Dekanotzaren agurra
Ongi etorri EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko webgunera.
Webgune honek gure unibertsitate-komunitate osoarentzat erreferentziazko gunea izan nahi du. Bertan, Fakultatearen antolaketari eta funtzionamenduari, gure ikasketei, ordutegiei, egutegiei, izapideei eta intereseko beste baliabide batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu, baita garatzen ditugun jarduera, proiektu eta ekimenen berri ere.
Fakultatea Arabako Campusean dago, eta bi gune ditu: Hezkuntza Egoitza, unibertsitate-campusean, Juan Ibáñez de Sto. Domingo 1 helbidean, eta Kirol Atala, Portal de Lasarte 71 helbidean. Bertan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduak eskaintzen dira, baita gure jakintza-arloekin lotutako graduondoko ikasketak eta prestakuntza espezializatua ere.
Prestakuntza eta ikerketa dira gure jardueraren zutabe nagusietako bi. Hezkuntzaren eta kirolaren arloetan konprometitutako profesionalak prestatzen, ezagutza sortzen eta gure jarduera akademiko eta zientifikoaren bidez gizartearen garapenari eta ongizateari laguntzen dihardugu.
Webgune hau, halaber, Fakultateko kideon lana ikusgai egiteko eta gure komunitate osoaren arteko komunikazioa eta parte-hartzea indartzeko tresna izatea nahi dugu: ikasleena, irakasleena eta teknikari, kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileena.
Fakultatea guztion artean eraikitzen dugulako, parte hartzera, zuen ekimenak partekatzera eta gure proiektu komunaren etengabeko hobekuntzan laguntzera animatzen zaituztegu.
Dekanotza Taldearen izenean, eskerrik asko zuen interesagatik eta ongi etorri.