Irakasleak
AINHOA GARAYAR ERRO
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ainhoa.garayar@ehu.eus

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatua (1999), eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea (2013) UPV / EHUn. 2001. urteaz geroztik ikertzaile irakaslea da Finantza Ekonomia I Sailean (Kontabilitatea eta Enpresa Administrazioa), Ekonomia eta Enpresa Fakultateari atxikia, Gipuzkoako Atalan. Ikerketa seihurtekoa (2017). Carlos Cubillo Valverde sariaren XVI. Saria jaso zuen (2012), baita Ekonomia eta Enpresen Administrazioko Doktorego Ikerketen II. Biltzarrean, Donostia / San SebastiƔn (2013), lehenengo saria. Kontabilitatearen eta garapen iraunkorraren arteko harremanei buruzko ikerketak, lehiaketa nazional eta eskualdeko hainbat proiektu lehiaketan parte hartzera eraman du, baita ezagutza zabaltzeko kontratuetan ere. Halaber, artikulu zientifiko eta liburu kapitulu ugari argitaratu ditu, bere intereseko gai nagusiak iraunkortasuna eta gizarte eta ingurumen kontabilitatea direlarik. Campus Ocean Bordeaux-Euskampus-eko Nazioarteko Ocean i3 nazioarteko projektuan hartu du parte. Irakasgai ezberdinak ematen ditu; Urteko Kontuen Baterakuntza, Kontabilitate Analisia eta Enpresa Orientazioa I eta UPV/EHUko ALDATUZ, balio soziala sortzeko lab-aren promotore kidea da. UPV/EHUko Lidergotzan eta Iraunkortasunerako Aldaketaren Kudeaketan masterraren zuzendari akademikoa da, baita UPV/EHUko Aurretiazko Gobernantza Kolaboratiboaren masterraren zuzendari akademikoa ere.