardun izan du 'Agència de Gestió d’Ajuts Universitaris i de Recerca' erakundean (Generalitat d

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak