XSLaren edukia

Materialen Ingeniaritza

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Kimikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4030
Mintegia1545
Gelako p.515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleak zenbait ezaguera teoriko-praktiko eskuratu beharko du, horien bidez material desberdinen hautaketari, erabilerari, prestakuntzari eta aplikazioei buruz iritzi kritikoak izateko gai izan beharko da. Hau da, ikasleak osagaiak, sistemak eta prozesuak diseinatzen kapaza izan beharko du, gaur egun dauden hainbat materialen artean aukeratuz.



Irakasgai honen bitartez, ikasleak ondorengo gaitasun hauen garapena bilatzen da:



- Ingeniaritza eta materialen erresistentzia kontutan harturik, prozesu baten gailu eta instalazioen diseinua eta zehaztapenak gauzatzea.

- Arlo industrialaren materia komunen problemak ebaztea, kalitate-irizpideak, ingurumenarekiko sentikortasuna eta jasangarritasuna.

- Aurreratuko ikaskuntzan aplikatutako informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea eta informazio-iturriak oinarriko eran maneiatzea, datu-base espezifikoak barne.

- Komunikatzea eta jakinaraztea, idatziz edo ahoz, ezaguerak, lortutako emaitzak, gaitasunak eta trebetasunak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Sarrera: Material-mota: sailkapenak. Egitura-propietate eta prozesatzearen arteko erlazioa. Diseinua eta materialen aukeraketa



2. Difusioa. Difusio-mekanismoak. Egoera geldikorra eta ez-geldikorraren. Difusioaren aplikazioak materialen prozesatzean. Sinterizatzea.



3. Fase-oreka. Sistema bitarrak eta hirutarrak. Mikroegiturak. Garrantzi teknologikoko diagramak.



4. Propietate termikoak. Bero-ahalmena. Dilatazio termikoa. Eroankortasun termikoa. Esfortzu termikoak.



5 Material metalikoak. Sailkapena. Metal eta aleazioen prozesatzea. Tratamendu termikoak. Burdinazko aleazioak: Altzairuak eta burdinurtua. Burdin gabeko aleazioak. Aleazio arinak



6. Material zeramikoak. Egitura. Propietateak. Zeramikoen prozesatzea. Buztina. Beira. Errefraktarioak. Zementuak. Urratzaileak. Zeolitak. Zeramika aurreratuak.



7. Material polimerikoak. Sailkapena. Egitura eta konfigurazioa. Polimerizazio-motak. Kristalinitatea. Portaera termiko eta mekanikoa Polimero-motak: plastikoak (termoplastikoak eta termoegonkorrak), elastomeroak, zuntzak, filmak,...



8. Material konposatuak. Sailkapena. Zuntz eta matrizearen funtzioak. Partikulez eta zuntzez egonkortutako materialak. Anisotropia. Xaflez osatutakoak.



9. Material elektriko, optiko eta magnetikoak. Eroale elektroniko eta ionikoak. Efektu termoelektrikoak. Erdieroaleak. Dielektrikoak. Material ferro eta piezoelektrikoak. Materialen propietate optikoak. Luminiszentzia, fosforeszentzia eta laserrak. Zuntz optikoa. Material magnetiko gogorrak eta bigunak. Ferritak. Grabazioa eta memoria magnetikoak. Supereroaleak.



10. Materialak karakterizatzeko teknikak. X izpien difrakzioa. Analisi termikoak. Mikroskopia elektronikoa. Espektroskopia-teknikak: IG, UM-ikuskorra, RMN, RPE, XPS.

MetodologiaToggle Navigation

Ordu magistraletan ohiko erabilera duten materialen propietate eta aplikazioak azaltzeko erabiliko dira. Halaber, materialen prozesatze eta mikroegituretan eragina izan dezaketen gertakari fisiko-kimiko desberdinak ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptu teorikoak azaltzeko.



Gela-praktiketan, zenbait material arrunten aplikazioei buruzko problema errazak ebatziko dira.



Bestetik, ikasleek, beraien kabuz, materialen propietate elektriko, optiko eta magnetikoekin erlazionatutako zenbait gai landuko dute. Lan hauek mintegi-orduetan aurkeztu eta eztabaidatu egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

1. Ebaluazio mistoa

Ebaluaziorako baliabideak ondokoak izango dira:

- Azken azterketa idatzia: (test + garatzea + buruketak): 65%

- Gelan egindako buruketa eta kasu praktikoak: 25%

- Lana eta bere defentsa: 10%



Atal bakoitzeko gutxieneko nota 4.0 izango da.

Ebaluazio mistoari uko egiteko irakasleari jakinarazi behar zaio kurtsoaren 9. astea amaitu baino lehen.



2. Azken ebaluazioa

Notaren %100-a proba bakar batean lortuko da, proba garatzeko galderak eta problemak dituen azterketa idatzia izango da.

Sistema honetan uko egiteko azterketan ez aurkeztea nahikoa izango da.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

W.D. Callister, D.G. Rethwisch, “Materials Science and Engineering: An Introduction”, 9th ed; John Wiley & Sons, E.E.U.U. (2013). W.D. Callister, Jr. “Introducción a la Ciencia e Ingeniería de Materiales”; Ed. Limusa. Ciudad de Mexico (2013). W.D. Callister, “Materialen zientzia eta ingeniaritza. Hastapenak”, 7th edition; U.P.V./E.H.U. (2011).

Gehiago sakontzeko bibliografia

J.C. Anderson, K.D. Leaver, R.D. Rawlings and J.M. Alexander, "Materials Science for Engineers", 5 Ed, CRC Press Inc., U.K. (2003).
M. F. Ashby y D. R. H. Jones, “Engineering Materials: An introduction to Properties, applications and Design”. 3th edition Elsevier, Oxford (2012).
D.R. Askeland, P.P. Fulay, W.J. Wright, "The Science and Engineering of Materials", 6. Ed. SI, Cengage-Engineering (2012). D.R. Askeland, P.P. Phulé, “Ciencia e Ingeniería de Materiales”, Thomson (2004)
J.F. Shackelford, “Introduction to Materials Science for Engineers”. 7ª ed., Pearson Prentice Hall, NJ (2009). J.F. Shackelford, “Introducción a la Ciencia de Materiales para Ingenieros”, 6ªEd.; Pearson Prentice Hall, Mexico (2005)
W.F. Smith, J. Hashemi, "Foundations of Materials Science and Engineering", 5. Ed. McGraw-Hill, México (2009). W.F. Smith, J. Hashemi, "Fundamentos de la Ciencia e Ingeniería de Materiales", 4. Ed. McGraw-Hill, México (2006)
P.L. Mangonon, “Ciencia de Materiales: Selección y Diseño”; Pearson Educación., Mexico (2001)
J.M. Montes, F.G. Cuevas, J. Cintas, “Ciencia e Ingeniería de los Materiales”. Paraninfo, Madrid (2014)

Aldizkariak

Nature Materials, Chemistry of Materials, Jounal of Materials Chemistry

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LEZAMA DIAGO, LUIS MARIA
  • PALOMARES DURAN, VERONICA
  • RUIZ DE LARRAMENDI VILLANUEVA, IDOIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-25

09:30-10:30

16-30

09:30-10:30

09:30-10:30

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30

09:30-10:30

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

09:30-10:30

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30

08:30-09:30

09:30-10:30

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:30

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30