Filosofia mintegi irekia

Filosofia mintegi irekia. Fikziotasuna: teoria semantikoetatik teoria erretorikoetara.Beñat Sarasolak (EHU)

Beñat Sarasolak (EHU) emango du hitzaldia mintegi irekian, "Fikziotasuna: teoria semantikoetatik teoria erretorikoetara" izenburuarekin--behean bidaltzen dizuet laburpena. Saioa euskaraz izango da eta, betiko moduan, Fakultateko Batzar Aretoan ordu batean.

 

Laburpena:

Hitzaldi honetan fikziotasunaren inguruko teoria modernoen ibilbidea azalduko da. Teoria semantiko eta pragmatikoetatik abiatuta egungo teoria erretorikoetaraino, fikziotasunak mahai gainean jartzen dituen arazoak esplikatu eta soluzio posibleak planteatuko dira. Zerk egiten du testu bat fikziozko? Ba al da ezaugarri testualik fikziotasuna zedarritzeko gai dena? Edo, kontrara, testutik kanpoko ezaugarri pragmatikoek ezartzen dute fikziotasuna? Laburki, John Searle-n fikziotasunaren teoria pragmatikoa izango dugu abiapuntu, eta jarraian aletuko dira beste zenbait proposamen semantiko (Gérard Genette, Dorrit Cohn). Azkenik, egun indar handia duen teoria erretorikoen ideia nagusiak azalduko dira. 


imagen sola seminario filo