VIII-IKASLEEN-BILTZARRA-Laburpen-bideoaren transkripzioa

EHUko Ikasleen Biltzarra

Laburpen-bideoaren transkripzioa

Asier Blas

Gaur ospakizun eguna da. Zuen Gradu Amaierako Lanak mundua aldatzeko balio dutela erakusteko eguna da.

Egun garrantzitsua da, eta ospakizun-eguna izatea nahi dugu, zuentzat guztiontzat, zuen familientzat, baina, era berean, mundu hobea eraikitzeko konpromiso-eguna izatea nahi dugu.

Lola Sainz

Lehenengo zati honetan aurkezpen txiki bat egon da eta gero ikasgela ezberdinetara igo gara eta hor bakoitzak bere GrALa kontatu du pixka bat.

Ander Cabrera

Sintesi erronka bat bezala sentitu dut, azkenean bost minutuko erakusketa batera mugatu behar duzulako.

Leire Artolazaga

Mota askotako aurkezpenak egon dira, oso anitzak, eta nahiko interesgarriak danak, arteri buruzko hitzaldiak, gero ere kulturari buruzkoak, medikuntzari buruzkoak, psikologia eta abar, eta asko gustatu zait.

Lola Sainz

GIH desberdinak ateratzen joan dira, batzuk pixka bat gehiago ezagutzen nituenak, beste batzuk pixka bat gutxiago, eta lanak GIH askorekin lotu dituzte.

Lucía Pérez

Egia da unibertsitate-giroan, nahi ez baduzu ere, beti gaudela fakultatez isolatuta, eta oso ondo dagoela fakultate ezberdinetan egin daitekeen guztia ikustea.

Leire Artolazaga

Gure lanak aurkeztea holako lekuetan beti oso gauza pozgarria eta beharrezkoa da gure ikerketei garrantzia emateko.

Lucía Pérez

A0 baten tamainako posterrak egin ahal izatea eta Biltzarrak guztia sustatzea, hori oso ondo dago.

Lola Sainz

QR kode bat jarri digute gure gogokoena zein zen bozkatu ahal izateko, gehien gustatuko zitzaizkigun biak aukeratu behar genituen.

Javier Arambarri

Gainera, ikasleez gain, gure irakasleak etorri dira, gure senideak, lagunak etorri dira eta elkarrekin pasatzeko aukera oparoa izan da.

Bai, bai, bai, primerazko eguna.

Asier Blas

Eta, mesedez, ez utzi inoiz amets egiten zaurgarri eta ahulen alde mundu justuago eta jasangarriago batena.

Datorren urtean hemen elkar ikusiko dugu eta, bitartean, eman eta zabal zazue.