Irakasleak

XSLaren edukia

ALBERTO DIAZ DE JUNGUITU GONZALEZ DE DURANA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
alberto.diazdejunguitu@ehu.eus

Ekonomian doktorea (UPV/EHU) da, eta 1990az geroztik Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakaslea eta ikertzailea Ekonomia Aplikatua Sailean.

IT 1679-22 ikerketa-taldeko kidea da, Ekonomia Zirkularra, enpresa jardunari eta Garapen Jasangarriko Helburuen lorpena aztertzen dituena. GEZKIko (Zuzenbide Kooperatibo eta Gizarte Ekonomiako Institutua) kidea ere bada 2016tik.

Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, eta artikulu zientifiko eta liburu-kapitulu ugari argitaratu ditu. Ikerketa-lerro nagusiak hauek ditu: iraunkortasuna, ingurumenaren kudeaketa eta estandarrak eta normalizazio prozesuak.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko Matematikak I eta II irakasgaietako irakaslea da, baita Ekonomia Sozial eta Solidarioa Unibertsitate Masterrean "Gizarte Ekonomiako Erakundeen Administrazioa" eta "Ekonomia aplikatua" irakasgaietan ere.

UPV/EHUko Gazte Ekintzailetza Programaren arduraduna (2019-2025) izan da eta Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgela Teknologikoko zuzendaria ere bai (2019-2024).

Gaur egun sustatzailea eta zuzendaria da ALDATUZ Jasangarritasunerako Aldaketaren Lidergoa eta Kudeaketa Berezko Masterrean (2022tik) eta Aurretiazko eta Lankidetzazko Gobernantza Unibertsitate Aditu tituluan (2024tik).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak