Irakasleak

XSLaren edukia

ERLANTZ ALLUR ARANBURU

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
erlantz.allur@ehu.eus

UPV/EHUko Enpresen Antolakuntza Saileko Irakasle Agregatua, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Atalari atxikia. Ekonomia eta Enpresaren arloan Doktorea da Gironako Unibertsitatean (Zuzenbidea, Ekonomia eta Enpresa doktoretza-programa elkartua, 2014), eta gradu eta graduondoko ikasketak egin ditu arlo horretan (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura, UPV/EHU, 2011).



Ikerlari moduan parte hartu du zenbait ikerketa-proiektu eta talde lehiakorretan (UPV/EHU, Euskal Unibertsitate Sistemako talde kontsolidatuak eta Estatuko I+G+B Planaren deialdiak), eta honako ikerketa-arloetan: kalitatearen kudeaketa, ingurumenaren kudeaketa eta garapen jasangarria, Unibertsitateko Prestakuntza Dualaren sustapena eta ekintzailetza, besteak beste.



Era berean, ekonomialari eta ikerlari gisa lan-esperientzia zabala du hainbat erakundetan, hala nola Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan (2008) eta Matia-Ingema Gerontologia Institutuan (2011–2017).

Unibertsitate-kudeaketan hainbat ardura-kargu bete izan ditu, besteak beste, UPV/EHUko Praktikak, Prestakuntza Duala eta Enplegagarritasunaren arloko Zuzendari izan da (2021–2025), eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresa Harremanetarako Dekanorde (2018–2019).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak