GSC taldean zuzendutako doktorego tesiak

Feedback systems for the quality of chest compressions during cardiopulmonary resuscitation

Doktoregaia:
Digna María González Otero
Urtea:
2015
Unibertsitatea:
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Zuzendaria(k):
Jesús Ruiz, Sofía Ruiz de Gauna
Deskribapena:

Bat-bateko bihotz-geldiketa deritzo bihotzaren funtzio mekanikoa eteteari, zirkulazio zantzuen ezak baieztaturik. Bat-bateko bihotzgeldiketan, bi ekintza hauek ezinbestekoak dira pazienteen biziraupenerako: bihotz-biriketako berpizte (BBB) goiztiarra eta desfibrilazio goiztiarra. BBBa bularreko sakada eta aireztapenetan oinarritzen da, eta odol oxigenatuaren zirkulazio minimoa bermatzen du bizitzarako ezinbestekoak diren organoetan.

Bularreko sakaden kalitatea lotuta dago pazienteen biziraupenarekin. Horregatik, berpizte-gida internazionalek BBB-kalitatea denbora errealean neurtzen duten berrelikadura-gailuen erabilera gomendatzen dute. Gehienetan, gailu horiek pazientearen bularraren eta erreskatatzailearen eskuen artean jartzen dira, eta erreskatatzailea gidatzen dute, gomendatutako maiztasunean eta sakontasunean eman ditzan sakadak.

Tesi honetan, BBBko sakaden kalitatearen berrelikadura sistemetarako aukera berriak proposatzen dira. Bi estrategia aztertu dira: bularreko inpedantzia-seinalea (BI seinalea) erabiltzea, gaur egungo desfibrilagailuetan desbifrilazio elektrodoen bidez eskutatzen dena; eta bularreko azelerazio-seinalea erabiltzea, kuxin gehigarri bat erabiliz eskuratzen dena.

Esteka informazio gehigarriarekin:
Aipamena:
Europako doktoretza
Merituak:
Doktoretzako Aparteko Saria