Gure Fakultatera lekualdatzea
HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEAREN ARAUTEGI ESPEZIFIKOA: LEKUALDATZEAK 2019ko Ekainaren 13n Zentroen batzordean onartua
MATRIKULA : Lekualdatzea onartuta duten ikasleei idazkaritzak hitzordua emango die matrikula egiteko.
Eskaria bi modutara egin daiteke:
- Idazkaritzan HEFA II-n.
- Posta elektronikoz: hefa.idazkaritza@ehu.eus
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
a) Eskari orri ofiziala, behar bezala beteta.
b) NANaren fotokopia edo pasaportearena (ikasle
atzerritarren kasuan).
c) Unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademiko
pertsonala (ez da beste dokumenturik onartuko), kalifikazioak eta
deialdi kopurua zehaztuta (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar).
d) Egindako ikasketen ikasketa plana.
e) Gainditutako irakasgaien programa,
ikastegiaren/unibertsitatearen zigiluarekin. Programan zehaztuta egon
beharko dira landutako gaiak, edukiak eta gaitasunak, eta horiek izan
beharko dira kasuan kasuko irakasgaia gainditu den ikasturtekoak.
f) Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduak:
Euskarazko B2 titulua.
Eskaria onartzeko gutxieneko BALDINTZAK
Ikastegiak eskaria tramitatzeko, beherago zehazten diren baldintzak bete beharko dira. Baten bat beteko ez balitz, eskaria atzera botako da.
- Eskariak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ikasturte bakoitzerako ezarritako epearen barruan. Ondo beteta aurkezten ez diren eskariak baztertu egingo dira.
- Ez dira eduki behar agortuta UPV/EHUn ikasi ahal izateko deialdiak, hau da, UPV/EHUn Jarraitzeko Arauetan ezarritako deialdi kopurua agortua duten ikasleen eskariak baztertu egingo dira.
- Eskaria onartzeko beharrezkoa da eskaria egiteko epea bukatu baino lehen ikasleak bere erakunde akademikoan eta jatorrizko titulazioan 60 ECTS kreditu gaindituta izatea, edo titulazio horren maila oso baten parekotzat jotzen den kreditu, ordu edo irakasgaien kopurua.
- Bakarrik onartuko dira eskariak plaza libreak dauzkaten titulazio eta mailetan. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen web orrian argitaratuko den deialdian zehaztuko da zeintzuk diren titulazio eta maila horiek.
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Filosofia-Gizarte Antropologia eta Pedagogia-Gizarte Hezkuntza graduen arteko lekualdatze guztiak onartuko dira.
Eskariak hautatu eta ordenatzeko irizpideak
Sarbide modalitate horretatik sartzeko lehiarik badago (hau da, eskaintzen diren tokiak baino eskari gehiago aurkeztu badira), aukera egingo da baldintzak betetzen dituzten ikasleen eskarien artetik irizpide jakin batzuen arabera. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen web orrian argitaratuko da gradu bakoitzeko maila bakoitzean onartuko den lekualdaketa kopurua, kontuan hartuta matrikularako dagoen aurreikuspena eta maila bakoitzean ikasleak onartzeko ezartzen den muga ofiziala.
Fakultateak irizpide hauek erabiliko ditu baldintzak betetzen dituzten eskariak ordenatzeko:
a) Aurreko mailetatik gainditzeke dauden kredituen kopurua, gutxienik gehienera. Kalkulu hori egingo da UPV/EHUko Graduko ikasketetan kredituak transferitzeko eta aitortzeko Arautegian zehazten den legez (7.2.b eta 8.3 art.).
b) Espediente akademikoko batezbesteko nota.
Eskariak mailaka sailkatu ondoren, lehendabizi ordenatuko dira, gutxienetik gehienera, aurreko mailetatik gainditzeke duten kreditu kopuruaren arabera, eta, bigarrenik, espediente akademikoko batez besteko notaren arabera
LEKUALDATZEENTZAKO PLAZEN ESKAINTZA (2024/2025)
|
GRADUAK |
2.maila |
3.maila |
4.maila |
|---|---|---|---|
|
Gizarte Hezkuntza |
3 |
3 |
3 |
|
Pedagogia |
3 |
3 |
3 |
|
Gizarte Antropologia |
3 |
3 |
3 |
|
Filosofia |
3 |
3 |
3 |
| Lehen Hezkuntza | 1 | 1 | Minor:
|
| Haur Hezkuntza | 1 | 1 | Minor:
|
EBAZPENA
Eskari guztiak aztertu eta ebaluatu ondoren, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoak ebatziko ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak horretarako eskuordetza emanik, hilabeteko epearen barruan, eskariak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
ERREKURTSOAK
Aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoari hilabeteko epearen barruan