ARGIBIDEAK

Argibideak

Mundua aldatzeko GrAL proposamenak aurkezteko argibideak

Komunikazio proposamena euskaraz edo gaztelaniaz egingo da.

Komunikazio proposamenak bidaliko dira Biltzarraren antolakuntzaren idazkaritzara, web orrian eskura daitekeen formularioaren bidez, irailak 27a baino lehen. Proposamenaren barruan sartuko da GrALaren laburpena (300 hitz gehienez) eta 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuei eginiko ekarpenaren azalpena (200 hitz gehienez).

GARRANTZITSUA: ez da beharrezkoa GrALaren defentsa egina edukitzea proposamena bidaltzeko unean.

Batzorde Zientifikoak irizpide hauek hartuko ditu kontuan GrAL proposamenak ebaluatzean:

  • biltzarraren gaira egokitzea,
  • planteamenduen zuzentasuna eta zorroztasuna, eta
  • proposamenaren originaltasuna.

Batzorde Zientifikoak ebaluazioa egin ondoren, erabakiaren berri emango zaio proposamen egile bakoitzari, izen ematean emandako helbide elektronikoaren bidez. Mezuan adieraziko zaio proposamena onartua izan den ahozko komunikazio gisa (6-8 minutuko azalpena) edo poster formatuan.