Aurkezpena

 Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak EHUko hiru campusetan dihardu, Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta bere egiteko nagusia da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren arloko irakaskuntza eta ikerketa.

Sailaren irakaskuntza-jarduera Hezkuntza Fakultateetan gauzatzen da nagusiki. Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua eskaintzen dira hiru fakultateetan eta Bilbokoan, gainera, Gizarte Hezkuntzako Gradua.

Aipatutako ikasketak EAEko hizkuntza ofizialetan (euskaraz eta gaztelaniaz) eskaintzen dira. Gaur egun, gainera, adar hirueledunean ikasteko aukera ere badago Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetan.

Graduondokoei dagokiela, HLD sailak bi masterretan hartzen du parte beste sail batzuekin batera: doktoregorako bidea zabaltzen duen Psikodidaktikaren Uniberstitate Masterra: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoak eta, halaber, irakasle izango direnen prestakuntzari begira dagoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzaren Unibertsitate Masterra. Bestalde, Berezko Titulu honetan ere hartzen du parte: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntza eta Hizkuntzen Irakaskuntzan.

Amaitzeko, sailak Donostian, Bilbon eta Gasteizen irakaskuntza eskaintzen du Esperientzia Geletan, hizkuntzari eta literaturari buruzko irakasgaiak bere gain dituela, Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluan.