Irakasleak
MIREN EDURNE ALDAZABAL ETXEBERRIA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- edurne.aldazabal@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta doktorea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 1994 urtetik UPV/EHUko Finantza Ekonomia I Saileko irakaslea.
Gradu eta Lizentziatura mailan irakaskuntza esperientzia, euzkaraz zein gaztelaniaz (Kontabilitateari Sarrera, Kontabilitate Finantzarioa, Goi Kontabilitate Finantzarioa, Kostuen Kontabilitatea, Kontabilitate Analisia, Auditoretza, Kontabilitate Aurreratua eta Zergak). Hainbat Titulu Propio eta Masterretan irakasle gisa parte hartu du, hala nola, Kontuen Auditoretza eta Goi Kontabilitatean Masterra (ICACek homologatua) edo Kirolaren Kudeaketan Masterra, biak
Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) antolatzaile izanik.
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoako atala) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko Koordinatzailea da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Batzordeko kidea da, baita Ekonomisten Elkargoko Gobernuko Kontseiluko kidea ere. Aurrez, Asociación Española de Profesores Universitarios de Contabilidad-eko (ASEPUC) Zuzendaritza Kontseiluko kidea ere izan zen.
Ikerketa lerro nagusienak etika enpresa ikasketetako goi mailako hezkuntzan barneratzeari buruzkoa eta auditoretzaren etorkizunari buruzkoa dira. Era berean, hainbat artikuluen eta liburuen kapituluen egilea da, baita hainbat Kongresuetan lanak aurkeztu ere.