A

Ayastuy Arizti, Jose Luis

(Unibertsitateko Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Zientzietan Lizentziatua, Kimika atala (UPV/EHU, 1990) eta Kimika Zientzietan Doktorea (UPV/EHU, 2002).

Gaur egun UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Sailean irakasle agregatu bezala dihardut. Nire jardutea UPV/EHUrekin lotuta egon da beti. 1993an irakasle lagun bezala hasi nintzen Zientzia Fakultatean eta 2008 geroztik, irakasle agregatu bezala.

Ingeniaritza Kimikoko eta Kimikako titulazioetako eta Ingeniaritza Kimikoko graduondoko irakasle izateaz gain Teknologia Kimikoak Ingurugiko Sostengarrirako (TQSA) ikerketa taldeko kide naiz, Energiarako Katalisia arloan aditua.

JRC zerrendako aldizkarietan 37 ikerketa lanen egilea, zerrendaz kanpoko aldizkarietan 16 argitalpen ditut, irakaskuntzarekin lotutako 7 argitalpenekin batera. Ikertzaile bezala 32 proiektu lehiakorretan parte hartu dut, horietako bitan ikerlari nagusi bezala. Gainera, aldizkari zientifiko nagusienetako begirale lanak egiten ditut. 3 Doktore Tesien zuzendari izan naiz, eta orain beste bi zuzentzen ditut.

Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleen mugikortasun-programetako koordinatzailea naiz.