Proiektuak erakundeekin

GSC ikerketa taldeak 2 M€ baino gehiagoko finantzaketa lortu du zenbait erakunde publikoen leihaketa-deialdietan, bai nazio, eskualde eta unibertsitate-erakundeetatik. Ikerketa proiektuak garatzera eta ikerketa-taldearen jarduerak bultzatzera zuzendutako diru-laguntzak dira.
Finantzaketa gehiena honako erakundeetatik lortu dugu:

  • Espainiako Gobernua. Honako Ministerio eta Batzordeen bidez: Ekonomia eta Lehiakortasuna, Zientza eta Berrikuntza, Zientzia eta Teknologia Ministerioak; Zientzia eta Teknologia Ministerioarteko Batzordea.
  • Eusko Jaurlaritza. Honako deialdien bidez: Ikerketa-taldeak, SAIOTEK, INTEK, GAITEK...
  • Pirinioetako Lan Elkartea
  • Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Jarraian azken 6 urteetan finantzaketa publikoarekin garatutako proiektuen zerrenda erakusten da.

 

ANE - cApnografía iNteligente pErsonalizada en el tratamiento de la parada cardiorrespiratoria por el soporte vital avanzado

Ikertzailea(k):
Sofía Ruiz de Gauna (Ikertzaile Nagusia), Jesús Ruiz, Luis Alberto Leturiondo, José Julio Gutiérrez, Puri Sáiz, Mikel Leturiondo
Denboraldia:
2018-tik 2019 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza
Zenbatekoa guztira:
56.023 € (GSC UPV/EHU: 27.346 €)
Deskribapena:

Osasunaren alorrean ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea. 2018 (10.890€) eta 2019 (16.456€) deialdiak. Erakunde parte-hartzaileak: UPV/EHU; Emergentziak-Osakidetza (Biodonostia)